Uhartehiriko gaztelua
Uhartehiriko gaztelua Uhartehirin (Nafarroa Beherea) dagoen gaztelua da, Biduze ibaiaren ertzean. Uhart sendiak sortua eta egoitza nagusia, hauek 1833an Pierre Berdolyri (Martial Berdolyren aitari) saldu zioten.
Uhartehiriko gaztelua | |
---|---|
Monumentu historikoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Lurraldea | Nafarroa Beherea |
Eskualdea | Amiküze |
Udalerria | Uhartehiri |
Koordenatuak | 43°16′46″N 1°01′09″W / 43.279314°N 1.019172°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1518 (egutegi gregorianoa) |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA64000011 |
Hasieran Erdi Aroko dorretxea izanda,[1] eraikinak zenbait zaharberritze izan ditu.[2]
Jatorrizko eraikina lauki‑formako eraikina da, eta kuku‑leihoek zeharkatzen dituzten horma mardulak ditu. Geroago zabaldu egin zuten, eta solairuak gehitu zizkioten. Barnean, XVII. eta XVIII. mendeko tximiniak daude. Sarrerako atearen gainean latinezko bi inskripzio daude; horietako batek 1699. urtea adierazten du, ziurrenik azkeneko aldiz aldaketak egin zituzten urtea.[3]
1996ko martxoaren 27etik monumentu historiko izendapena du.[4]
Uhartetarren presentzia
aldatu- 1249an uhartetarrek Teodebaldoren eta San Luisen gurutzadan parte hartu zuten.
- 1370. urtean, Nafarroako gerra zibiletan.
- 1370ean, Karlos Gaiztoarekin batera egin zuten borroka.
- 1415ean, Karlos Prestuarekin egin zuten borroka.
lüküzetarrekin borroka egin zuten erlijio‑gerretan ere.
1789an, Jean Bernard Uhart diputatu izendatu zuten; Zuberoako nobleziaren ordezkaria izan zen Estatu Jeneraletan.
XIX. mendean, Gustave Clement Uhart Baionako azpiprefektua eta idazlea izan zen. Pirinioetako memorialean serialak argitaratu zituen. Euskaldunak eta ilustrazio modernoak, Jakes Bela eta haren lanak.[3]
Abesti bat gogoan
aldatuUhartetarrek herriaren gogamenetan iraun dute abestiei esker. Jaun Baruak aspaldi. Kanta hori, dudarik gabe, Armand Jean Uhart jaunaren eta Maria Place Arboueten ezkontza zela eta sortu zuten, 1758. urtean.[3]
Jaun Baruak aspaldin
Xederak hedatu ditin
Xori eijer bat hatzaman dizu
Pabeko seroren komentin
Orai harekin biziren duzu,
aspaldian gogoan beitzin»
Jaon barua, orai, zü,
Felizitatzen zütügü,
Zeren beitüzü Mus de la Plazaren
prima eijerra esposatü;
Andre hori hirus düzü:
zuri ezteizügü dolü.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Duvivier, Benoît. Uhart-Mixe, Une puissante seigneurie... Un château. Les Amis de la Vieille Navarre, 10 or..
- ↑ visites.aquitaine.fr
- ↑ a b c Open Data Euskadi. 'Euskal Herria' entziklopedia enblematikoa: Arkitektura zibila I - Eusko Jaurlaritzaren datu irekiak. (Noiz kontsultatua: 2017-09-17).
- ↑ Mérimée, Frantziako Kultura Ministerioa. Château d'Uhart-Mixe. .
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |