Aljubarrotako gudua[1] 1385ko abuztuaren 14an gertatutako Portugalgo Erresumaren eta Gaztelako koroaren arteko borrokaldia izan zen. Joanes I.a Aviskoa eta honen konestable Nuno Álvares Pereira izan ziren portugaldar armadaren buruzagiak eta arkulari ingelesen laguntza izan zuten. Joanes I.a Gaztelakoa buru zuen gaztelar armadaren alde, berriz, frantziar, aragoiar eta italiar aliatuak borrokatu ziren. Bataila Leiria eta Alcobaçaren artean dagoen Aljubarrota herrixkatik hurbil gertatu zen, Portugalgo erdialdean eta, askoz gutxiago izan arren, Joanes I.a Aviskoaren indarrek gaztelar armada azpiratu zuten[2].

Aljubarrotako gudua
Aljubarrotako gudua. Jean de Wavrinen irudia
Data1385ko abuztuaren 14a
LekuaAljubarrota, gaur egun Portugal
Koordenatuak40°N 9°W / 40°N 9°W / 40; -9
EmaitzaJoanes I.a Portugalgoaren garaipen erabakigarria
Gudulariak
Portugalgo Erresuma
Ingalaterrako Erresuma

Gaztelako koroa
Frantziako erresuma

Aragoiko eta Italiako aliatuak
Buruzagiak
Joanes I.a Portugalgoa
Nuno Álvares Pereira
Joanes I.a Gaztelakoa
Pedro Álvares Pereira
Indarra
6.500 gizon inguru 31.000 gizon inguru
Galerak
1.000 inguru 10.000 inguru

Aljubarrotako garaipenaren ostean Joanes I.a Aviskoak Portugalgo koroari eutsi zion, 1383–1385eko Krisialdiari amaiera emanez. Lortutako garaipenagatik Ama Birjinari eskerrak emateko, erregeak Batalha hiria eta bertako Santa Maria da Vitória monasterioa eraikiarazi zituen[3]. 1386an Portugal eta Ingalaterrak Windsorko Ituna sinatu zuten, bi herrialdeen arteko aliantza berretsi zuena[2]. Portugal eta Gaztelaren arteko behin-betiko bakea 1411n sinatu zen, Ayllongo Itunaren bitartez.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  • (Portugesez) (Ingelesez) Aljubarrotako gudua Fundação Batalha de Aljubarrota. Fundacao-aljubarrota.pt