Lucien Van Impe
Lucien Van Impe (Mere, Ekialdeko Flandria, 1946ko urriaren 20a ) Belgikar txirrindulari ohia da. 1969 eta 1987 artean profesionala izan zen. Igotzaile bikaina izan zen, bere garaiko hoberena eta historiako onenetako bat. Itzuli handietan, eta, batez ere, Frantziako Tourrean nabarmendu zen. 15 aldiz parte hartu zuen Tourrean 1969-1985 bitartean, eta guztietan amaitzea lortu zuen. 1976ko edizioa irabazteaz gain, beste zortzi aldiz sailkatu zen sei lehenbizikoen artean. Mendiko sailkapena sei aldiz irabazi zuen.
![]() | |
Informazio pertsonala | |
---|---|
Izena | Lucien Van Impe |
Jaiotza data | 1946ko urriaren 20a |
Jaiotza herria | Mere, Ekialdeko Flandria |
Jaiotza herrialdea | ![]() |
Kirol informazioa | |
Egungo taldea | erretiratua |
Modalitatea | Errepidea |
Trebetasuna | Mendiko etapak |
Profesional taldea(k) | |
1969-1973 1974 1975-1976 1977 1978 1979 1980 1981 1982-1984 1985 1986 1987 |
Sonolor-Lejeune Sonolor-Gitane Gitane-Campagnolo Lejeune-BP C&A Kas-Campagnolo Marc-Carlos-VRD Boston-Mavic Metauro Mobili-Pinarello Santini-Krups Dormilon Sigma |
Garaipen nagusiak | |
![]() Frantziako Tourra |
Mendiko Sari Nagusia 6 aldiz irabazirik (1971, 1972, 1975, 1977, 1981 eta 1983an) Federico Martín Bahamontes espainiarraren errekorra berdindu zuen. Hirugarren gelditu zen 1971 eta 1975eko ekitaldietan, baina Eddy Merckxen gainbeherak eta Bernard Thévenetek lasterketa bertan behera uzteak 1976ko sailkapen nagusia irabazteko aukera eman zioten, berak mendiko beste sari bat besterik espero ez zuenean. Frantziako sari horiez gainera, hiru aldiz gelditu zen irabazle Italiako Giroan mendiko sailkapenean (1982-1984), eta 1983an Belgikako Txapelketa Nazionala irabazi zuen.
2008tik Veranda´s Willems-Accent taldeko zuzendaria da.
Sailkapen orokorra Itzuli HandietanAldatu
Itzuli Handia | 1969 | 1970 | 1971 | 1972 | 1973 | 1974 | 1975 | 1976 | 1977 | 1978 | 1979 | 1980 | 1981 | 1982 | 1983 | 1984 | 1985 | 1986 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | 4 | 9 | 7 | 13 | — |
Frantziako Tourra | 12 | 6 | 3 | 4 | 5 | 18 | 3 | 1 | 3 | 9 | 11 | 16 | 2 | — | 4 | — | 27 | — |
Espainiako Vuelta | — | — | — | — | — | — | — | — | — | — | 5 | — | — | — | — | — | — | 11 |
— | Ez zuen parte hartu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |
Aurrekoa Bernard Thévenet |
Frantziako Tourraren irabazlea 1976 |
Ondorengoa Bernard Thévenet |
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.