Sakroa edo errain-hezurra (latinez: Os sacrum) pelbisaren atzealdeko hezurra da. Sakroa hezur labur, bakoiti, simetriko eta laprana da, 5 ornoz osatuta dago, triangelu itxurarekin. Oinarri bat, erpina eta lau aurpegi ditu (bi alboko, atzekoa eta aurrekoa).

Sakro
Sakro, pelbiseko azala Irudi gehiago
Gizon baten pelbisa (sakroa erdialdean dago)
Xehetasunak
Honen parteposterior part of pelvis (en) Itzuli
human vertebral column (en) Itzuli
Kokapenaposterior part of pelvis (en) Itzuli
human vertebral column (en) Itzuli
KonponenteakAnterior sacral foramina (en) Itzuli
Posterior sacral foramina (en) Itzuli
medial sacral crest (en) Itzuli
Sacral hiatus (en) Itzuli
S1 vertebra (en) Itzuli
S2 vertebra (en) Itzuli
S3 vertebra (en) Itzuli
S4 vertebra (en) Itzuli
S5 vertebra (en) Itzuli
sacral cornu (en) Itzuli
Sacral canal (en) Itzuli
Lateral sacral crest (en) Itzuli
ala of sacrum (en) Itzuli
superior articular process of sacrum (en) Itzuli
auricular surface of sacrum (en) Itzuli
base of the sacrum (en) Itzuli
lateral part of sacrum (en) Itzuli
pelvic surface of sacrum (en) Itzuli
dorsal surface of sacrum (en) Itzuli
apex of sacrum (en) Itzuli
ArtikulazioaKokzixa (caudal (en) Itzuli)
L5 vertebra (en) Itzuli (cranial (en) Itzuli)
aldaka-hezurra
anterior sacroiliac ligament (en) Itzuli
Sacrospinous ligament (en) Itzuli
Sacrotuberous ligament (en) Itzuli
Gluteal aponeurosis (en) Itzuli
Identifikadoreak
LatinezOs sacrum
MeSHA02.835.232.834.717
TAA02.2.05.001
FMA16202
Terminologia anatomikoa

Aldaka hezurrak ditu ezker-eskuinean, gerriko bosgarren azken orno lunbarra gainean, eta kokzixa behealdean. Berez, bizkarrezurraren zati bat da, errain ornoen fusioz osatua. Uzkornoarekin batera ipurtezurra osatzen du.

Deskribapen anatomikoa aldatu

Hezur triangeluar hau zabalagoa da goiko aldetik beheko aldetik baino. Goiko aldeari, sakroaren oina deritzo, non errainezurraren adarrak dauden, lehenengo orno lunbarraren (S1) goiko giltzadura apofisiak. Beheko aldea, sakroaren erpina da, kokzix hezurrarekin giltzatzen den atala. Alboko aldeetan, azalera artikularrak daude (bat alde bakoitzeko) kokxal hezurrarekin giltzatzeko.

Aurreko ikuspegitik, zortzi errein-zulo bereiz daitezke, bertikalki kokatuta, lau alde bakoitzean. Haien artean zeharkako lerroak izango dira nabariak.

Alboko ikuspegitik, atzeranzko makurdura ahur bat dauka, bizkarrezurraren makurdura sakroa edo errain zifosia dena.

Atzeko ikuspegitik, lehen aipatutako zortzi errain zuloak ere ikus daitezke eta hauen artean sakroaren gandorrak daude, errain ornoen apofisien fusioz osatutakoak. Orno bakoitzak hiru apofisi desberdin dituenez, hiru gandor sakro desberdin osatuko dira, lateraletik medialera hurrengoak dira: gandor sakro laterala (zehar-apofisien fusioz), erdiko gandor sakroa (arantza-apofisien fusioz) eta tarteko gandor sakroa (giltzadura apofisien fusioz). Bestetik, ornoarteko zuloen fusioak sakroaren hodia osatuko du, horren irteera sakroaren hiatoa izanik. Sakroaren hiatoa errainezurraren beheko aldean kokatzen da.

Artikulazioa aldatu

Errainezurra hiru hezur desberdinekin giltzatzen da.

Goitik, lehen esan bezala bosgarren orno lunbarrarekin giltzatzen da. Beste ornoarteko giltzaduren bezalakoa da orno gorputza sinfisi bidez eta orno-arkuen artekoa artrodia. Baina zeharkako arteko lotailua bereziki gogorra duela. Behetik aldiz, errainezurraren erpina eta uzkurnoa sinfisi bidez giltzatzen dira. Giltzadura horretan hiru lotailuk parte hartzen dute:

  • Alboko errain-uzkorno lotailua: errainaren alboko ertzetik uzkurnoaren adarretara doana.
  • Atzeko errain-uzkorno lotailua: errainaren muxarraduratik uzkornoaren atzealderaino doana, honek bi zati ditu azalekoa eta sakonekoa.
  • Aurreko errain-uzkurno lotailua: errainaren aurre-behetik uzkurnoaren aurrealdera.

Giharrak aldatu

Hezur honetan ezarritako muskuluak:

  • Muskulu piramidala sakroaren aurreko aurpegian
  • Muskulu iskiokokzigeoa sakroaren alboetan
  • Atzeko aurpegian: muskulu sakrolunbarra eta gluteo nagusia

Dimorfismo sexuala aldatu

Sexuaren arabera errainezurra desberdina da.

  • Emakumeetan errainezurra laburrago, makurrago eta zabalagoa da, erditzea errazteko.
  • Gizonezkoetan , hezurraren makurdura uniformeki hedatzen da hezurraren luzeran zehar eta emakumeena baino handiagoa da.[1]

Arazo patologikoak aldatu

Sortzetiko asaldurak aldatu

Sortzetiko asaldura, enbrioi garaian hodi neural akastunaren ondorioz, orno arkua edo orno zuloa ez da guztiz ixten, arantza bifidoa izatea da eragiten duena. Arantza bifidoaren malformazio hau, gerri eta sakro aldeetan ematen da bereziki.

Beste sortzetiko asaldura bat, erregresio kaudalaren sindromea da, agnesia sakra ere deiturikoa. Enbrioiaren bizkarrezurraren alde kaudalean ematen den azpigarapen anormal bat da eta zazpigarren astean ematen da. Kasu batzuetan, kokzixaren atal bat falta da, edo beheko ornoak ere falta daitezke. Beste batzuetan, bizkarrezurraren atal txiki bat, ez du gainazaletik arrastorik uzten.

L5-en sakralizazioa aldatu

Bosgarren orno lunbarraren (L5) eta errainezurraren arteko fusioari L5-en sakralizazioa deritzo. Bosgarren orno lunbarra (L5) lehenengo errain ornoraino (S1) heltzen da, hazkuntza anormal baten ondorioz. Sakralizazioa Bertolotti-ren sindromea izenarekin ere ezagutzen da.

Mina da arazo honen sintomarik adierazgarriena, beti mina eragiten ez duen arren. Honen diagnostikorik ohikoenak, hasieran lunbagoa eta geroago, osteoartritisa izaten dira.

Minbizia aldatu

Sakroa kondrosarkosoma izeneko sarkomen garapenerako lekurik ohikoena da. Kondrosarkosoma hauek, enbrioi garaiko notokordaren hondarretatik eratorritakoak dira.

Kondrosarkosomek maiztasun berarekin eragiten dute emakumezkoetan zein gizonezkoetan. Orokorrean, 45 urtetik goragoko pertsonei agertzen zaien arren, gazteetan eta umeetan ere zenbait kasu eman dira.

Irudi gehigarriak aldatu

Erreferentziak aldatu

    1. (Gaztelaniaz) Sacro (hueso). 2017-02-05 (Noiz kontsultatua: 2017-03-09).


    Kanpo estekak aldatu

    • Anatomy photo:43:os-0401 at the SUNY Downstate Medical Center - "The Female Pelvis: Articulated bones of pelvis"
    • Anatomy photo:43:st-0401 at the SUNY Downstate Medical Center - "The Female Pelvis: Bones"
    • pelvis at The Anatomy Lesson by Wesley Norman (Georgetown University)
      Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.