Peneda-Gerêsko Parke Nazionala

Peneda-Gerêsko Parke Nazionala (portugesez: Parque Nacional da Peneda-Gerês) Portugalgo ipar-mendebaldean kokatuta dago eta herrialde osoko parke nazional bakarra da. Limia eta Cávado ibaiek mugatzen dute eta hainbat urtegi daude. Barne hartzen ditu Peneda eta Gerêsko mendilerroak, bai eta Serra do Soajo eta Serra Amarela delakoak ere. 70.290 hektareako azalera dauka Portugal aldean eta 5 udalerritan eta hiru barrutitan zabaltzen da: Terras de Bouro (Bragako barrutia), Melgaço, Arcos de Valdevez eta Ponte da Barca (Viana do Castelokoa) eta Montalegre (Vila Realgoa). Zehazki, ipar-mendebaldetik hego-ekialdera Castro Laboreiro, Soajo, Lindoso, Caldas do Gerês eta Pitões das Júnias barne hartzen ditu.

Peneda-Gerêsko Parke Nazionala
II. maila: parke nazional
Datu orokorrak
MotaParke nazional, kultura ondare eta naturagune babestua
Azalera695,925 km²
Geografia
Map
Koordenatuak41°49′51″N 8°14′19″W / 41.830713°N 8.23867°W / 41.830713; -8.23867
KokapenaViana do Castelo
Braga
Vila Real
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaViana do Castelo
Portugalgo udalerriaMelgaço

Hala ere, parkea mugaz gaindikoa da eta Galiziako lurretan ere sartzen da iparralderantz, Baixa Limia-Serra do Xurés izenarekin. Zati hau 20.920 hektareatan eta hiru udalerritan zabaltzen da Ourenseko probintziaren hegoaldean, Entrimo, Lobios eta Muíñosen hain zuzen ere.

Portugalgo zatia 1971an sortu zuen, Galiziakoa 1993an eta Gerês/Xurésko parkearen bi zatiak kontutan hartuta 2009an lurralde osoa Biosfera erreserbatzat hartu zuen UNESCOk[1]

Mugako hegoaldetik bestaldera igarotzeko lau puntu daude Melgaço, Lindoso, Portela do Homem eta Tourém-etik.

Inguru naturala

aldatu

Gaur egun parkeak 240 animalia espezie ornodun eta 1.100 landare espezie identifikatuta daude. Bestela, mendirik altuenak Nevosa (1.545 m) eta Altar dos Cabrões (1.538 m) dira.

Parkearen espezieen artean txilarrak eta zuhaixkak eta hosto erorkorreko zuhaitzak ugariak dira, hala nola haritzak (Quercus robur, Quercus pyrenaica) eta urkiak (Betula celtibérica), eta mediterranear motakoen artean ereinotzak besteak beste. Endemikoak dira bestela bertako otsagereziondoak (Prunus lusitanica), sakanetan eta bestelako leku hezeetan hazten direnak.

Hartzak XVIII. mendean eta bertako basahuntzak XIX. mendean desagertu ziren gizakiaren eraginez. Otso iberikoa eta arrano beltza bestela oraindik bizi dira ingurune honetan, ia babesleku moduan. Ohikoak dira bestela orkatz, basurde, untxi, katagorri eta basakatuak ugaztunen artean, eta belatz, miru gorri, hontz handi eta aztoreak, hegaztien artean. Amuarrainak erreketan eta garrano zaldiak mendietan aipatzekoak dira halaber.

Giza ondarea

aldatu

Castro Laboreiro eta Lindosoko gazteluak aipatzekoak dira monumentu megalitiko eta okupazio erromatarraren lekuko moduan. Geira garai hartako bide zaharraren izena da, orduko Braga eta Astorga lotzen zituena. Oraindik galtzadaren zatiak geratzen dira, mugarri eta zubi batzuekin batera, besteak beste Mizarelakoa (Ferral, Montalegre). Bertako landa estiloko etxeak eta herrixkak zutik daude oraindik ere bai.

Gaur egun interes historiko edo arkeologikoko 500 leku ditugu guztira.

Irudi galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu