Ireki menu nagusia

HistoriaAldatu

Erdi Aroan Penako Andre Mariaren kapera izan zen Sintra gaineko muinoan, kondairaren arabera bertan azaldu baitzen amabirjina. Erregeentzako oso eremu kuttuna zen eta jeronimotarren ordenaren eskutan utzi zuten eta hauek monasterio txiki bat altxatu zuten. Mendeetan zehar meditatzeko leku lasaia izan zen.

1755eko Lisboako lurrikarak monasterioa suntsitu egin zuen baina marmolezko kapera zutik gelditu zen. 1838an Fernando II.a erregeak berreskuratu zuen, ondoan dagoen Mairuen gazteluarekin batera, eta bertan errege familiarentzako udako jauregia izango zena eraikitzea erabaki zuen. Wilhelm Ludwig von Eschwege arkitekto alemaniarrari enkargatu zion diseinua eta honek Rhin ibaiertzeko gazteluen antzeko jauregia egin zuen. 1842 eta 1854 artean eraiki zen, baina 1847rako gazteluaren ia dena egina zegoen.

Hainbat errege eta aristokraten eskutatik pasa ondoren 1889an Portugalgo gobernuak eskuratu zuen eta 1910ko iraultzaren ondoren museo bihurtu zen. Juregia berehala bihurtu zen Portugalgo monumenturik bisitatuena. XX mendean zehar bere kolore biziak galduz joan zen eta mende bukaerarako erabat grisa zen. Horregatik berriz kolore biziz margotu zuten eta aldiro berreztatze lanak izaten ditu.

1995 urtean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

ArkitekturaAldatu

Hainbat estiloren nahasketa dauka, hala romantizismoa, nola neo-gotikoa, neo-manueldarra, neo-islamikoa edo neo-pizkundekoa.

Gazteluaren gehiengoa haitzaren gainean dago. Lau ataletan bereiztu daiteke egiturari dagokionean:

  • Behekaldea: Zimenduak, harresia eta bi atari.
  • Komentu zaharra eta kanpandorrea.
  • Kaperaren aurrean dagoen arku mairuen patioa.
  • Jauregia eta gotorleku zilindrikoa.

Pena parkeaAldatu

Pena jauregia inguratzen duen baso zabala da. 200 hektareatako azalera dauka eta jauregiarekin batera sortu zuen Fernando II.ak. Landaretza exotikoa du, toki urrunetatik ekarritako espezieak dituena: sekuoia, Lawson altzifrea, magnolioa, ginkgoa, Japoniako cryptomeria eta Australia eta Zeelanda Berriko hainbat iratze eta iratze-zuhaitz.

Parkeko bidexka estuek labirinto egitura daukate eta hainbat toki tatik ikuspegi ederrak aurkitzen dira.

IruditegiaAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu