Ireki menu nagusia

Guimarãesko gaztelua (portugesez: Castelo de Guimarães) Portugalgo Guimarães hiriko gaztelua da, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendaturikoa Guimarãesko erdigune historikoaren batera.

Guimarãesko gaztelua
Castelo de Guimarães
Castelo de Guimarães Castelo da Fundação.JPG
Kokapena
Herrialdea Portugal
Portugalgo barrutiaBraga
City of PortugalGuimarães
FreguesiaOliveira, São Paio e São Sebastião
Koordenatuak 41° 26′ 52″ N, 8° 17′ 26″ W / 41.447777777778°N,8.2905555555556°W / 41.447777777778; -8.2905555555556Koordenatuak: 41° 26′ 52″ N, 8° 17′ 26″ W / 41.447777777778°N,8.2905555555556°W / 41.447777777778; -8.2905555555556
Altitudea , itsas mailaren gainetik
Arkitektura
Ondarea

HistoriaAldatu

Guimarãesko gaztelua Mumadona Dias kondesak eraiki arazi zuen X mendean mairuen eta normandiarren erasoei aurre egiteko. Portugalgo Erresumaren jaiotzarekin loturik dagoen ikonoa bihurtu da. X mendean eraiki bazen ere XI mendean zabaldu eta handitu egin zen. Hala ere gaur egungo zatirik gehienak XIII mendekoak dira.

XIV mendeak zailak izan ziren hainbat setio jasan baitzituen baina bietan gazteluaren defentsan ari zirenek aurrera egin zuten. 1383 eta 1433 artean sarreran dauden bi dorreak eraiki arazi zituen Joanes I.ak.

1836an gaztelua eraitsi eta harriak errepideak pabimentatzeko erabiltzea proposatu zen baina Sociedade Patriótica Vimaranense elkarteak aurre egin eta gaztelua mantendu egin zen. 1881ean monumento historiko bitxia bihurtu zuten eta 1936an berriztatze lanak egin zitzaizkion.

EgituraAldatu

Guimarães hiriaren iparraldean dagoen granitozko muino batean kokatzen da gaztelua eta baso txiki batek inguratzen du.

Eraikina erromanikoa bada ere gotiko goiztiarreko atalak ere baditu. Harresiak pentagonoa osatzen dute enparantza inguratuz eta zortzi dorre errektangular dituzte. XIII mendean eraikitako dorre nagusia eta egoitzak dira gotiko estilokoak.

San Migel elizaAldatu

Gazteluko San Migel eliza (portugesez: Igreja de São Miguel do Castelo) gazteluaren ondoan eraiki zen, dirudienez X mendean, nahiz eta lehen aipamena 1216koa den. Kondairak dio bertan bataiatua izan zela Afonso Henriques, Portugalgo lehen erregea. 1870an parrokia izateari utzi eta eraikina bertan behera gelditu zen, baina guimaraestarrek Sociedade Martins Sarmento-ren izenean berrizteari ekin zioten 1874 eta 1880 artean.

IruditegiaAldatu

Ikus, gaineraAldatu