Kisulabeko haritza

Nafarroako zuhaitz apartekoen artean 8.a da

Kisulabeko haritza Nafarroako Basaburua udalerrian Jauntsarats kontzejuan dagoen haritz erraldoi bat da, Quercus robur espeziekoa (haritz kanduduna). 1991an Nafarroako Monumentu Naturala izendatua izan zen, hain zuzen ere, zerrendako 8. zuhaitza da.[1][2]

Kisulabeko haritza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaBasaburua
Koordenatuak43°00′10″N 1°47′51″W / 43.00278°N 1.79755°W / 43.00278; -1.79755
Map
Altitudea552 m, itsas mailaren gainetik
Arkitektura
Dimentsioak11,6 (altuera) × 3,53 (zabalera) m

Kokalekua aldatu

Jauntsaratsen dago errepidetik nahiko gertu. Eskolaren eta kiroldegiaren ondoan dago.

Ibilbide erraz bat dago herrigunean bertan dauden herriko bi zuhaitz apartak bisitatzeko. 1.800 metroko ibilbide zelai eta zirkularra da.[3]

Ezaugarriak aldatu

 
Udalak jarritako kartela

Haritzak 10,10 metroko perimetroa dauka, nafar zuhaitzen artean gerririk zabalena da. Lurretik metro eta erdiko altueran diametroa 3,53 metrokoa da. bestalde, 11,6 metro garai, eta 12,2 metro zabal da.

Antzinako basoetan bezala, zuhaitz hauen lepoa moztuta dago, guztiz kimatuta. Horrela egiten zen bertatik egurra, hostoak eta ezkurrak errazago ustiatzeko. Adarrak egurretarako eta ikatza egiteko aprobetxatzen zituzten; hostoak eta fruituak, berriz, ganaduaren bazkarako.[3]

Ezkurra da hariztien fruitua. Ezkurren bitartez garatzen da ehunka urte dituzten zuhaitz hauen bizitza luzea. Inguruneko baldintzetara moldatzeko gaitasun aparta erakusten dute.

Hau bezalako zuhaitz bat berez ekosistema oso bat da basoaren barnean. Zuhaitzaren gainean beste bizitza mota batzuk garatzen dira: onddoak, likenak, goroldioak, iratzeak, huntzak, baita zuhaitzak eta zuhaixkak ere.

Zaharra eta bizi-iturria aldatu

Zuhaitza oso-oso zaharra da. ez du egurretarako balio eta zutik hiltzen ari da, berez. Garai baten erraldoi baten gisara. Ezin zaio tratamendu sendagarririk ezarri eta haren amaiera motela errespetatu besterik ezin da egin. Prozesu horretan, zuhaitz zaharra eraldatu egiten da apurka, eta basoko beste landare- eta animalia-espezie batzuei bizia eta aterpea ematen die. Basoa irauteko funtsezko osagaiak dira zuhaitz zahar hauek. Inguruan kokatu dauden zuhaitzek elkarri laguntzen diotela diote zientzialariek; zuhaitz gazteek elikagaiak pasatzen omen dizkiote alboko zuhaitza zaharrari erroen bitartez.[4]

Europar intereseko habitat hori Europako Natura Sarean sartu da (“Ultzama eta Basaburuko hariztiak”).o.

Zuhaitz horiek aldizka eta ehunka urtetan lepatuak (guztiz kimatuak) izan ziren. Haien adarrak egurretarako eta ikatza egiteko aprobetxatzen zituzten; hostoak eta fruituak, berriz, ganaduaren bazkarako.

Zuhaitz horietako bakoitza berez ekosistema  oso bat da, hain baita konplexua hari loturiko fauna eta flora.

Duten interesagatik eta hain bitxiak izateagatik zuhaitz horiek babes berezia jasotzen dute, “Nafarroako haritz monumental” gisa, eta gure errespetua merezi dute.

Erreferentziak aldatu

  1. Nafarroako Gobernuaren 165/1991 Foru Dekretua, 1991eko apirilaren 25ekoa, Nafarroako zenbait zuhaitz aparteko monumentu naturalizendatzekoa. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 6. zenbakia, 1991-05-17.
  2. «Jauntsaratsko haritza 2 (Beheitiko Landako Haritza) | Euskal-Herria.Org» www.euskal-herria.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).
  3. a b «Jauntsarasko Haritz Monumentalen Ibilbidea» Ezagutu eta gozatu! (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).
  4. Wohlleben, Peter. (2016). La vida secreta del los árboles : descubre su mundo oculto : qué sienten, qué comunican. (1a. edición. argitaraldia) ISBN 978-84-9111-083-5. PMC 961032449. (Noiz kontsultatua: 2021-05-16).

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu