Aveiro (portugesez aˈvejɾu edo ɐˈvɐjɾu ahoskatua) Portugalgo hiria da, herrialdearen ipar-mendebaldean dagoena eta Aveiroko Barrutiaren hiriburua dena. 2011ean ia 78.450 biztanle zituen. "Portugalgo Venezia" ezizena du hiriak dituen kanal ugariengatik.

Aveiro
Aveiro
city of Portugal (en) Itzuli
Ria de Aveiro.jpg
Pt-avr1.png AVR.png
Administrazioa
Herrialdea Portugal
Q76445742Portugal kontinental
Portugalgo eskualdeaErdialdeko eskualdea
Portugalgo azpieskualdeaRegião de Aveiro
Izen ofiziala Aveiro
Jatorrizko izena Aveiro
Posta kodea 3800
Geografia
Koordenatuak 40° 38′ 20″ N, 8° 39′ 19″ W / 40.6389°N,8.6553°W / 40.6389; -8.6553Koordenatuak: 40° 38′ 20″ N, 8° 39′ 19″ W / 40.6389°N,8.6553°W / 40.6389; -8.6553
Azalera 200 km²
Altuera 25 m
Mugakideak Agueda (Portugal), Murtosa, Vagos eta Oliveira do Bairro
Demografia
Biztanleria 78.450 bizt. (2011)
Dentsitatea 392,25 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 234
Ordu eremua UTC±00:00 eta UTC+01:00
Hiri senidetuak Forlì, Ōita, Belém (Pará), Santo António (en) Itzuli, Viseu, Bourges, Viana do Castelo, Trois-Rivières (Quebec), Arcachon, Farim (en) Itzuli, Ciudad Rodrigo, São Filipe (en) Itzuli, Mahdia (en) Itzuli, Santa Cruz (en) Itzuli, Holargos (en) Itzuli, Pemba, Caracas, Venezia, Panyu Barrutia, Newark, Wallingford (Connecticut), Inhambane eta Bonn
cm-aveiro.pt

GeografiaAldatu

Aveiroko itsasadarrean kokatuta dago, Ozeano Atlantikoaren ondoan. Itsasadarra kostaldearen paralelo doa, 47 kilometrotako luzera eta 11 kilometrotako zabalera dauka eta kostaldeko aintzira ederra osatzen du. Vouga, Antuã eta Boco ibaiek isurtzen dituzte beren urak bertara.

KlimaAldatu

Datu klimatikoak (Aveiro)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 21.5 25.0 28.9 32.5 39.0 37.6 39.3 38.1 35.1 33.5 26.0 24.0 39.3
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 14.4 15.4 17.5 18.2 20.2 22.8 24.0 24.4 23.7 21.1 17.4 15.2 19.5
Batez besteko tenperatura (ºC) 10.4 11.4 13.3 14.3 16.3 18.9 20.1 20.4 19.5 17.1 13.6 11.5 15.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 6.3 7.3 9.1 10.3 12.5 15.0 16.1 16.2 15.2 13.0 9.8 7.8 11.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -3.0 -2.5 0.0 1.5 5.5 8.5 11.4 10.0 8.5 3.5 1.0 -3.0 -3.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 119.8 87.5 67.2 91.2 74.9 29.3 13.5 19.7 49.3 128.8 128.3 134.5 944.0
Iturria: Instituto de Meteorologia (1981-2010)[1]

HistoriaAldatu

Mumadona Dias izan zen Aveiroko lehenengo kondesa. Hiria bera X mendean sortu zen Alavarium et Salinas izenarekin, "hegaztien babesleku eta gatzaga handia", izan ere aintzinatik izan baitzen bertan gatzaren ustiaketa. Berehala mairuek eskuratu zuten baina XI mendean portugaldarrek konkistatu zuten. Berehala bihurut zen errege familiarentzako toki atsegina.

Joanes I.aren semea zen Dom Pedro infanteak harresiz inguratu zuen hiria eta urteroko feria ezarri zuen, martxoan ospatuko zena. 1575ean izan zen ekaitz handi batek itsasadarra itxi zuen eta metal eta lauzen merkataritzaren gainbehera iritsi zen. 12.000 biztanle izatetik XVIII mendearen bukaeran 3.500 besterik ez edukitzera pasa zen. 1806an Oudinot arkitektu frantsesak kanal artifiziala ireki zuen eta berriz ere kaiaren jarduera ekonomikoa sustatu zen. Kanala eraikitzeko harresiaren harriak erabili ziren.

Banaketa administratiboaAldatu

FregesiakAldatu

DemografiaAldatu

Bilakaera demografikoa (1801 – 2011)[2]
1801 1849 1900 1930 1960 1981 1991 2001 2011
14.144 10.780 24.919 31.644 46.055 60.284 66.444 73.335 78.450

EkonomiaAldatu

Portugalgo bigarren arrantza-kaia da, Matosinhosen atzetik, bai eta herrialdeko hirugarren industrialde handiena ere, Lisboa eta Portoren atzetik.

Itsasadarraren inguruko hezegunetan mariskadoreak ikusten dira eta algak ere jasotzen dituzte. Itsasaldiei esker nekazaritzarako lur oso emankorrak daude inguruan. Azkenik gatzagak ustiatzen jarraitzen dute herritarrek.

Ondasun nabarmenakAldatu

  • Aveiroko katedrala.
  • Jesusen monasterioa.
  • Arrantzale auzoa eta kanalak.
  • Aveiroko itsasadarra.
  • San Jazinto Dunen Natura Erreserba.
  • Barrako hondartza.

IruditegiaAldatu

Pertsonaia ezagunakAldatu

ErreferentziakAldatu

Hiri senidetuakAldatu

Kanpo estekakAldatu