Beñat Sarasola (kantaria)
Guk taldeko kidea
Beñat Sarasola (Urruña, Lapurdi, 1942) abeslari lapurtarra da. Guk taldea talde historikoaren sortzailea izan zen, Joanes Bordarekin batera 1968an. Geroago kide gehiago integratu zituzten: Panpi Lakarrieu, Pier Paul Berzaitz, Beñat Davant eta Eneko Labeguerie.[1]
Beñat Sarasola (kantaria) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Urruña, 1942 (80/81 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Maule-Lextarre |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantsesa zuberera |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria |
Kidetza | Guk |
Ahotsa, gitarra eta hitz zorrotzak ziren talde honen kantaera indartsuaren oinarria. Euskal Herriak bizi zuen egoera politikoa salatzea zuten helburu, errebindikazioak zabaltzea.
1974an egin zuten beren lehen ikuskizuna ('Aita, seme, laborari').[2]
2005ean bilduma bat kaleratu zuen taldeak, 30 urteko ibilbidea batzen zuena.
Diskografia aldatu
- Presondegietan zuengatik (?)
- Euskalduna naiz eta (?)
- Laborarik, langile eta nagusi (Elkar, 1977)
- Herria zain (Elkar, 1985)
- Gerlarik ez (Elkar, 1987)
- Arrozten (Elkar, 1990)
- Bidez bide (IZ, 1995). Lan hau aurrekoak baino askoz jantziagoa zegoen (txirula, pianoa, kontrabaxua, trikitia, txeloa, perkusioak...) eta konposizio garaikideagoak biltzen zituen. Halaber, borroka kantuak ez ezik, sentimentalak eta lirikoak ere baditu lan horrek.[3]
Kolaborazioak aldatu
Erreferentziak aldatu
- ↑ Davant, Jean-Louis. (2008). Zuberoako literaturaz. Antologia laburra. Euskaltzaindia, 196 or. ISBN 978-84-95438-49-2..
- ↑ Artola, Maite. (1995-06-28). «Honelako diskoa egitea autokritikaren emaitza da.» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-06-02).
- ↑ Euskal Karaokeak. (2016-03-10). Euskalduna naiz eta (Guk). (Noiz kontsultatua: 2019-06-02).
Ikus, gainera aldatu
Kanpo loturak aldatu
- Euskalduna naiz eta kantua Youtuben