Lusitaniar
Lusitaniarrak[1] (latinez: Lusitani) Iberiar penintsularen mendebaldean, Duero eta Tajo ibai arroen artean, Burdin Arotik aurrera bizi izan ziren indoeuropar herriak izan ziren. Lusitaniera, zelta multzokoa ez den indoeuropar hizkuntzan mintzo ziren. Gogor eutsi zioten erromatar inbasioari. K.a. 29an Lusitania erromatar probintzia eratu zen, gaur egungo Portugalgo zati gehiena, Extremadura eta Salamancako probintziako zati txiki bat hartzen zituena. Gaur egun, portugaldar herriaren arbaso etniatzat jotzen dira lusitaniar herriak.
Mota | talde etniko historiko |
---|
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/05/01 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2015-1-30). 174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak. , 3 or..
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |