Zambujeiroko trikuharri handia
Zambujeiroko trikuharri handia (portugesez: Anta Grande do Zambujeiro) Évora hiritik gertu dagoen trikuharri ezaguna da. Iberiar penintsulako trikuharri handienetakoa da.
Zambujeiroko trikuharri handia | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Kokapena | |
Lekua | Nossa Senhora da Tourega (en) |
Estatu burujabe | Portugal |
Portugalgo barrutia | Evora |
Portugalgo udalerria | Évora |
Freguesia | Nossa Senhora da Tourega e Nossa Senhora de Guadalupe |
Koordenatuak | 38°32′21″N 8°00′52″W / 38.539253°N 8.014397°W |
antagrandezambujeiro.blogspot.com |
Kokapena
aldatuEvoratik 11 kilometro mendebaldera dago, Bom Jesus do Valverde konbentutik gertu, Nossa Senhora da Tourega parrokian.
Historia
aldatuIkerketek K.a. 4000 eta 3000 urteen artean kokatu dute trikuharriaren eraikuntza. Henrique Leonor Pina arkeologoak ekin zion 1965ean indusketak egiteari eta hainbat tresna aurkitu dira, kupre eta zeramikazko objetuak, brotxeak, katiluak... 1971an Portugalgo monumentu nazional izendatu zuen Portugalgo gobernuak. 1983an itxitura metaliko bat egin zitzaion egitura babesteko.
Egitura
aldatuGanbara bakarra eta sarrera korridorea ditu granitozko harlauzaz estalita. Aurpegi nagusia ekialdera begira dago. Ganbara poligonalak 8 metrotako garaiera duten zazpi harrik mugatzen dute eta 12 metro luze den korridorea bi metrotako garaiera duten harriek bideratzen dute.
Zazpi metrotako harriak osatzen zuen sabaia baina trikuharriaren ondan hautsita dago. Trikuharriaren aurrean menhir handi batek seinalatzen zuen sarrera baina gaur egun lurrean etzanda dago.
Iruditegia
aldatu-
Trikuharriaren barnealdea.