Évorako katedrala
Évorako katedrala (portugesez: Sé Évora) Évora hiriko monumentu garrantzitsu eta zaharrenetakoa da. Portugalgo Erdi Aroko katedral handiena da eta gotiko estiloaren adibide onena. Hiriaren erdigune historikoarekin batera 1986an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
Évorako katedrala | |
---|---|
Centro Histórico de Évora | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Portugal |
Portugalgo barrutia | Evora |
Portugalgo udalerria | Évora |
Freguesia | União das Freguesias de Évora (São Mamede, Sé, São Pedro e Santo Antão) |
Koordenatuak | 38°34′18″N 7°54′24″W / 38.5717°N 7.9067°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1184 |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Évorako artxidiozesia |
Arkitektura | |
Materiala(k) | Granitoa |
Estiloa | arkitektura erromanikoa arkitektura gotikoa arkitektura barrokoa Manueldar estiloa |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Historia
aldatuGeraldo "Beldurgabeak" (Geraldo Sem Pavor) 1166an Évora konkistatu eta Andre Mariaren omenezko katedrala eraikitzeari ekin zitzaion. 1184 eta 1204 artean eraiki zuten baina nahiko txikia zen eta 1340rako handitua zegoen estilo gotikoan.
Hurrengo mendeetan ere hainbat zabalkunde izan zituen, klaustro gotikoa (XIV mendean), manueldar estiloko Esporãoren kapera (XVI mendean) eta kapera barroko ikusgarria (XVIII mendean).
XVI eta XVII mendeetan Évorako polifonia eskolaren egoitza izan zen, Portugalgo musikan eragin handia izan zuena.
Egitura
aldatuKatedralaren aurrealdea granito arroxazkoa da eta Lisboako katedralaren antz handia dauka.
XVI mendeko bi dorre handiren artean nartexa (ataria) dago. Dorreek orratz koniko desberdinak dituzte, bietako bat teilaz estalia dago. Portugalgo katedral askotan ohikoa den bezala hormek gaztelu itxura ematen dioten krenelazioak dituzte.
Barnekaldea ere Lisboako katedralaren antzeko oinarriaz diseinatu zuten 1280 eta 1340 artean, estilo erromanikoan. Koroa 1562an eraiki zuten haritz egurrez Anberesko eskultoreek. Kapera nagusia 1718 eta 1746 artean berreraiki zuten erabat.
XVI mendeko klaustro gotikoaren erpin bakoitzean ebanjelista baten marmolezko estatua dago.
Iruditegia
aldatu-
Kapera nagusia.
-
Klaustroa.
-
Klaustroa.