Évora
Évora (ˈɛvuɾɐ ahoskatua) Portugalgo hiria da, herrialdearen hegoko erdialdean dagoena. Evorako Barrutiko eta Alentejo eskualdeko hiriburua da. 2011ko erroldaren arabera 56.596 biztanle ditu. 1986an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Évorako erdigune historikoa. Honetaz gain Europako herri zaharrenen sarean sartuta dagoen Portugalgo herri bakarra da.
Évora Évora | |||
---|---|---|---|
Portugalgo udalerria | |||
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | ![]() | ||
Portugalgo barrutia | Evora | ||
Izen ofiziala | Évora | ||
Jatorrizko izena | Évora | ||
Posta kodea | 7000 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 38°34′21″N 7°54′26″W / 38.5725°N 7.9072°W | ||
![]() | |||
Azalera | 1307.04 km² | ||
Altuera | 295 m | ||
Mugakideak | Portel, Viana do Alentejo, Reguengos de Monsaraz, Redondo, Estremoz, Arraiolos eta Montemor-o-Novo | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 56.596 (2011)![]() | ||
Dentsitatea | 43,3 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1166 | ||
Telefono aurrizkia | 266 | ||
Ordu eremua | Europa Mendebaldeko Ordua | ||
Hiri senidetuak | Chartres, Angra do Heroísmo, Vidigueira, Sines, Suzdal (en) ![]() | ||
cm-evora.pt |
Etimologia Aldatu
Zeltiarrek Ebora izena eman zioten, "hagina" (zuhaitza) esan nahi du. Hau da hipotesi onartuena baina beste batzuk ere badaude. Errmatarrek urrea ustiatu zuten Portugalgo meategietan eta aurum izenaren aldaera izan liteke, baina Évoran bertan ez zen urrerik, beraz ez da aintzat hartzen.
Historia Aldatu
Erromatarren aroa Aldatu
Bi mila urtetik gora dituen hiri zaharra da. Lusitania hegoaldean zeuden zeltiar leinuen hiriburu zen. K.a. 57 urtean erromatarrek konkistatu egin zuten eta Julio Zesarrek Liberalitas Julia (Julioren oparotasuna) izena ezarri zion, dena den Plinio Zaharrak bisitatu zuen eta bere Naturalis Historia liburuan Ebora Cerealis deitu zion inguruan gari soro zabalak baitzituen. Hainbat bideren lotunea izanik Evora handitu egin zen eta Iberiar Penintsulako hiri nagusien artean kokatu zen. IV mendean Quintianus apezpikuaren egoitza zen.
Visigodoak eta mairuak Aldatu
Visigodoek erasotu zuten 584 urtean eta Leovigildo erregearen menpe gelditu zen. Katedral-hiri bihurtu zen, baina garai honetan hasi zen hiriaren gainbehera.
715 urtean Tarik ibn Zijad mairuak konkistatu zuen eta Badajozko taifaren barnean gelditu zen. 1165 artean musulmanek agindu zuten bertan eta hiriak Yaburah ( يابرة) izena izan zuen. Hiria errekuperatzen hasi zen eskualdeko nekazaritza zentru bihurtu baitzuten eta gotorlekua eta meskita ere eraki baitzituzten. Gaur egun ere oso nabarmena da hiriaren egitura musulmana.
Erdi Aroa Aldatu
1165 urtean Geraldo "Beldurgabeak" (Geraldo Sem Pavor) eraso sorpresa baten bidez hiria eskuratu eta Afonso Henriques errege kristauaren menpe gelditu zen. Erdi Aroan bertan izan zuten egoitza sarritan Portugalgo gorteak eta nobleek. Errege ezkontza ugari izan ziren bertan, bai eta Erresumarentzako garrantzitsuak ziren erabakiak hartu ere.
Aro modernoa Aldatu
Kultura eta arte zentro garrantzitsua izan zen, XV mendean, Joanes III.aren garaian. Artista asko bizi izan ziren bertan, hala nola Nicolau Chanterene eskultorea, Cristóvão de Figueiredo eta Gregório Lopes margolariak, Manuel Cardoso eta Duarte Lobo musikariak, Duarte Galvão kronikaria eta Gil Vicente antzerkigilea. Aldi berean Portugalgo esklabu populazioaren gehiengoa Évoran zegoen XVI mendean.
1540 urtean apezpiku egoitza bihurtu zen berriz eta 1559an Jesusen Konpainiak Portugalgo bigarren unibertsitatea ireki zuen, bestea Coimbrakoa zen. Maisu flamenkoak ekarri ziren, Nicolaus Clenardus (Nicolaas Cleynaerts) eta Johannes Vasaeus (Jan Was) besteak beste. XVI mendean Jesuitak Portugaldik bidaliak izan arren unibertsitateak bertan jarraitu zuen 1759an Pombalgo markesak itxi zuen arte.
1808an soldadu portuges eta espainiarrek Évora defendatu nahi izan zuten frantziar tropen aurrean baina frantsesek garaitu eta hiria harpilatu zuten. 1834 urtean ere Gerra liberalen amaiera izan zen Évoran Mikel I.a errege absolutistaren gudarostea errenditu zenean.
1986an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Évorako erdigune historikoa.
Geografia Aldatu
Alentejo eskuladeko lautada zabaletan dagoen muino batean kokaturik dago 300 metrotako altueran. Lisboa eta Badajoz arteko errepidean kokaturik dago, Portugalgo hiriburutik 140 kilometrotara eta Espainiako hiritik 80 km-ra.
Banaketa administratiboa Aldatu
Freguesiak Aldatu
|
|
Demografia Aldatu
Biztanleriaren bilakaera (1801 – 2011)[1] | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Urteak | 1801 | 1849 | 1900 | 1930 | 1960 | 1981 | 1991 | 2001 | 2011 |
Biztanleak | 18.620 | 16.995 | 25.563 | 35.903 | 50.095 | 51.572 | 53.754 | 56.519 | 57.073 |
Ekonomia Aldatu
Alentejoko hiri nagusia denez eskualderako nekazaritza eta zerbitzu erdigune garrantzitsua da. Unibertsitatea bertan dago bain eta Ospitale handia ere. Turismoa ere jarduera ekonomiko garrantzitsua da.
Ondasun nabarmenak Aldatu
Évorako erdigune historikoa1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
| |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | ii, iv |
Erreferentzia | 361 |
Kokalekua | Portugal |
Eskualdea2 | Europa / Ipar Amerika |
Izen ematea | 1986 (X. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
1986an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Évorako erdigune historikoa. Izan ere aro desberdinetako hainbat monumentu aipagarri baititu:
- Évorako tenplu erromatarra (II. m.)
- Évorako katedrala (XII-XIII. m.)
- San Frantzisko eliza (XV. m.): Famatua da bere hezurren kapera (Capela dos Ossos).
- Évorako errege jauregiaren hondarrak
- Aqua da Prata akueduktoa.
Hiritik 10-15 kilometro mendebaldera Paleolito garaiko monumentu megalitiko garrantzitsuak ditu.
Iruditegia Aldatu
-
Évorako alde historikoaren ikuspegia.
-
Alde historikoa.
-
Giraldo enparantza.
-
Kalea.
-
Kalea.
-
Aqua da Prata akueduktoa.
Hiri senidetuak Aldatu
- Angra do Heroísmo (Portugal)
- Suzdal (Errusia)
- Mozambike uhartea (Mozambike)
- Chartres (Frantzia)
- Tønsberg (Norvegia)
Hauetaz gain Europako herri zaharrenen sarean dago.
Erreferentziak Aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak Aldatu
- (Portugesez) Evorako udalaren webgunea.