Ireki menu nagusia

Altzoko pagoa

interes bereziko zuhaitza Gipuzkoan

Altzoko pagoa Gipuzkoako Altzo udalerriko lursailetan dagoen pago bat da, zuhaitz aparteko izendatua. Pago arrunt (Fagus sylvatica) espezieko zuhaitza da.

Altzoko pagoa
Altzoko pagoa 00 20 34 553000.jpeg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Altzo
Koordenatuak 43° 06′ 09″ N, 2° 04′ 01″ W / 43.10263056°N,2.06705833°W / 43.10263056; -2.06705833Koordenatuak: 43° 06′ 09″ N, 2° 04′ 01″ W / 43.10263056°N,2.06705833°W / 43.10263056; -2.06705833
Historia eta erabilera
Irekiera1836
Arkitektura

KokalekuaAldatu

Herrigunetik kanpo dago, mendian, Basaitz izeneko parajean, Gaztaina-Motzeta basoan eta jabetza pribatuko lursailean, Oiarbide baserritik 150 metrora. Itsas mailatik 381 metroko garaieran dago.

HistoriaAldatu

Manuel Antonio Imatz bertsolariak landatu zuen 1836an, alegia ezkondu zen urtean bertan.[1] Bertsolariak leku hau hautatu zuen bertan bere jabetzako sagastia eta kisutegia zeudelako. Imaz gizon fina zen. 1967an Antonio Zabala tolosar jesuitak Diario Vasco egunkarian pago honi buruzko artikulua idaztean, honakoa aipatu zuen:[2]

« «Imazek sagastietarako simaurra ekartzean, pagoa ere bere inguru osoan ongarriztatzen zuen. (...) Pago batek horrenbesteko arretarik jaso izana ez da inoiz entzun izan».
»
Antonio Zabala, 1967, Diario Vasco

Zabalaren ustez «Imazek pago hau bere bizitza eta bizilekuaren ikur gisa maitatu zuen». Bestalde, Zabala iraganeko sagastiak pinudi bilakatu izanaz ere kexatu zen.

Imaz bertsolariak zuhaitza asko maite zuen, bere enborra maiz neurtzeko adina. Horretarako, garaiko usadiozko bere gerriko luzea kendu eta haretxekin enborra neurtzen omen zuen, ondoren etxera joan, eta bertan zuen neurri handiko barrika baten neurriekin parekatuz, zuhaitza zenbat zentimetro handitu zen jakitea lortzen zuen.

Pagoa kimatua izan zen, Imaz bizi zela edo ondoren, eta barnetik usteltzen hasi zen. Orduan, Zabalaren zioenez, «bertsolariaren bilobak zuhaitzaren adaburura igo eta tartea harriz eta lurrez bete zuten. Eta pagoa, eskerturik, goitik osatutako zauri bat balitz bezala itxi omen zen». Urteen buruan izugarri Ioditu zen. 1942an bost gurdi egur kendu zioten adarretatik.[3]

Kirmen Uribe ondarroar idazle eta olerkariak ere goraipatu zuen zuhaitza, bere 'Bitartean heldu eskutik' liburuan 'Pagoa' izeneko olerkian.[4]

« PAGOA

Altzoko Imazek pagoa landatu zuen

Basaitz mendian, andrea ezagututako urtean.

Bizitza osoan arretaz egin zion kontu,

gerrikoarekin neurria hartuz lantzean-lantzean.

Pello Errotaren esanetan bertso jartzen puntakoetarik,

andrea baino 25 egun lehenago zendu zen, 1893an.

Pagoari zabalera hartzeko, gaur egun

bost metroko gerrikoa beharko luke agian.

»

Kirmen Uribe[4]


ZuhaitzaAldatu

 
Altzoko pagoa

2019an itxura bikaina du: 1,30 metroko altueran 6,8 metroko enbor-perimetroa du, 22,73 metroko garaiera, 28,51 metroko adaburua, eta 2015eko azaroaren 16an 180 urteko adina zuen. Enbor anitzeko zuhaitza izan litekeela uste da[5]

Ikus gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Ohoreak Altzoko pagoarentzat. Felix Ibargutxi. 2016ko urriaren 11, Diariovasco.com (Gaztelaniaz)
  2. Izaga Gonzalez, Xabier (2016-10-29) «Imaz bertsolariak duela 180 urte landatu zuen pago motza, Europako zuhaitza?» GAUR8 . Noiz kontsultatua: 2019-08-26.
  3. Zabala, Antonio (1942) ALZO'KO IMAZ bertsolaria Auspoa 11-12. or..
  4. a b Uribe Urbieta, Kirmen, 1970- (2001) Bitartean heldu eskutik Susa ISBN 8495511487 PMC 51832295 . Noiz kontsultatua: 2019-08-26.
  5. [http://www.monumentaltrees.com/es/esp/paisvasco/altzo/11890_gaztaamotzeta/ Haya común en los bosques de Gaztaña-Motzeta en Altzo . Árboles monumentales] (Gaztelaniaz)