Santarém Portugalgo erdialdean dagoen Santarém barrutiko hiriburua da. 552,54 km²ko eremua du[1] eta 2011n 61.752 biztanle zituen[2], 18 fregesiatan banatuak.

Santarém
Portugalgo udalerria
Santarem1.jpg
Pt-str1.png STR.png
Administrazioa
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaSantarem
Posta kodea 2000
Geografia
Koordenatuak 39° 14′ 13″ N, 8° 41′ 06″ W / 39.2369°N,8.685°W / 39.2369; -8.685Koordenatuak: 39° 14′ 13″ N, 8° 41′ 06″ W / 39.2369°N,8.685°W / 39.2369; -8.685
Azalera 562 km²
Mugakideak Azambuja, Cartaxo (en) Itzuli, Almeirim (en) Itzuli, Alpiarça (en) Itzuli, Chamusca (en) Itzuli, Golegã (en) Itzuli, Torres Novas, Alcanena (en) Itzuli, Porto de Mós (en) Itzuli eta Rio Maior (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria 62.200 (2011)
Dentsitatea 110,68 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC±00:00
Hiri senidetuak Badajoz, Santarém (Pará), Târgoviște (en) Itzuli, Koekelberg eta Grândola
cm-santarem.pt

GeografiaAldatu

Tajo ibaiaren iparraldeko lautada hartzen du eta Lisboatik 65 kilometroipar-ekialdera.

KlimaAldatu

Köppen klima sailkapenaren arabera Santaremek Csa motako klima dauka (Klima mediterraneoa, uda beroekin).

      Datu klimatikoak (Santarem, 1971-2000)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 14.3 15.8 18.4 19.6 22.3 26.7 30.0 30.2 28.0 22.7 18.0 15.0 21.8
Batez besteko tenperatura (ºC) 9.6 11.0 12.9 14.1 16.5 20.0 22.6 22.7 21.0 17.1 13.2 10.8 16
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 4.9 6.2 7.3 8.6 10.6 13.3 15.2 15.3 14.1 11.6 8.4 6.5 10.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 92.5 79.3 50.0 65.7 56.2 22.5 7.3 6.2 36.2 84.3 92.2 104.1 696.5
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 11.9 11.6 8.9 10.8 8.8 4.6 1.7 1.7 5.1 10.0 10.9 12.7 98.7
Iturria: Instituto Português do Mar e da Atmosfera[3]

HistoriaAldatu

Lusitani leinuak populatu zuen Santarém eremua eta ondoren feniziarrak, greziarrak, erromatarrak, bisigodoak eta mauriak etorri ziren.

Hiria bera erromatarrek sortu zuten K.a. II mendean eta Scalabis izena eman zioten. Tajoren ertzeko posta-hiri garrantzitsua bihurtu zen eta Conventus Escalabitanus eskualdeko hiriburu egin zuten. Ondoren bisigodoek hartu zuten eta VIII mendean arabiarren esku gelditu zen. Hauek Shantarin izena ezarri zioten.

1147an Afonso Henriquesek konkistatu zuen, eta urte berean Lisboa ere eskuratu zuen. Garaipen hauek garrantzitsuak izan ziren Portugalgo Erresuma finkatzeko. Portugalgo erregeek sarritan egin izan zuten bisita eta Gortea sarritan bildu izan zen Santarémen. Erdi Aroan jauregi eta monasterio ugari eraiki ziren hirian, gehienak estilo gotikoan, hortik hiriari ezarri izan zaion ezizena "Portugalgo gotikoaren hiriburua". Bertan planifikatu izan ziren hainbat espedizio, esate baterako 1415eko Zeutaren konkista.

Hurrengo mendeetan ordea Lisboaren nagusitasunaren aurrean men egin eta gainbehera etorri zitaion Santarémi. 1755eko Lisboako lurrikarak gogor jo zuen eta ondare arkitektoniko handia galdu zen. XIX mendearen hasieran frantziar tropek erasotu eta harpilatu egin zuten hiria.

XX mendeko aurrerakuntzek Lisboarekin lotu zuten eta hiriak garapena izan zuen. Jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza izan da ordutik hona.

Ondasun nabarmenakAldatu

  • Santarémgo gaztelu zaharra (Porta do Sol): Tajo ibaiaren gaineko muino batean eraiki zen, baina gaur egun harresien zati bat eta dorre batzuk baino ez daude zutik.
  • San Juan Alporão-ren eliza (Igreja de São João de Alporão): XII eta XIII mendeen artean eraiki zuten San Juan Hospitaleroen zaldunek.
  • Cabaças dorrea (Torre das Cabaças): Erdi Aroko harresien dorre bat da.
  • Pikondoaren iturria (Fonte da Figueira): XIV mendeko iturria.
  • Santarémgo katedrala (Sé-Catedral): XVII mendeko eliza da, jesuitek eraiki zutena.

IruditegiaAldatu

Hiritar ezagunakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Áreas das freguesias, municípios e distritos/ilhas da CAOP 2013. Direção-Geral do Território . Noiz kontsultatua: 2015-06-19.
  2. Censos 2011 Resultados Definitivos – Região Centro. Instituto Nacional de Estatística . Noiz kontsultatua: 2015-06-19.
  3. http://www.meteo.pt/pt/oclima/normais.clima/1971-2000/018/

Kanpo estekakAldatu