Artikulu hau Mutrikuko auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Olatz».

Olatz Mutrikuko (Gipuzkoa) hego-mendebaldean dagoen baserri-auzoa da, Bizkaiko mugatik gertu kokatutakoa. Abeltzaintza jarduera tradizional nagusia izan da bertan orain arte, eta antzinean eskola propioa eduki zuten ("Eskola Zaharrak").

Olatz
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaMutriku
Administrazioa
Geografia
Koordenatuak43°17′17″N 2°24′27″W / 43.2881°N 2.4075°W / 43.2881; -2.4075

Bestela, emakumezko izen bera oso zabalduta dago XX. mendeko amaieratik.

Inguru naturala

aldatu

Arno (623 m) mendia hego-ekialdean eta San Blas (222 m) iparraldean mugakide naturalak ditu ingurune karstiko honek. Kobalde izeneko leizea elizatik hurbil dago, Añu, Olazgoikoa eta beste erreka batzuekin lotuta. Halaber, aipatzekoak dira Jentiletxeta izeneko bi kobazuloak.

Artea zuhaitz nagusia da bestalde.

Baserriak

aldatu

Olatz Goixan dagoen Urruztieta edo Urreztieta baserria eta Iturritza, Abeletxe eta Zelaieta nabarmentzekoak dira.

San Isidro

aldatu

Olazko baseliza eta parrokia XVIII. mendekoa da, eta barrualdean Andre Mariaren, Santa Anaren eta San Isidroren irudi bana ditu.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa