Pinazi-pinua (Pinus pinea) Pinaceae familiako espezie baten izen arrunta da.

Pinazi-pinu
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
KlaseaPinopsida
OrdenaPinales
FamiliaPinaceae
GeneroaPinus
Espeziea Pinus pinea
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakstone pine wood (en) Itzuli
Pinus pinea

Mediterraneo itsasoaren inguruko kostaldeetan du jatorria, hegoaldeko Europan, iparraldeko Afrikan eta Ekialde Hurbilean. Bere pinaziak ekoizteko landatu dute aurrehistoriatik[1].

Arabako Lantaron herrian espezie honetako berezko baso bakarra dago Euskal Herrian. Zuhaitz aparteko gisa onartuta dago bertako ale bat, Ebro ibaiaren ezkerreko urbazterrean kokatuta dago, 122. eskualde errepideko 38. km-an, lursailak banatzeko 19 eta 20. mugarrien artean.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Aas, Gregor; Riedmiller, Andreas. (1993). Gran Guía de la Naturaleza. (4.. argitaraldia) Everest, 56 or. ISBN 84-241.2663.5..
  2. Eusko Jaurlaritzaren 265/1994 Dekretua, 1994ko maiatzaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko zuhaitz batzuk zuhaitz apartekotzat jotzen dituena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 108. zenbakia, 1995-06-08.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.