Monsantoko basoa

1756ko planoa.

Monsantoko basoa edo Monsantoko parkea (portugesez: Parque Florestal de Monsanto) Lisboako berdegune handiena da, ia 10 km²-ko azalera duena.

HistoriaAldatu

Nekazaritzarako erabilera intentsiboak Monsantoren muinoetako basoaren soiltzea ekarri zuen. Duarte Pacheco estatu idazkariak birlandaketa abiatu nahi izan zuen eta horretarako 1934an Monsantoko Parkea eratu zen. Keil do Amaral arkitektoak diseinatu zuen eta basoaren barnean kirol eta aisialdi eremuak ere ezarri zituen. Lasterketa zirkuitu bat ere eraiki zen eta 1954 eta 1959 artean Portugalgo Formula 1 Sari Nagusia antolatu zen.

Birlandaketak hasi zirenean landare espezie ugari sartu ziren ekosistema bereziak sortuz.

Parke ekologikoaAldatu

Basoaren barnean, 50 hektareako parke ekologikoa ezarri da. Haren helburua da bisitarien artean ingurumenari buruzko gogoeta eragitea, hala geologiari nola fauna eta florari dagokionez.

IruditegiaAldatu

Kanpo estekakAldatu