Coimbrako katedral berria
Coimbrako katedral berria (portugesez: Sé Nova de Coimbra) Coimbran dauden bi katedralen artean berriena da, Coimbrako apezpikutzaren egoitza dena.
Coimbrako katedral zaharra | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Universidade de Coimbra – Alta e Sofia | |||||||||
![]() | |||||||||
Kokapena | |||||||||
| |||||||||
Koordenatuak | 40° 12′ 34″ N, 8° 25′ 28″ W / 40.209444°N,8.424444°WKoordenatuak: 40° 12′ 34″ N, 8° 25′ 28″ W / 40.209444°N,8.424444°W | ||||||||
Historia eta erabilera | |||||||||
Irekiera | 1640 | ||||||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||||||
Elizbarrutia |
Roman Catholic Diocese of Coimbra ![]() | ||||||||
Arkitektura | |||||||||
Arkitektoa |
Baltazar Álvares ![]() | ||||||||
Estiloa | manierismoa | ||||||||
Ondarea | |||||||||
|
HistoriaAldatu
Jesusen Konpainia 1543an ezarri zen Coimbran eta XVII mendean Jesusen eliza manierista eraiki zuten.
1772an Pombalgo markesak jesuitak Portugaldik kanporatu zituenean apezpikuaren egoitzak Coimbrako katedral zaharra utzi eta bertan ezarri zen, horrela hartu zuen Coimbrako katedral berria (Sé Nova) izen berria.
EzaugarriakAldatu
Aurrealde ederra dauka. Bertan dauden nitxetan lau jesuita santuren estatuak ikus daitezke. Fatxadaren goi parteak XVIII mendeko ornidura barrokoa dauka eta behe parteak aldiz hasierako estilo manierista mantentzen du.
Barnekaldean habearte bakarra dago eta hainbat kapera ditu alboetan. Absidea XVII eta XVIII mendeetako egurrezko pieza ederrez dekoratua dago. Koroa eta bataio harria katedral zaharretik ekarritakoak dira.
IruditegiaAldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Coimbrako katedral berria |