Óbidosko gaztelua (portugesez: Castelo de Óbidos) Portugalgo Óbidos hiriko gaztelua da.

Óbidosko gaztelua
Castelo de Obidos
Castelo de Óbidos e todo o conjunto urbano da vila
Kokapena
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaLeiria
Portugalgo udalerriaÓbidos
FreguesiaSanta Maria, São Pedro e Sobral da Lagoa
Koordenatuak39°21′51″N 9°09′28″W / 39.364167°N 9.157646°W / 39.364167; -9.157646
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXII. mendea
Erabilerahotela
ErabiltzaileaPousada Castelo de Obidos (en) Itzuli
Ondarea

Historia

aldatu

Latinezko oppidum (zitadela) hitzetik eratorria dela uste da, izan ere herriko lehen gotorlekua erromatarrek eraiki baitzuten, gaur egun dagoen muinoaren oinean. Erromatarren garaian ordea Eburobrittium izena izan zuen.

V. mendean bisigodoak iristean hiria bertan behera utzi zen eta berria altxatu zen muinoaren gainean, toki babestuagoa baita. Bertatik inguruko lautadaren ikuspegi itzela dago. 713 urtean mairuek gotortu egin zuten ingurua eta 1148an Afonso Henriquesek konkistatu zuenean Estremadura probintzia erabat eskuratu zuen Portugalgo Erresumak.

XIII. eta XIV. mendeen artean Dionisio I.a Portugalgoak gaztelua eta harresiak berriztu zituen. Kareharri eta marmolezko egiturak gotortu zituen. Fernando I.ak dorre nagusia eraiki zuen XIV. mendearen bukaeran.

2007an Portugalgo zazpi monumentu miragarrien zerrendan sartu zuten.

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu