Xaia (Urruña)
Xaia ostatua 1920an sortutako taberna da, Urruña udalerriko Pausu auzoan dagoena, Lapurdin. Lapurdi eta Gipuzkoa batzen dituen Behobiako zubitik oso gertu dago, baita frontoitik eta Bidasoa ibaiko bidegorritik.[1][2]
Xaia (Urruña) | |
---|---|
Datuak | |
Mota | taberna eta kontzertu-aretoa |
Herrialdea | Frantzia |
Historia | |
Sorrera | 1920 |
webgune ofiziala |
Xaia ostatuak ehun urte daramatza xai izaten. Xai hitzaren adiera bat ardandegia da. Xai hitzaren beste adiera bat pertsona-biltokia da, topaleku. Xaia ostatua euskal kulturaren zaleen biltoki, topagune eta elkargunea da.[2]
Kultura-ekitaldiak eskaintzeko leku erreferentziazkoa da. Urte osoan aritzen dira. Arrakastatsuenetako bat, euskal kantuen ikastaroa iaten da. Ehun lagun inguru elkartzen dira urritik ekainera, hamabost egunetik behin, euskal kantuak abesteko. Tartean baita euskara ulertzen ez dutenak ere.
Neurri txikian baina antzeko ezaugarriak dituen Bilboko Kafe Antzokiarekin konparatu daiteke. Ondarroako Kafe Antzokia, Donostiako Doka ere antzekoak dira, eta gero antzeko beste ekimen batzuk abiatu dira Euskal Herrian zehar.
Bitxikeria moduan aipatu daiteke ostatuko barra osoa haritz pieza bakarraz egindakoa dela, edota ostatuko komuna armagnac-upel baten barruan eginda dagoela.[2]
Historia
aldatuJoseba Aurkenerena idazlearen arabera Xaia Pausuko bi edo hiru etxe zaharrenetako bat da. Hainbat jarduera izan ditu eraikina: 1872an kontserbak biltzen zituzten bertan; zaldi-postako mezulariak eta zaldiak aterpetu zituen; XX. mendearen hasieran, antxoak eta sardinak saltzen zituzten (hortik omen dator Xaia izena, biltokia izatetik). 1920an zabaldu zuten ostatu moduan sei upel handirekin, eta Aljeriako ardoa saltzen zuten.[3] Mugako lekua izateak, paseko lekua izateak, era guztietako jendea elkartzen zuen Xaian; kontrabandistak eta guardiak, mahai berean, musean tratuak egiten, esaterako.[4][2]
2000. urtean, orduko jabeak ostatua utzi zuenean, hutsunea betetzeko, abertzale batzuek dirua jarri zuten, ostatua haien gain hartzeko. 2002an, kooperatiba bat antolatu zuten ostatua kudeatzeko. Geroago, herriko Bakalau elkarteak bere gain hartu zuen Xaian kultur ekitaldiak antolatzeko ardura: kontzertuak, kantu-afariak, bertso-saioak...[2]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Pausuko Xaia ostatuak laster 100 urte – Irunero. (Noiz kontsultatua: 2021-08-15).
- ↑ a b c d e Goikoetxea, Jakes. «Mende beteko topagunea» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-08-14).
- ↑ «Joseba Aurkenerena Iparraldeari so eta so» herria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-15).
- ↑ Aurkenerena, Joseba. (2020). «Xaia 100 urte, pausuarrak lekuko» Kazeta.eus (IPARLA BAIGURA KOMUNIKAZIOA elkartea) (Noiz kontsultatua: 2021-08-15).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Xaia Ostatuaren webgune ofiziala. Euskal Herriko iparraldean, eta Hegoaldeko iparraldean
- Bilboko Kafe Antzokiari buruzko artikulua ARGIAn
- Kafe Antzoki eta kulturguneei buruzko artikulua ARGIAn