Euskotrenen 300 seriea

UT 300» orritik birbideratua)

Euskotrenen 300 seriea edo UT 300 Eusko Trenbideak eragileak aldiriko zein eskualdeko zerbitzuak egiteko erabiltzen zituen tren serieetariko bat da, 12 unitate aniztun elektrikoz (EMU) osatutakoa. Lehenengo tren unitateak 1990eko irailaren 20an egin zuen lehenengo bidaia, Donostia-Amara eta Hendaiako geltokiaren artean, Topo linean.

Euskotrenen 300 seriea

306 tren unitatea Lezamako geltokira heltzen.
Seriea
MotaAldiriko eta eskualdeko trena
EkoizleaCAF, Babcock & Wilcox[1]
Urtea1990
Ekoitzitako unitateak12
Konfigurazioa
OsaeraMc-Rc
Luzera30.480 mm[2]
Zabalera2.550 mm
Altuera3.565 mm
Pisua57 t
Ezaugarri teknikoak
Trenbide zabalera1.000 mm
Elektrifikazioa1.500 V
Abiadura maximoa90 km/h
Potentzia516 kW
Motoreak4 motore ABB TA-6788 R-1
Segurtasun sistemakEuroLoop
Mando aniztunaBai

Gaur egun EMU 900 eta EMU 950 serieek 300 seriea ordezkatu dute, 2011-2014 eta 2016-2018 arte eraikitakoak, hurrenez hurren. Hala, serie honetako tren bakarra mantentzen du zen zerbitzuan 2018ko apirilaren 12ra arte, Lutxana-Sondika anezkan ibili zen UT 308 trena.[3]

Historia aldatu

Tren unitate serie hau 1990ean ekoizten hasi zuen Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles (CAF) enpresak, Topo linean ibiltzeko, Euskotrenen 3500 seriea ordezkatzeko. Babcock & Wilcox enpresak, bestalde, serie honen 308-3tik 312-3ra bitarteko atoi-kabina kotxeak ekoitzi zituen.[4]

1990eko irailaren 20an Donostia-Amara eta Hendaiako geltokiaren artean egin zuen lehenengo bidaia.

1995ean hainbat tren unitate Txorierriko lineara eraman ziren.

310, 311 eta 312 tren unitateek Euskopullman izeneko zerbitzua egin zuten. Bilbo-Atxuri eta Hendaiako geltokien arteko eskualde zerbitzu erdizuzenak egiten zituzten.[5] Zerbitzu hau egiten zuten tren unitateak gorri kolorez identifikagarriak ziren.

1999an Euskopullman zerbitzua bertan behera utzi zen, 310 tren unitatea Txorierriko lineara pasa zen, eta 311 eta 312ak Urdaibaiko lineara bidali ziren.

2004an eskualdeko zerbitzua berreskuratu zen, Euskopullmanek egiten zituen geldialdi berdinekin baina kafetegi eta zerbitzaririk gabe, eta 2013an zerbitzu erdizuzena betiko kendu zuen Euskotrenek.

2009an Lezamako tren istripua gertatu ondoren 303 tren unitatea bajan eman zen.

EMU 900 eta EMU 950 serieak zerbitzuan jarri ondoren, serie honetako tren unitate bakarra ibiltzen jarraitu zuen, UT 308, Lutxana-Sondika anezkan erabilia, 2018ko apirilaren 12an baztertu zen arte. Unitate hau Burdinbidearen Euskal Museoak babestuta dago.

Ezaugarriak aldatu

Tren unitate bakoitza bi kotxez osatzen da: kotxe motorea (Mc) eta atoi kabina kotxea (Rc), eta bien artean hirugarren kotxe bat gaineratzeko prestatuta bazeuden ere, ez zen inoiz hirugarren kotxerik atxikitu. Tren unitateak bikoiztuta ere ibil zitezkeen, eta ohikoa zen horrela ibiltzen ikustea.

Topo linean erabiltzeko diseinatu ziren, horregatik gidariaren kabinak aurrera irekitzen diren ateak ditu, tunel baten barruan larrialdia gertatzekotan trena hustutzeko aproposak.

310, 311 eta 312 tren unitateak aipatutako Euskopullman zerbitzua egiteko bereziki prestatu ziren, Euskotrenen parke mugikorreko trenen artean komunak zituzten bakarrak izanik, 2008an UT 200 serieko tren batzuei komuna instalatzen hasi aurretik. Euskopullman zerbitzuak eserleku bigun, mahai, tapizeria berezi eta kafetegi zerbitzuz hornituta zeuden, eta trenean bi zerbitzari zeuden.[6] Euskopullman zerbitzua egiten zuten tren unitateak gorri kolorez identifikagarriak ziren.

Izendapena aldatu

Seriea 301 tren unitatetik 312ra dago izendatuta, kotxe motorea 301-1tik 312-1era, eta atoi kabina kotxea 301-3tik 312-3ra. Amaierako 2 zenbakia bigarren atoi kotxe bat atxikitzeko gorde zen, nahiz eta inoiz instalatu ez zen.[7]

Argazki galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskotren. (2011-07-22). «Unidad eléctrica serie 300» (Noiz kontsultatua: 2017-10-25).
  2. (Gaztelaniaz) Vía Libre. «UT 300» (Noiz kontsultatua: 2017-10-25).
  3. Euskotren - 300. (Noiz kontsultatua: 2017-10-28).
  4. UNIDAD ELÉCTRICA SERIE 300 | Euskotren. (Noiz kontsultatua: 2017-10-25).
  5. (Gaztelaniaz) Euskotren Serie 300 - Ferropedia. (Noiz kontsultatua: 2017-10-28).[Betiko hautsitako esteka]
  6. Bravo, Unai. (2012-09-22). Transportesdeuskadi: 22 aniversario de las 300 de Euskotren. (Noiz kontsultatua: 2017-10-25).
  7. (Gaztelaniaz) transportesdeuskadi.blogspot.com.es. «22 aniversario de las 300 de Euskotren» (Noiz kontsultatua: 2017-10-24).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu