Berio Donostiako (Gipuzkoa) auzune bat da, Ibaetatik gora zabaltzen dena, izen bereko pasealekuan eta zeharkako kaleetan zehar, 1980 eta 1990eko hamarkadetan eraikitako etxebizitzek osatua.

Berio
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Administrazioa
Geografia
Koordenatuak43°18′24″N 2°00′49″W / 43.30676°N 2.0135°W / 43.30676; -2.0135

Inguruan ikastetxe zenbait ere badaude, hala nola CEBANC lanbide heziketarako zentroa eta Santo Tomas Lizeoa. Goiko partean ASPACE, Goienetxe Fundazioa eta Gureak Tailerrak daude. Auzoan futbol-zelai konplexu bat eta autokarabanentzako aparkalekua ere badaude.

Auzunearen izena aspaldian desagertu zen Berio baserritik dator.

Berio auzoaren igoera.
Goienetxe Fundazioaren Garagunea.

Eraikinak

aldatu

Kaleak

aldatu

Kirola

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia