Zuhaitz aparteko
Zuhaitz apartekoa dendrologiaren, historiaren, kulturaren edo paisaiaren aldetik nabarmena den zuhaitza da. Hego Euskal Herrian, halako zuhaitzek babes berezia dute legearen aldetik, kalterik gabe iraun dezaten.

Euskal Autonomia Erkidegoko zuhaitz apartekoakAldatu
Euskal Autonomia Erkidegoan, zuhaitz apartekoa da Eusko Jaurlaritzak zuhaitz apartekoei emandako izendapen juridikoa. Neurriagatik, adinagatik, historiagatik, edertasunagatik edo kokapenagatik ezohiko ezaugarriak dituzten zuhaitz aleak babesteko helburua du izendapen horrek. Zuhaitz apartekoen izendapena Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Babesteko Legean arautu zen, 1994an.[1]
Guztira 26 arbola izendatu dira zuhaitz apartekotzat, Eusko Jaurlaritzaren 265/1994 Dekretuaren eta 23/1997 Dekretuaren bitartez.
Euskal Autonomia Erkidegoko zuhaitz apartekoen zerrendaAldatu
Hona hemen zuhaitz apartekoen zerrenda osoa, izendatzeko dekretuan emandako xehetasunekin.[2][1]
Zenbakia | Espeziea | Probintzia | Udalerria | Kokalekua | UTM | Ezaugarri aipagarriak |
---|---|---|---|---|---|---|
1. zuhaitz apartekoa | Quercus robur (haritz kanduduna) | Araba | Zuia | Altubeko mendatetik hurbil dago, herri onurako 734. basoan, «El Fresnal» izenaz ezaguna den alderdian. | 30 T-WN-087.628 | Tamaina eta edertasuna. |
2. zuhaitz apartekoa | Fraxinus excelsior (lizar arrunta) | Araba | Harana | Entziako partzuergoko Done Bikendi Haranan, herri onurako 640. basoan, La Dehesa izenekoan, Santa Teodosiako baselizaren ondoan dago. Baselizaren ipar-mendebaldeko muturretik hurbilen dagoen zuhaitza aukeratu da. | 30 T-WN-526.351 | Neurriak. |
3. zuhaitz apartekoa | Pinus pinea (pinazi-pinua) | Araba | Lantaron | Ebro ibaiaren ezkerreko urbazterrean dago, 122. eskualde errepideko 38. km-an, lursailak banatzeko 19 eta 20. mugarrien artean. | 30 T-VN-994.306 | Espezie honetako berezko baso bakarra da Euskal Herrian. |
4. zuhaitz apartekoa | Sequoiadendron giganteum (sekuoia erraldoia) | Araba | Gasteiz | Gasteizko Magdalena kaleko 12. zenbakiko etxearen lorategian dago, ursulinen ikastetxearen ondoan. | 30 T-WN-264.439 | Tamaina eta edertasuna. |
5. zuhaitz apartekoa | Quercus ilex ilex (artea) | Araba | Artziniega | Arteko Andre Mariaren santutegiko lorategietan dago. | 30 T-VN-890.752 | Tamaina eta historia. |
6. zuhaitz apartekoa | Quercus ilex ilex (artea) | Bizkaia | Garai | Etxeita baserriaren lurretan dago, Santa Kataliñeko baselizaren parean. | 30 T-WN-306.833 | Simetria, edertasuna, hostailaren trinkotasuna eta hazkuntzaren ondoriozko morfologia berezia. |
7. zuhaitz apartekoa | Quercus ilex ilex (artea) | Bizkaia | Muxika | San Roman auzoan dago. | 30 T-WN-236.923 | Tamaina, edertasuna, hostailaren trinkotasuna eta hazkuntzaren ondoriozko morfologia berezia. |
8. zuhaitz apartekoa | Quercus x andegavensis (Q. roburren eta Q. pyrenaicaren hibridoa, hau da, haritz kandudunaren eta ametz arruntaren arteko hibridoa) | Bizkaia | Artzentales | San Migel auzoko La Zarzuela finkaren lurretan dago. | 30 T-VN-822.891 | Tamaina eta taxua. |
9. zuhaitz apartekoa | Taxus baccata (hagina) | Bizkaia | Zeanuri | Arimekortako larre-tokietan dago. | 30 T-WN-192.657 | Tamaina eta edertasuna. |
10. zuhaitz apartekoa | Taxus baccata (hagina) | Bizkaia | Zeanuri | Arimekortako larre-tokietan dago. | 30 T-WN-191.662 | Tamaina eta edertasuna. |
11. zuhaitz apartekoa | Quercus ilex ilex (artea) | Gipuzkoa | Aizarnazabal | Aspiazu baserritik hurbil dago, Begosastia izeneko lekuan. | 30 T-WN-612.907 | Neurri apartekoak eta tankera. |
12. zuhaitz apartekoa | Quercus ilex ilex (artea) | Gipuzkoa | Mutriku | Olatz auzoan dago, Abeletxe baserritik hurbil. | 30 T-WN-474.931 | Tamaina eta kokalekua. |
13. zuhaitz apartekoa | Quercus suber (artelatza) | Gipuzkoa | Getaria | Garateko mendatean dago, Kajuategi baserrirako hegalean. | 30 T-WN-649.931 | Diametroa 1,5 m-koa du, Gipuzkoako handiena alegia. |
14. zuhaitz apartekoa | Pseudotsuga menziesii (Douglas izeia) | Gipuzkoa | Albiztur | Bidausoro mendiaren ipar-ekialdeko hegalean dago, Tolosako udal mugartean. | 30 T-WN-711.747 | 55 m-ko altuera eta 18 m3 erreal. |
15. zuhaitz apartekoa | Magnolia grandiflora (magnolia lorandia) | Gipuzkoa | Bergara | Monzon jauregiko
lorategian dago. |
30 T-WN-477.742 | Tamaina eta edertasuna. |
16. zuhaitz apartekoa | Quercus ilex (artea) | Araba | Gaubea | Angostoko Amaren Monasterioaren inguruan, Villanañen. | 30 T-VN-4942.47438 | Antzina, haren adaburuaren azpian egiten ziren Gaubea haraneko zaldun aitoren semeen bilkurak. |
17. zuhaitz apartekoa | Quercus robur (haritz kanduduna) | Araba | Zigoitia | Ondategi herrian dago. | 30 T-WN-5217.47560 | Tamaina eta edertasuna. |
18. zuhaitz apartekoa | Taxus baccata (hagina) | Araba | Urkabustaiz | Izarran, museoaren ondoan, aisia- eta olgeta-eremuan dago. | 30 T-WN-5080.47560 | Edertasuna. |
19. zuhaitz apartekoa | Taxus baccata (hagina) | Araba | Kanpezu | Soila mendiaren ekialdeko hegiko amilburu harritsuan dago, Antoñanan. | 30 T-WN-5479.47270 | Aparteko neurriak eta itxura. |
20. zuhaitz apartekoa | Tilia platyphyllos (ezki hostozabala) | Araba | Kanpezu | Soila mendiaren ekialdeko hegiko amilburu harritsuan dago, Antoñanan. | 30 T-WN-5479.47272 | Aparteko neurriak eta itxura. |
21. zuhaitz apartekoa | Quercus ilex (artea) | Gipuzkoa | Donostia | Ibaeta auzoan dago, Zarautz hiribidean unibertsitate fakultateetako bidea hartu eta Berio pasealekuan gora jota. | 30 T-WN-5800.47955 | Oso tamaina handikoa da, eta ingurua guztiz hirituta dago. |
22. zuhaitz apartekoa | Quercus robur (haritz kanduduna) | Gipuzkoa | Donostia | Beriotik behera Igarako industrialdera jaisten den hegiaren goiko aldean dago, Unión Farmacéutica Guipuzcoanaren pabilioiaren ostean. | 30 T-WN-5801.47950 | Tamaina. |
23. zuhaitz apartekoa | Ginkgo biloba (ginkgoa) | Gipuzkoa | Hernani | Eguzki parkean dago, jubilatuen etxearen ondoan. | 30 T-WN-5833.47909 | Tamaina eta edertasuna. |
24. zuhaitz apartekoa | Fagus sylvatica (pagoa) Altzoko pagoa |
Gipuzkoa | Altzo | Oiarbide baserritik 150 metrora. | 30 T-WN-5760.47726 | Tamaina eta edertasuna. |
25. zuhaitz apartekoa | Taxus baccata (hagina) | Gipuzkoa | Aia | Pagoetako parkean, Sagastizabal baserriaren inguruan. | 30 T-WN-5671.47874 | Tamaina eta adaburuaren itxura. |
26. zuhaitz apartekoa | Sequoiadendron giganteum (sekuoia) | Gipuzkoa | Arrasate | Monterron parkean dago, Arrasaten. | 30 T-WN-5414.47685 | Tamaina eta edertasuna. |
Nafarroa Garaiko zuhaitz apartekoakAldatu
Nafarroako Foru Erkidegoan, monumentu natural da Nafarroako Gobernuak zuhaitz apartekoei emandako izendapen juridikoa. Dendrologiaren, historiako nabarmentasunaren, zientzia nahiz kultura arloko interesaren edo paisaia kalitatearen aldetik duten berezitasuna dela kausa dagoeneko gizartearen jokabidean babes birtuala baduten eta mendian nahiz hiri inguruneetan errespetatuak diren zuhaitz ale edo talde jakin batzuk babestea du helburu izendapen horrek.[3]
Monumentu natural izendapenak, zuhaitzak ez ezik, izadiko beste edozein elementu aparteko —berezia, bakana edo ederra delako, babes berezia merezi duena— babesteko ere balio du. Espainiako Gobernuak 1991an arautu zuen monumentu natural izendapena, Landaredia, Basa Fauna eta Habitat Naturalak Kontserbatzearen gaineko Legean.[4]
Nafarroa Garaiko zuhaitz apartekoen zerrendaAldatu
Hona hemen Nafarroa Garaian monumentu natural izendatuta dauden 31 zuhaitz apartekoen zerrenda osoa.[3][5]
- Eraulgo arteaEraulgo artea
- Hiru Hankako artea
- Cabregako arteak
- Corellako arteak
- El Centinela
- Arralako ametza
- Leartzako ametzak
- Jauntsarasko haritza
- Jauntsarasko haritza
- Eltzaburuko haritza
- El Bocaleko haritza
- Garaioako haritza
- Hiru Besangako pagoa
- Nabalako pagoa
- Paraguardasol
- Oriongo hurritzak
- Lodosako zurzuriak
- Errotako Presako sahatsa
- Oriongo astigarra
- Erriberriko Gazteluko marugatzea
- Azparrengo elorria
- Gardeko intxaurrondoa
- Auztegiko izeia
- Leitzalarreko izeiak
- Diputazio Jauregiko sekuoia
- Magisterio Eskolako sekuoia
- Bertizko zedroa
- Ekiza Etxaldeko ipurua
- Surioko pinuak
- Otsaportilloko hagina
- Auztegiko hagina
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b Eusko Jaurlaritzaren 23/1997 Dekretua, 1997ko otsailaren 11koa, Euskal Autonomi Erkidegoko zuhaitz apartekoen bigarren izendapena egiteko dena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 38. zenbakia, 1997-02-25.
- ↑ Eusko Jaurlaritzaren 265/1994 Dekretua, 1994ko maiatzaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko zuhaitz batzuk zuhaitz apartekotzat jotzen dituena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 108. zenbakia, 1995-06-08.
- ↑ a b Nafarroako Gobernuaren 165/1991 Foru Dekretua, 1991eko apirilaren 25ekoa, Nafarroako zenbait zuhaitz aparteko monumentu naturalizendatzekoa. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 6. zenbakia, 1991-05-17.
- ↑ Espainiako Gobernuaren 4/1989 Legea, 1989ko martxoaren 27koa, Landaredia, Basa Fauna eta Habitat Naturalak Kontserbatzearen gainekoa. Espainiako Aldizkari Ofiziala, 1989-03-28.
- ↑ Nafarroako Gobernuaren 926/1996 Foru Agindua, 1996ko irailaren 6koa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Nafarroako naturagune, habitat eta erabilera publikoko mendien lehen inbentarioa onesten duena. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 147. zenbakia, 1996-12-04.