Gasteizko sekuoia erraldoia

Gasteizko sekuoia erraldoia Arabako hiriburuko Magdalena kaleko 12. zenbakiko etxearen lorategian, Ursulinen ikastetxearen ondoan, bizi zen sekuoia erraldoia (Sequoiadendron giganteum) da. 1858ko Erakusketa Unibertsalean erosi zuen Juan Ibarrondok, eta gaur egun dagoen tokian landatu zuen 1860an. Egun 40 metroko altuera du, eta udalerriko izaki makroskopiko zaharrentzat jotzen zen XXI. mendearen hasieran.[1] 2014ko udaren hasieran, hostoak marroitu zitzaizkion; urte haren hondarrean, txosten batek azaldu zuen Armillaria mellea onddoak sekuoia hil zuela.[2]

Gasteizko sekuoia erraldoia
Sekuoia erraldoia, behealdetik ikusita.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°51′N 2°41′W / 42.85°N 2.68°W / 42.85; -2.68
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1860
Arkitektura
Dimentsioak40 (altuera) m

Zuhaitza oraindik bizi zela, Eusko Jaurlaritzak 265/1995 dekretuaren bidez babestu zuen, Euskal Autonomia Erkidegoko zuhaitz apartekotzat.[3]

Erreferentziak aldatu