Urkabustaiz
Urkabustaiz Arabako ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Zuia-Gorbeialdeako kuadrillakoa. Arabaren ipar-mendebaldean dago, Gasteiztik 27 bat kilometrora, komunikazioen bidegurutze garrantzitsu batean. Herri txikiz osaturiko udalerria da, populazio gutxikoa eta nagusiki nekazaritzari lotutakoa.
Urkabustaiz | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||
![]() Izarra, Urkabustaizko udalburua | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Araba | ||||||||||
Eskualdea | Zuia-Gorbeialdeko Kuadrilla | ||||||||||
Izen ofiziala | ![]() | ||||||||||
Alkatea | Xabier Alvarez de Arcaya ( Euskal Herria Bildu ) | ||||||||||
Posta kodea | 01440 | ||||||||||
INE kodea | 01054 | ||||||||||
Herritarra | urkabustaiztar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 42°57′17″N 2°54′12″W / 42.954722222222°N 2.9033333333333°W42°57′17″N 2°54′12″W / 42.954722222222°N 2.9033333333333°W | ||||||||||
![]() | |||||||||||
Azalera | 60,49 km2 | ||||||||||
Garaiera | 633 metro | ||||||||||
Distantzia | 27 km Gasteiza | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 1.408 (2022)![]() | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 22,76 biztanle/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | ![]() | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 13,85 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 72,61 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 87,78 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 5,39 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 8,96 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 31,33 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % 17.8 (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[3] | % 13.34 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.urkabustaiz.eu/ |
Izarra da herriburua.
GeografiaAldatu
Udalerria isurialde kantabriarraren eta mediterraneoaren mugan dago kokaturik, iparraldera begira, eta bi gune erabat ezberdin ditu. Alde batetik, hegoaldea eta erdialdea larrez eta basoz estalitako lautada bat da, muinotxoz jositakoa, 600-850 metroko garaieran dagoena; iparraldean, berriz, Altube ibaiak osatzen duen arroa dago, batez ere pagadiz estalia, 400 metroko garaiera inguruan. Bi alde hauek banatuz, oso aldapatsua den kare-harrizko aurrealde bat dago.
Udalerriak ez dauka mendi alturik, baina udalaren ipar-ekialdean Gorbeia mendia dago.
Kokagune geografiko berezia denez, bidegurutze historikoa izan zen, Leintzerako, Arabako Lautadarako, Urduñarako eta Miranda de Ebrorako bideak lotzen zituena. Gaur egun ere, Bizkaia eta Araba lotzen dituzten bide nagusiak igarotzen dira bertatik. Bilbo eta Miranda lotzen dituen trenbideak udalerria gurutzatzen du iparraldetik hegoaldera, eta geltokia dauka Izarran. AP-68 autopista ere udalerriaren ekialdetik igarotzen da, eta Bilbo eta Miranda lotzen ditu honek ere. Bestalde, udalerriaren ekialde horretan, baina Izarratik 2 kilometro ingurura, AP-68 eta Gasteizera doan N-622 autobidearen lotunea dago.
Udalerri mugakideakAldatu
HistoriaAldatu
Urkabustaiz izena Urkaerria eta Bustaiz antzinako izenek konposatua da. Urkaerriak Goiuri-Ondona, Oiardo, Uzkio eta Untzaga-Apregindana herriak biltzen zituen. Bustaizek, berriz, Beluntza eta Izarra.
Banaketa administratiboaAldatu
Udalerria hamar herriz osatua dago:
DemografiaAldatu
Lehen sektoreari oso lotuta dagoen udalerria izanik, Urkabustaizek populazioa galdu zuen etengabe XX. mendearen bigarren erdian, bertakoak hirira joatearen ondorioz. XXI. mendean, berriz, populazioaren biziberritzea gertatu da, komunikazio bideak hobetzean hiriko jende asko bertaratu baita.
Urkabustaizko biztanleria |
---|
![]() |
PolitikaAldatu
2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, EH Bilduko Xabier Álvarez de Arcaya Fernández de Landa hautatu zuten alkate.
Urkabustaizko udalbatza | |||||
Alderdia |
2019ko maiatzaren 26 | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
EH Bildu | 5 / 9 |
||||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 4 / 9 |
||||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) | 0 / 9 |
||||
Alderdi Popularra (PP) | 0 / 9 |
||||
Datuen iturria: https://resultados.elpais.com/elecciones/2019/municipales/14/01/54.html |
AlkateakAldatu
Hauek izan dira Urkabustaizko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[4] | |
Angel Hernandez Mendiguren[4][5][6] | 1979 | 1983 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Aurelio Velasco Uriarte[5] | 1983 | 1987 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
1987 | 1991 | Euzko Alderdi Jeltzalea | ||
Francisco Javier Carro Iglesias[5][7] | 1991 | 1995 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Francisco Javier Carro Iglesias[5][7] | 1995 | 1999 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Francisco Javier Carro Iglesias[7] | 1999 | 2003 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Francisco Javier Carro Iglesias[7] | 2003 | 2007 | Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna | |
2007 | 2011 | Euzko Alderdi Jeltzalea | ||
Jose Antonio Lopez Goitia | 2011 | 2015 | Bildu | |
Begoña Ganzabal Zurbitu[4] | 2015 | 2019 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Xabier Diaz de Arkaia Fernandez de Landa[8][9] | 2019 | Jardunean | Euskal Herria Bildu | |
2023 | 2027 |
GarraioaAldatu
Araba Bus sareko eta lineek zerbitzua ematen diote udalerri honi:
|
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu udalerrian:
|
EuskaraAldatu
2016an Urkabustaizko biztanleen artean %48,3 euskaldunak ziren.
Ondasun nabarmenakAldatu
- Goiuriko ur-jauzia.
- Gibijoko mendilerroa.
- Urkabustaizko erromanikoa; ikusgarriena Beluntzako San Petri eliza da, XIII. mendekoa.
- San Pedro mendia, gerra zibilaren lubakiak aurkitzen diren tokian.
Urkabustaiztar ezagunakAldatu
- Martin Alonso Sarria abeziarra, politikari eta historialaria (?-1642).
- Antonio Ortiz de Urbina abeziarra, apaiza, idazle eta antropologoa (1934-2001).
- Galo Martinez de la Pera izarrarra, idazlea (1945-).
- Zigor Enbeita abornikanoarra, bertsolaria (1971-).
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ a b c «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).
- ↑ a b c d «URKABUSTAIZ - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) Cañamero Redondo et al., Antonio. (1982). Enciclopedia Histórico Geográfica de Álava. Haranburu Editor, (IV. Liburukia) 70 or..
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) «Ocho ex alcaldes alaveses cuentan cómo es su nueva vida sin el bastón de mando.» El Correo (Noiz kontsultatua: 2021-01-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).
- ↑ «Udalerriak - web.araba.eus» web.araba.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
- Urkabustaizko Udalaren webgunea
- Urkabustaiz Zuiako Kuadrillako webgunean
- Urkabustaizi buruzko artikulua Sareko Argian
- (Gaztelaniaz) Urkabustaiz Auñamendi entziklopedian
- Urkabustaiz "Herri txiki, infernu handi" saioan (ETB1).