Geraleku
Geralekua burdinbide-azpiegitura bat da, zeinak ahalbidetzen duen bidaiariak trenera igo eta jaistea. Tren geltoki batekin alderatuta, geralekua ez da zirkulazio-kudeaketaren parte, eta ez du seinalerik ez desbideratzerik ere eduki beharrik. Orokorrean eskaria txikia den tokiean kokatzen da, instalakuntza txikia nahikoa denean. Geraleku batzuk nasa batez besterik ez dira osatzen.
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/e7/Zabalburu1.jpg/300px-Zabalburu1.jpg)
Tren batek ezin du geraleku batetik bere ibilbidea hasi, baizik eta geltoki bat izan behar du jatorri, eta beste geltoki bat helmuga, tartean geraleku ezberdinetan geldialdia egin dezakeelarik.