Done Bikendi Harana
- Artikulu hau Haranako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Done Bikendi (argipena)».
Done Bikendi Harana (ofizialki San Vicente de Arana / Done Bikendi Harana) Arabako herria da. Harana udalerriko mendebaldean dago.
Done Bikendi Harana | |
---|---|
![]() | |
Done Bikendi Haraneko eliza eta plaza nagusia | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Harana |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 42°44′37″N 2°21′35″W / 42.7437°N 2.3596°W |
Garaiera | 796 m |
Demografia |
Historia aldatu
Fernando IV.a Gaztelako errege zenean, 1295 eta 1312 urteen arteko dataren batean sortu zen Done Bikendi, Berberiegoko Artzendiagoaren menpe zeuden bizilagunak bertara bizitzera joan zirenean. Ingurune hura Kontrasta herriaren mendekoa zen, eta horrek istiluak eragin zituen hartik eta 1319an foru propioa lortu zuten arte. 1326. urtean hiribildu independentearen titulua jaso zuen Gaztelako errege Alfontso XI.arengandik.
Udalerri independentea izan zen baina 1940ko hamarkadan Alda eta Kontrastarekin fusionatu zen, Harana udalerri berria sortuz.
Demografia eta biztanleria aldatu
2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 122 biztanle ditu.
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
134 | 131 | 128 | 124 | 126 | 125 | 124 | 122 |
Garraioa aldatu
Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
|
Ikus, gainera aldatu
Kanpo estekak aldatu
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |