Roger De Vlaeminck

txirrindulari belgikarra
Roger de Vlaeminck» orritik birbideratua)

Roger De Vlaeminck (Eeklo, Belgika, 1947ko abuztuaren 24a) belgikar txirrindularia izan zen, bai errepidean bai ziklo-krosean bikain moldatzen zena. Rik Van Looyk honela deskribatu zuen: "Bere belaunaldiko klasikoetako lasterkari talentudunena". De Vlaeminck izan zen Eddy Merckx handiari klasikoetan itzal egiteko gai zen bakarretakoa. Paris-Roubaix lasterketa lau aldiz irabazi zuenez gero, Monsieur Paris-Roubaix ezizena jarri zitzaion. 1975ean Munduko Ziklo-Kros Txapelketa irabazi zuen, baina, errepideko txirrindularitzan gehiago nabarmendu zen.

Roger De Vlaeminck
Roger De Vlaeminck
Informazio pertsonala
Izena Roger De Vlaeminck
Ezizena Monsieur Paris–Roubaix
Jaiotza data 1947ko abuztuaren 24a
Jaiotza herria Eeklo
Jaiotza herrialdea Belgika
Altuera 1,81 m
Pisua 74 kg
Kirol informazioa
Egungo taldea Erretiratua
Modalitatea Errepidea / ziklo-krosa
Rola Ordokilaria
Trebetasuna Klasikomanoa
Profesional taldea(k)
1969–1971
1972
1973–1977
1978
1979
1980
1981–1982
1983
1984
Flandria
Dreher
Brooklyn
Sanson
GIS
Boule d'Or-Colnago
DAF Trucks
Gios
GIS
Garaipen nagusiak
Txapelketak

Belgikako Errepide Txapelketa (1969, 1981)
Munduko Ziklo-kros Txapelketa (1975)
Belgikako Ziklo-kros Txapelketa (1974, 1975, 1978)
Klasikak
Paris-Roubaix (1972, 1974, 1975, 1977)
Milan-San Remo (1973, 1978, 1979)
Flandriako Tourra (1977)
Lonbardiako Giroa (1974, 1976)
Liège–Bastogne–Liège (1970)
Flèche Wallonne (1971)
Zuricheko Sari Nagusia (1975)
Etapakako itzuliak
Tirreno-Adriatiko (1972, 1973, 1974, 1975, 1976, 1977)
Suitzako Itzulia (1975)
Itzuli handiak
Giro d'Italia:

Puntukako sailkapena (1972, 1974, 1975)
22 etapa (1972-1979)

Frantziako Tourra: Etapa bat
Espainiako Itzulia: Etapa bat

Ibilbide amateurra

aldatu

Bere lehen kirol zaletasuna futbola izan zen eta 16 urterekin F.C. Eekloan debuta egin zuen. Futbolean karrera bat egin zezakeen, hala ere, bere anaia nagusia Erik De Vlaeminck txirrindulari profesional bezala izandako arrakasta ikusirik, Roger ere txirrindularitza probatzeko. 1965ean junior bezala lehiatu zen, garaipen bakar bat lortuz, baina 1966an 25 garaipen lortu zituen. Roger eta Eric, neguetan ziklo-krosean aritzen ziren eta 1968an, Luxenburgon, Erik profesionaletan munduko txapeldun bihurtu zen eta egun berean Roger amateurren txapelduna. Rogerrek, 1975ean titulu profesionala ere eskuratu zuen.

1968an, De Vlaeminckek gizonezkoen banakako errepide lasterketan parte hartu zuen Mexikon Udako Olinpiar Jokoetan eta 18.a amaitu zen.

Ibilbide profesionala

aldatu
 
De Vlaeminck 1978ko Flandriako Tourrean

De Vlaeminck 1969ko denboraldi hasieran profesional bihurtu zen Flandria-Declerck taldean eta bere lehen lasterketan (“Omloop Het Volk”) irabazi zuen. De Vlaemincken ibilbidea Eddy Merckxen parekoa izan zen, eta Merckxen aurka borrokatu zuen bere karrera osoan zehar. De Vlaeminckek 14 aldiz korritu zuen Paris-Roubaix, lau aldiz irabaziz (1972, 1974, 1975 eta 1977), beste lau aldiz bigarren amaitu zuen, hirugarren behin, bosgarren behin, seigarren behin, zapigarren bi aldiz, eta bakarrik 1980an ez zuen amaitu. Ziklo-kroserako zuen trebeziak lagundu zion Frantziako iparraldeko galtzadak zeharkatzen zituen lasterketetan. De Vlaeminckek denboraldi hasierako Italiako Tirreno-Adriatiko itzulia erabiltzen zuen udaberriko klasikoetarako entrenamendu gisa. 1972 eta 1977 artean menderatu zuen lasterketa hau, sei alditan eskuratuz eta 15 etapatan irabaziz. De Vlaeminck da bost Monumentuak irabazi dituen hiru txirrindularietako bat (Milan-San Remo, Flandriako Tourra, Paris-Roubaix, Liege-Bastogne-Liege eta Lombardiako Giroa). Beste biak Rik van Looy eta Eddy Merckx belgikarrak dira. Irabazi ez zuen egun bakarreko lasterketa bakarra, Munduko Errepideko Txirrindularitza Txapelketa izan zen, bere emanaldirik onena 1975ean lortutako bigarren postua izanik, Hennie Kuiperren atzetik. Frantziako Tourrean hiru aldiz hartu zuen parte eta 1970koan 6. etapa irabazi zuen, Amiens eta Valenciennes artean. Italiako Giroan hiru alditan eskuratu zuen elastiko morea (puntukako sailkapena), baita 22 etapetan gainditu ere (horietako 7, 1975eko edizioan). 1984ko bere azken denboraldian, etapa garaipen bat lortu zuen Espainiako Vueltan. Bere ibilbide profesionalak 15 urte iraun zuen (1984an erretiratu zen) eta 257 garaipen izan zituen.

Karreraostea

aldatu
 
De Vlaeminck (ezkerrean) Etienne De Wilde eta Lucien Van Impe txirrindukari ohiekin, Aalst, Belgika 2008an

De Vlaeminck, Kaprijkeko landetxe batean bizi dena, txirrindularitzan jarraitzen du. Ziklo-kroseko entrenatzaile lanetan ibili da. 2004ko apirilean bere entrenatzaile lana Belgikako John Saey-Deschacht taldean utzi zuen, familiarekin denbora gehiago pasatzeko. Hala ere, 2004ko azaroan Zimbabwe taldeko aholkulari bezala aritu zen, 2005eko Alemanian jokaturiko munduko txapelketarako prestatzeko.

De Vlaeminck oso ezaguna da txirrindularitzari buruzko iritzi irmoengatik, eta askotan kazetariek elkarrizketatzen dute. Bereziki, talde batean lider anitzak izatea kritikatzen du. Beraren ustez, horrek esan nahi du lasterkari onenek lasterketa garrantzitsuak banatzen dituztela. De Vlaeminck ere ezaguna da Tom Booneni buruzko bere iritzi zakarragatik, bere 4 Paris-Roubaixen errekorra berdintzeko duin ez zela esanez, gaurko txirrindularitza ez delako lehen bezain gogorra. Hortik sortu zen flandrierazko esamolde bat: "In den tijd van Roger De Vlaeminck..." ("Roger De Vlaemincken garaian...") non De Vlaemincki era guztietako gauza ezinezkoak egitea egozten dioten.

Kirol lorpenak

aldatu

Palmaresa

aldatu

1968

1969

1970

1971

1972

1973

1974

1975

1976

1977

1978

1979

1980

1981

1982

1984

Klasikoak, Txapelketak eta Olimpiar Jokoak

aldatu
Lasterketa 1968 1969 1970 1971 1972 1973 1974 1975 1976 1977 1978 1979 1980 1981 1982 1983 1984
Omloop Het Volk 1. 8. 33. 2. 26. 4. 19. 8. 1. 4. 6. 38.
Kuurne-Brusela-Kuurne 1. 1. 28. 5.
Milan-San Remo 2. 12. 1. 3. 31. 8. 2. 1. 1. 5. 2. 13.
E3 Harelbeke 2. 1. 2.
Gante-Wevelgem 2. 12. 2. 16. 3. 6. 6. 2. 39. 2. 22.
Flandriako Tourra 13. 17. 30. 11. 4. 1. 10. 12. 4. 6. 25.
Scheldeprijs 2. 1. 4. 2. 23. 6.
Paris-Roubaix 5. 2. 7. 1. 7. 1. 1. 3. 1. 2. 2. 2. 6.
Flèche Brabançonne 22. 3. 8. 8. 1.
Amstel Gold Race 6. 2.
Flèche Wallonne 6. 15. 1. 2. 9. 7.
Lieja-Bastogne-Lieja 22. 1. 11. 8. 4. 7.
Züricheko txapelketa 3. 1. 2. 8. 4.
Paris-Tours 30. 5. 21. 4. 2. 7. 3. 16. 4. 50.
Lombardiako Giroa 8. 2. 1. 4. 1. 15. 15.
  Olinpiar Jokoak (errepide) 18. X X X X
  Munduko errepideko txapelketa 14. 11. 46. 12. 31. UT 2. UT 10. 10. 7. UT
  Belgikako errepideko txapelketa 1. 8. 11. 4. 8. 4. 17. 1.

Itzuli Handiak

aldatu
Itzuli Handia 1968 1969 1970 1971 1972 1973 1974 1975 1976 1977 1978 1979 1980 1981 1982 1983 1984
Italiako Giroa 7. 11. 11. 4. UT UT UT UT UT
Frantziako Tourra UT UT UT
Espainiako Vuelta UT

Beste Itzuliak

aldatu
Itzulia 1968 1969 1970 1971 1972 1973 1974 1975 1976 1977 1978 1979 1980 1981 1982 1983 1984
Paris-Niza 15.
Tirreno-Adriatiko 1 1. 1. 1. 1. 1. 6. 16.
Kataluniako Volta 5.
Romandiako Tourra 2.
Dauphine Libere 4.
Suitzako Itzulia 4. 1.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu