Ireki menu nagusia


Trakea edo zintzur-hestea airea biriketara eramaten duen tutua da. Laringetik bronkioetara doa eta kartilaginosoa da. 10-16 zentimetro luze izaten da, eta 2,1-2,7 zentimetroko diametroa izaten du.

Trakea
Gray1204.png
Trakea
Xehetasunak
Honen parte arnas aparatua
lower respiratory tract Itzuli
Kokapena barrunbe torazikoa
Artikulazioa Laringea
Hona
drenatzen du
brachiocephalic vein Itzuli
Identifikadoreak
Latinez Trachea
MeSH A04.889
TA A06.3.01.001
FMA 7394
Terminologia anatomikoa

Hestegorriaren aurreko aldetik, laringearen beheko muturretik beherantz luzatzen da bi bronkio nagusitan banatu arte bosgarren orno torazikoaren mailan. Zuntzezko ehunez lotutako 15-20 eraztun itxurako kartilagoz osatuta dago. Eraztun hauek ez dira osoak, atzeko muturrak zuntzezko mintz muskulu leunez lotuta baitaude.

Eraztun lotailuen mailan hiru geruza nagusi azaltzen dira:

  • Barneko geruza mukosoa: epitelio zilindriko ziliodunez eta muki guruinez osatuta dago. Beran hartzaile sentsitiboak (eztularen zelula hartzaileak) daude.
  • Muskulu leuna: geruza mukosoa inguratzen du. Eztul egitean bronkioak uzkurtzen dituena da.
  • Zuntzezko ehuna: muskulu leuna inguratzen duena.

Kanpo estekakAldatu