Mendazako Hiru Hanka artea
Hiru Hanka artea Nafarroako Mendaza herrian dagoen Europako zuhaitz zaharrenetariko bat da. Nafarroako natura monumentua da. [1]Artadi batean kokatuta, Berrotza haranean dago, La Laguna izeneko inguruan. Inguruan badira beste arte zaharrak, batzuk 500 urtekoak.
Mendazako Hiru Hanka artea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Mendaza |
Koordenatuak | 42°38′35″N 2°13′56″W / 42.64308°N 2.23214°W |
Altitudea | 722 m, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1991 |
Arkitektura | |
Dimentsioak | 19,2 () m |
Azalera | 0 ha |
Ondarea | |
Deskribapena
aldatuZuhaitza, Quercus Ilex edo artea, 1.200 urte inguru dituela uste da, sekula aurkitutako arterik zaharrenetakoa; dena dela, Nafarroako katalogoan 800 urte baino gehiago onartzen zaizkio. Bere barrualdea hutsik dago, eta hiru oinarriren gainean eusten da; hortik bere izena.
- Périmetroa : 7,70 metro
- Garaiera: 15,50 metro
- Adaburu : 19,20 metro
- Barruko zulo: 1,40 metro
Zuhaitzaren kontserbazio egoera oso ona da nahiz eta dituen urteak. Izenak aipatzen dituen hiru hanka lehen lur azpian zeuden baina hegiaren mugimendu batek bistan utzi zituen. Irekitzeko joera saihesteko xingola metalikoekin helduta dago.
Izendapenak
aldatuGaleria
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ .
- ↑ .[Betiko hautsitako esteka]
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz):Hiku Hanketako artea Nafarroako katalogoan.
- (Gaztelaniaz):2018ko Urteko Zuhaitza izateko kandidatura.