Santa Teodosiako lizarra

aparteko zuhaitza Araban

Santa Teodosiako lizarra Arabako Done Bikendi Harana herrian kokatuta dagoen aparteko zuhaitz sailkatua da.

Santa Teodosiako lizarra
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaDone Bikendi Harana
Koordenatuak42°45′54″N 2°21′30″W / 42.76508277°N 2.35836313°W / 42.76508277; -2.35836313
Map
Arkitektura
Dimentsioak2.380 (altuera) cm

Guztira 23 metroko altuera duen lizar arrunt bat da, 13 zuhaitzez[1] osatuta dagoen eta Santa Teodosia baseliza babesten duen lizardi bateko ale nabarmenena da.

"265/1994 DEKRETUA, maiatzaren 16koa, Euskal Autonomi Elkarteko zuhaitz batzuk zuhaitz apartekotzat jotzen dituena" dekretuak izendatu zuen lizar hau apartekotzat, ezaugarri aipagarritzat tamaina nabarmenduz.[2]

Egoera aldatu

Lizarrak 2017an besanga handi bat galdu du eta ikusten da barru aldea ustelduta duela. Goi aldean ere galduak ditu hainbat adar eta beste batzuk igartuta ditu.[3]

 
Santa Teodosiako baseliza eta lizarrak lainopean 2008, galdutako adarra zuenean.
 
Santa Teodosia, gurutzea eta bere inguruko lizardia

Erreferentziak aldatu

  1. «Árboles del País Vasco» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).
  2. Vasco, Eusko Jaurlaritza-Gobierno. (2012-07-27). «265/1994 DEKRETUA, maiatzaren 16koa, Euskal Autonomi Elkarteko zuhaitz batzuk zuhaitz apartekotzat jotzen dituena.» www.legegunea.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).
  3. «Santa Teodosiako lizarra | Euskal-Herria.Org» www.euskal-herria.org (Noiz kontsultatua: 2021-08-04).

Kanpo estekak aldatu