Coimbra[1] Portugalgo laugarren hiririk populatuena da, herrialdearen iparreko erdialdean dagoena eta Coimbrako Barrutiaren hiriburua dena. 2011an 143.396 biztanle zituen.

Coimbra
Coimbra
Portugalgo udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaCoimbra
Izen ofizialaCoimbra
Jatorrizko izenaCoimbra
Posta kodea3000
Geografia
Koordenatuak40°12′40″N 8°25′44″W / 40.2111°N 8.4289°W / 40.2111; -8.4289
Map
Azalera316,83 km²
Altuera43 m
MugakideakCantanhede, Montemor-o-Velho, Condeixa-a-Nova, Miranda do Corvo, Vila Nova de Poiares, Penacova eta Mealhada
Demografia
Biztanleria143.396 (2011)
Dentsitatea453 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia239
Ordu eremuaUTC±00:00 eta UTC+01:00
Hiri senidetuakMacao, Santiago de Compostela, Esch-sur-Alzette, Dili, Aix-en-Provence, Curitiba, Fez, Jaroslavl, Mindelo (en) Itzuli, Padua, Poitiers, Salamanca, Santos, Beira, São Paulo, Zaragoza, Cambridge, Santa Clara, Barcelona, Halle eta Rio de Janeiro
cm-coimbra.pt

Geografia

aldatu

Portugalgo bidegurutze historiko garrantzitsuenetakoa izan da Coimbra. Alde batetik Lisboa eta Braga lotzen zituen errepide historikoa bertatik pasatzen zen eta bestetik Mondego ibaiari esker kostaldeko eta barnealdeko hiriak ere konektatzen zituen.

Gaur egun autopistaz elkartzen da Portugalgo hiri nagusiekin. Horrela beraz Lisboa 197 kilometrotara dauka eta Porto 116 kilometrotara. Kostaldeko Figueira da Foz aldiz 40 km eskasera.

Coimbra granitozko muino batean eraikita dago eta Mondego ibaiak banatzen ditu alde zaharra eta alde berria. Hiriaren mendebaldean Paúl de Arzila Natura Erreserba dago, hegazti migratzaileak dituen hezegunea denez babes berezia duen eremua da.

Fregesiak (auzoak)

aldatu

Historia

aldatu

Aeminium

aldatu

Erromatarren garaian Aeminium izena izan zuen eta Conimbriga (gaur egun Condeixa-a-Novan) villa erromatarraren menpe zegoen. 569 eta 589 artean suebo eta visigodoek hura harpilatu zutenean Aeminium bihurtu zen Conimbrigako diozesiaren egoitza. Visigodoek Eminio izena eman bazioten ere denborak aurrera egin ahala hiriak Colimbria izena hartu zuen eta VIII menderako visigodoen menpeko Coimbrako konderria sortu zen.

714 urtean Musa ibn Nusair jeneral musulmanak konkistatu zuen eta Qulumriyah (arabieraz قُلُمْرِيَة‎) bihurtu zen. Garrantzitsua izan ez arren Tajo ibaiaren iparraldera arabiarrek izan zuten hiri handiena zen. Harresien barnean 10 hektareatako azalera zegoen eta 3.000 eta 5.000 biztanle artean izan zituen.

987 eta 1116 urteen artean eskuz esku erabili zuten mairuek eta kristauek. Gaur egungo hiriaren sorrera 1111 urtean finkatzen da. Fernando I.a Leon eta Gaztelakoa izan zen hiria eskuratu zuena eta 1112 urtean Portucale eta Coimbra konderriek bat egin zuten. Afonso Henriques erregeak Coimbran ezarri zuen egoitza XII mendean eta lurraldea babesteko hainbat gaztelu eraiki zituen inguruan, Leiria, Soure, Rabaçal, Alvorge eta Ansião hirietan besteak beste. Coimbra inguruko lurrak oso emankorrak ziren eta ibaia ere bertan zeukatenez hiriak garapen handia izan zuen. Gotortu egin zen, zubiak eraiki zituizten eta Santa Cruz monasterioa eta Katedral zaharra ere bai.

Erdi Aroa

aldatu

Erdi Aroan Coimbra bi zatitan banaturik zegoen, goiko hiria (Cidade Alta edo Almedina), aristokrazia eta kleroaren bizilekua, eta beheko hiria (Cidade Baixa edo Arrabalde), Mondego ibaiaren ertzean, merkatariak eta artisauak bizi zirena. Azken honetan juduen auzoa ere bazegoen. 1290ean Unibertsitatea sortu zen Lisboan eta XIV mendean Coimbrara ekarri zuten, Coimbrako Unibertsitate famatua sortuz.

Aro modernoa

aldatu

XV eta XVI mendeetan Portugalgo "aurkikuntzen aroa" izan zen eta Coimbra Portugalgo erdigune artistikoa bihurtu zen, apezpikuek eta aritokratek herrialdeko artista handienak erakarri baitzituzten, Diogo Pires eta João de Castilho beteak beste. 1772an unibertsitatean erreforma handiak egin zituen Pombalgo markesak, zientzia ikasketei garrantzi berezia emanez.

XIX mendearen hasiera gogorra izan zen Coimbran. Frantziarren eskuratu zuten Coimbra eta 1810 arte bertan izan ziren. Nicholas Trant britainiarraren agindutara 4.000 solsadu portugaldarrek berreskuratu zuten borroka gogorren ostean. 1854an erlijio ordena batzuk kanporatuak izan ziren eta Coimbrako udalerriak hainbat erreforma izan zituen botere elementuak berregituratzeko. Mendearen amaiera alderarte hiria ez zen bere onera etorri.

Demografia

aldatu
Biztanleriaren bilakaera (1801 – 2011)[2]
1802 1849 1900 1930 1960 1981 1991 2001 2011
46 343 32 517 54 105 76 494 106 404 138 930 139 052 146 317 143 396

Ekonomia

aldatu

Hiriaren ekonomiaren oinarria Coimbrako Unibertsitatea da, 35.000 ikasle baitira bertan. Teknologia berrietan ere jarduera handia dauka eta bereziki aipagarriak dira hiriko ospitale, klinika eta Institutu Onkologikoa.

Azkenik turismoa ere diru iturri garrantzitsua da. Artisautza eta gastronomia ondo zaintzen diren jarduerak dira.

Kultura

aldatu

Uztailaren 4ean Elisabet Portugalgoaren omenezko jaiak ospatzen dira hirian. Hainbat museo ere baditu, aipagarrienak Coimbrako Unibertsitateko liburutegia eta lorategi botanikoak eta Machado de Castroren museoa dira.

Musikari dagokionez denetan ezagunena Coimbrako fadoa da. Associação Académica de Coimbra unibertsitateko ikasleen elkartea da eta Letren fakultatean antolatzen dituzten kontzertuak Portugal guztiko mailarik altuenekoak izatearen fama daukate. Portugalgo abesbatzarik zaharrena eta ezagunena den Orfeon Académico de Coimbra ere antolatzen dute.

Urtean zehar ikasleek hainbat festa antolatzen dituzte hirian, ezagunena XIX mendetik datorren Festa das Latas da, unibertsitatera datozen ikasle berriei ongi etorria ematen diena. Queima das Fitas (lazoen erretzea) maiatzean izaten da ikasturteari amaiera ematen diona.

Kirola

aldatu

1876an Académica de Coimbra kirol elkartea sortu zuten, hiriko futbol talde nagusia dena. Talde histiorikoa den arren Portugalgo bi kopa baino ez ditu lortu.

Ondasun nabarmenak

aldatu

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu