Ireki menu nagusia

Ashmolean Museoa (ingelesez: Ashmolean Museum of Art and Archaeology), Ingalaterrako Oxford hiriko Beamount kalean kokatua dago. Ezagutzen den lehenengo unibertsitate museoa da. Bere lehen eraikina 1678 eta 1683 bitartean eraikia izan zen Flias Ashmoleren 1677an Oxfordeko unibertsitateari dohaintzan emandako bilduma bat zuen bitxikerien gabinete izan zezan.

Ashmolean Museoa
Ashmolean Museum
Ondasun Ingelesa
Oxfordeko Unibertsitatea
The Taylor Institute, The Ashmolean Museum, and 41 Beaumont Street
Ashmolean Museum in July 2014.jpg
Kokapena
Estatua Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeakHego-ekialdeko Ingalaterra
Ingalaterrako konderri zeremonialaOxfordshire
Non-metropolitan districtOxford
County townOxford
Helbidea Beaumont Street Itzuli
Koordenatuak 51° 45′ 20″ N, 1° 15′ 38″ W / 51.75556°N,1.26056°W / 51.75556; -1.26056Koordenatuak: 51° 45′ 20″ N, 1° 15′ 38″ W / 51.75556°N,1.26056°W / 51.75556; -1.26056
Historia eta erabilera
Irekiera1683
Zuzendaria Alexander Sturgis Itzuli
Izenaren jatorria Elias Ashmole Itzuli
Arkitektura
Arkitektoa Charles Robert Cockerell Itzuli
Rick Mather Itzuli
Ondarea
Ondare Ingelesa 1047111
Objetu kopurua 1.000.000
Webgune ofiziala

Bildumaren historiaAldatu

Bildumak Elias Ashmolek jasotako objektuak zituen, baina baita John Tradescant eta izen bereko bere semeak bezalako bidaiari eta bildumagileek eskuratutakoak ere. Bildumak antzinako txanponez, liburuak, grabatuak, espezimen geologiko eta zoologikoak( horietako bat Eurapan ikusiriko azken Dodoaren gorputz disekatua zen, baina hau oso hondatu zegoen, burua eta atzapar bat izan ezik).

Museoa 1683ko ekainak 6ean ireki zen Robert Plot naturalista zelarik lehen zuzendaria. Ondoren, espezimen desberdinak museo berrietara lekualdatuak izan dira eta Broad kaleko Ashmolean zaharra Oxford English dictionary idazteko bulego moduan erabili zen. 1935etik, eraikina zientzia museo bezala ezarri da, erakusketa, Oxford Unibertsitateko instrumentuekin, Lewins Evansenak (1853-1930), horien astrolabioen munduko erakusketarik handiena.

Gaur egungo eraikina 1885ekoa da. Charles Cockerellek estilo klasiko batean diseinatua Beamount kalean. Eraikinaren hegal batean Taylor instituzioa dago, unibertsitateko hizkuntza modernoen fakultatea.  Museo nagusia Elias Ashmol eta John Tradescanten (aita eta semearena) bilduma originalak gordetzen ditu, baita arkeologia eta arte erakusketa bilduma handiak ere  Rafaelaurreko  margo bildumarik onenetarikoa, zeramika maiolika eta zilar ingelesa ditu. Arkeologia sailak Arthur Evansen legatua du eta zeramika greko eta minoiko bikaina ere. Antzinako Egipto eta Sudaneko bilduma zabal bat ere badu. Museoan ere Griffith Institutua dago, egiptologiaren ikasketarako.

BildumaAldatu

 
Pierre-Auguste Renoirren olio pintura

Bildumako edukian aipagarriena ondokoa da:

Kanpo loturakAldatu