Ireki menu nagusia

Antoñana Arabako herria da, Kanpezuko udalerrikoa. Erdi Aroko hiribildua da, 1181. urtean sortua eta 1995ean Kultura Ondasun gisa Monumentu Multzo izendatua izan zena[1].

Antoñana
Araba, Euskal Herria

Antoñanako hiribildua 2008 8 21.JPG

Antoñanako hiribildua.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Araba
Herria Kanpezu
Koordenatuak 42° 41′ 35″ N, 2° 23′ 42″ W / 42.693°N,2.395°W / 42.693; -2.395Koordenatuak: 42° 41′ 35″ N, 2° 23′ 42″ W / 42.693°N,2.395°W / 42.693; -2.395
Antoñana hemen kokatua: Euskal Herria
Antoñana
Antoñana
Antoñana hemen kokatua: Araba
Antoñana
Antoñana

1965ean Kanpezun fusionatu arte berezko udalerria osatzen zuen, Bujanda bere barnean hartzen zuena.

2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 134 biztanle ditu.

Hirigune historikoaren deskribapenaAldatu

 
Antoñanako herrigune historikoaren oinplanoa. Bertan, esparru arkeologikoa zedarrituta agertzen da.

Antso VI.a Jakitunak, Nafarroako Erregeak, sortu zuen herri hau defentsarako helburu garbiekin, haren boterea Nafarroako mugetatik at bere erresumaren mendebaldeko mugetara hedatu nahian. Hirigunea mendebaldera jaisten den mendi-hegal batean dago kokatua, horregatik, babes nagusiak beheko aldean daude. Herriaren plano arkitektonikoan iparraldetik hegoaldera doazen bost kale paralelo daude eta horien ardatza Kale Nagusia da. Kale horren bi muturretan dorre gotor zaharra eta parroki eliza daude.

Harresiaren hasierako funtzioa, babestekoa alegia, aldatu egin da eta etxeak harresiari itsatsi zaizkio haien hormataletan baoak agertzen direlarik. Ekialdean goiko solairuak harresiei itsatsi zaizkie, eta behekoetan, arkupedun kale bat geratzen da. Oin berrikoak diren hiru etxe izan ezik, gainerako guztiek egitura zaharra gordetzen dute, eta horietako askok gainera, sabaiko habeak agerian dituzte. Beste etxe batzuk, egitura zaharra gordetzen duten arren, zaharberrituak daude eta ez dituzte sabaiko oholak agerian.

Partzelei dagokienez, bi motatakoak dauzkagu: batetik, 4,5 eta 6 m arteko zabalerako fatxada dutenak eta, bestetik, 8tik 12ra artekoa duen bat. Etxeen altuerak ez dira berdinak, baina bi eta hiru solairutako etxeak nagusitzen dira (%35 eta %31 hurrenez hurren dira horrelakoak). Horiez gain badaude solairu bakar batekoak, beheko solairua gehi teilatu azpia daukatenak, (%19), eta lau solairutakoak ere (%10 baino ez).

Arkeologiaren aldetik Antoñanan aipatu beharreko elementuak hauek dira: harresia, bizitoki edo asentamentuaren jatorria den gaztelua, Done Bikendi Martiriaren eliza, dorre gotorra eta dorretzarra.

Demografia eta biztanleriaAldatu

Antoñanako biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
124 128 127 126 135 133 133 134

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa