Ireki menu nagusia

Angra do Heroísmo(ˈɐ̃ɡɾɐ du eɾuˈiʒmu ahoskatua), eskuarki Angra deitua, Portugalgo udalerria da, Azoreetako hiru hiriburuetako bat, Terceira uhartean kokatutakoa.

Angra do Heroísmo
Angra do Heroísmo
 Portugal
Cidade de Angra do Heroísmo, ilha Terceira, Açores.jpg
Pt-agh1.png Angra do Heroísmo, Azores, Portugal (brasões).png
Administrazioa
Herrialdea Portugal
Autonomous region of Portugal Azoreak
Izen ofiziala Angra do Heroísmo
Jatorrizko izena Angra do Heroísmo
Posta kodea 9701
Geografia
Koordenatuak 38° 39′ 21″ N, 27° 12′ 55″ W / 38.655833333333°N,27.215277777778°W / 38.655833333333; -27.215277777778Koordenatuak: 38° 39′ 21″ N, 27° 12′ 55″ W / 38.655833333333°N,27.215277777778°W / 38.655833333333; -27.215277777778
Angra do Heroísmo hemen kokatua: Portugal
Angra do Heroísmo
Angra do Heroísmo
Angra do Heroísmo (Portugal)
Azalera 237.52 km²
Altuera 0 m
Demografia
Biztanleria 35.402 bizt. (2011)
Dentsitatea 149,05 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1478
Ordu eremua UTC−01:00
Hiri senidetuak Salvador da Bahia, Gramado, Évora, Tulare (Kalifornia), Gilroy (Kalifornia) eta Taunton (Massachusetts)
www.cm-ah.pt/

1983an UNESCOk bere herrigune historikoa Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

HistoriaAldatu

1450an fundatu zen Angra. Batzuek diote Álvaro Martins izan zela sortzailea, Bartolomeu Dias nabigatzailearekin Esperantza oneko lurmuturrera zihoala, beste batzuek aldiz Henrike Nabigatzailearen zerbitzuan zihoan Jácome de Bruges flandiarrak fundatu zuela. Edozelan ere badirudi honek Herbeheretako nekazari, arrantzale eta merkatariak ekarri zituen Azore uharteak kolonizatzera. Lehenengo populatzaileek bi badia txikiren arteko muinoa aukeratu zuten, Brasil mendiaren oinean. Kala horietako bat (Angra) hain sakona zen itsasontzi handiek ere bertan babesa har zezaketela.

1474an Álvaro Martinsek kalara zihoan ibaia desbideratu egin zuen errota baten gurpila mugitu zezan eta orduan hasi zen herriaren garapen ekonomikoa. Aldi berean herriaren oinarri kuadrangeluarra diseinatu zen ibaiak utzitako lekuan. Berehala kalaren inguruan etxeak eraiki ziren eta muinoaren gainean Moinhos gaztelua (erroten gaztelua). 1534ean hiri estatusa lortu zuen, bai eta apezpikutza ere.

XVI mendean Ekialdeko Indietarako geldiune garrantzitsua bihurtu zen eta kaia karabela eta galeoiez beteta egon ohi zen. Elizak, komentuak, jauregiak eta gotorleku militarrak eraiki ziren. Guimarãesko noblea zen Pero Anes do Canto (1480–1556) izan zen Terceira uharteko gotorlekuen agintaria eta Portugalgo koroak titulu heredagarria bihurtu zuen, Canto familia beraz hirurehun urtetan uharteko nagusia izan zen.

Portugalgo Gerra Zibilean (1828–1834) Azoreak liberalen alde agertu ziren eta esker onez Maria II.a Portugalgoak Heroísmo izena gehitu zion Angrari. 1836an Charles Darwin naturalista handia bertan izan zen munduari bira eman zion bidaia ezagunean.

1980ko urtarrilaren 1ean lurrikara izan zen eta Angrak kalte handiak jasan zituen. Lau urtetan berriztu zuten herria eta 1983an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

GeografiaAldatu

Terceira uhartearen hegoaldeko kostaldean kokaturik dago. Mendebaldean Brasil mendia dauka, itzalita dagoen sumendi bat.

Banaketa administratiboaAldatu

Udalerriak (concelho) 19 parrokiatan (freguesia) banaturik dago:

  • Altares
  • Cinco Ribeiras
  • Doze Ribeiras
  • Feteira
  • Nossa Senhora da Conceição
  • Porto Judeu
  • Posto Santo
  • Raminho
  • Ribeirinha
  • Santa Bárbara
  • Santa Luzia
  • São Bartolomeu de Regatos
  • São Bento
  • São Mateus da Calheta
  • São Pedro
  • Serreta
  • Terra Chã
  • Vila de São Sebastião

KlimaAldatu

Datu klimatikoak (Angra do Heroísmo (1981–2010))
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 20.2 20.2 20.6 21.6 23.7 25.5 29.2 28.6 28.7 25.9 25.0 21.2 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 16.2 16.1 16.5 17.3 18.8 21.1 23.9 25.1 24.0 21.3 18.7 17.0 19.7
Batez besteko tenperatura (ºC) 14.1 13.8 14.2 14.9 16.3 18.5 21.0 22.2 21.3 18.9 16.5 14.9 17.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 12.0 11.5 11.9 12.4 13.7 15.8 18.1 19.1 18.5 16.4 14.2 12.7 14.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 3.7 4.2 3.8 5.7 8.8 10.2 12.5 14.4 12.4 8.8 7.6 5.5 '
Pilatutako prezipitazioa (mm) 107.6 110.1 107.8 85.7 72.3 55.2 29.1 48.3 89.7 115.6 122.8 155.1 1099.3
Prezipitazio egunak (≥ ) 19.1 17.6 17.4 15.5 13.9 11.3 10.6 11.8 14.0 18.2 18.7 19.9 188
Iturria (1): Instituto de Meteorologia[1]
Iturria (2): Weatherbase[2]

Ondasun nabarmenakAldatu

Angra do Heroísmoko erdigune historikoa1
  UNESCOren gizateriaren ondarea
 

Angra do Heroísmo Brasil mendiaren oinean.

Mota Kulturala
Irizpideak iv, vi
Erreferentzia 206
Kokalekua   Portugal
Eskualdea2 Europa / Ipar Amerika
Izen ematea 1983 (VII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena
  • Angra do Heroísmoko katedrala: XVII mendeko eliza.
  • Moinhos gaztelua: XVI mendeko gaztelua.
  • Gotorlekuak: Má Ferramenta, Negrito, Santo António do Monte Brasil, São João, São João Baptista, São Sebastião, São Mateus da Calheta... Guztira 23 gotorleku ditu.
  • Bettencourt jauregia (gaur egun liburutegia).
  • Brasil mendia.

IruditegiaAldatu

Herri eta hiri senidetuakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Angra do Heroísmo