Ireki menu nagusia

Dona Maria II Antzoki Nazionala (portugesez: Teatro Nacional Dona Maria II) Lisboako Baixa Pombalina auzoko Rossio enparantzan dagoen antzokia da.

Dona Maria II Antzoki Nazionala
Théâtre national D. Maria II (9294554403).jpg
Kokapena
Herrialdea Portugal
Portugalgo barrutiaLisboa
HiriaLisboa
Koordenatuak 38° 42′ 53″ N, 9° 08′ 23″ W / 38.7148°N,9.1398°W / 38.7148; -9.1398Koordenatuak: 38° 42′ 53″ N, 9° 08′ 23″ W / 38.7148°N,9.1398°W / 38.7148; -9.1398
Historia eta erabilera
Irekiera1846
Arkitektura
Estiloa Neoklasizismoa
Ondarea
Webgunea http://www.teatro-dmaria.pt/pt/ webgune ofiziala
Webgune ofiziala

HistoriaAldatu

Dona Maria II Antzoki Nazionala Inkisizioaren egoitza nagusia zen Etaús jauregiaren lekuan eraiki zen, 1836an suak hura erre eta gero. Almeida Garrett antzerkigileak gogor egin zuen bertan antzokia eraikitzearen alde. 1842 eta 1846 artean eraiki zuen Fortunato Lodi arkitekto italiarrak estilo neoklasikoan.

Antzokiaren barnealdea XIX mendeko artista portugaldarrek dekoratu zuten baina 1964an izan zen suak denak erre zituen. Antzokia erabat berriztu behar izan zen eta 1978an ireki zituen berriz ateak.

EzaugarriakAldatu

Aurrealdeko egiturarik nabariena sei zutabe joniardun atari ikusgarria da. Frontoian pizkundeko Gil Vicente antzerkigilearen irudia ageri da. Bitxikeria gisa XVI. mendean Inkisizioak Gil Vicenetren hainbat antzezlan zentsuratu egin zituen.

IruditegiaAldatu