Dofinerriko Kriterium

etapakako txirrindularitza lasterketa
Dauphine Libere» orritik birbideratua)

Dofinerriko Kriteriuma (frantsesez: Critérium du Dauphiné) (lehen Dauphiné Libéré deitua) Frantziako Alpeetan, antzinako Dofinerria edo Dauphiné probintzian egiten den txirrindularitza lasterketa bat da. 1947an sortu zuen Georges Cazeneuvek eta Le Dauphiné Libéré egunkari frantziarrak antolatu, eta UCI ProTourren egitarauaren barnean dago (ondoren UCI World Ranking. Plouayko Sari Nagusiarekin batera, ASOk antolatzen ez zuen maila goreneko txirrindularitza lasterketa bakarra izan zen, 2010eko urtarrilean enpresa horrek lasterketa erosi zuen arte.

Critérium du Dauphiné
Izen ofizialak
1947-2009Critérium du Dauphiné libéré
2010-Critérium du Dauphiné
Orokortasunak
KirolaErrepideko txirrindularitza
Sorrera1947
Ekitaldi kopurua76 (urtea: 2024)
Aldizkotasunaurterokoa (Eka)
MotaEtapakako lasterketa
translation for raceinfobox_translate index 33 not foundFRA Frantzia
AntolatzaileaA.S.O.
Webgune ofizialaWebgune ofiziala
Mailak2.HC (1996-2004)
2.PT (2005-2010)
2.UWT (2011-)
ZirkuituaUCI World Tour
Palmaresa
Azken garaileaSLO Primož Roglič
Garaipen gehien lortu duenaFRA Bernard Hinault
GBR Chris Froome
FRA Nello Lauredi
ESP Luis Ocaña
FRA Charly Mottet
(3 garaipen)
Dokumentazioa

Dofinerriko Kriteriumak ospe handia du txirrindularitza munduan, bere palmaresak adierazten duen bezala: hor, Frantziako Tourra bost aldiz irabazi duten txirrindulari guztiak agertzen dira, baita Lance Armstrong ere, Tourra zazpi aldiz lortu zuena ere.

Lance Armstrongek proba horri buruz "Munduko lasterketarik ederrena da, Frantziako Tourraren ondoren" esan zuen.

Ibilbidea

aldatu
 
2011ko probako ibilbidea

Dofinerriko Kriteriumak 8 egunean Frantziako hegoaldeko Rhône-Alpes eskualdea zeharkatzen du, Alpeetako zonalde batzuk ere bisitatuz. Lasterketa, gehienetan, igande batean hasten da. Asteleheneko eta astearteko etapak, normalean, Frantziako behe mendietan egiten dira, hortik Alpeetako mendateetara joan aurretik. Sarritan, banakako erlojupeko proba luze bat izaten da.

Egutegiko datak eta tokia baliatuz, lasterketako antolatzaileek mendiko etapa bat osatzen dute, hilabete bat geroago antolatzen den Frantziako Tourreko etapa baten antz handia daukana.

Grenoble, Dauphiné eskualdeko hiriburua, askotan izan da etapa baten hasiera edo amaiera. Etapa bat hartu ohi duten hiriak, besteak beste, Avignon, Saint-Étienne, Annecy, Chambéry, Gap, Lyon, Aix-les-Bains, Valence, Briançon eta Vals-les-Bains izan dira.

Maillotak

aldatu
 
Elastiko horia, marra urdinarekin

Sailkapen orokorreko liderrak elastiko hori bat, marra urdin batekin, jazten du.

1948an, mendiko sailkapena sortu zen, gaur egun puntukako maillot batekin nabarmentzen dena.

1955etik aurrera, puntukako sailkapeneko liderra, elastiko berdez nabarmentzen da.

Palmaresa

aldatu
 UrteaTxapeldunaTxapeldunordeaHirugarrena
Dauphiné Libéré
1947  Edward Klabiński  Gino Sciardis  Fermo Camellini
1948  Édouard Fachleitner  Paul Giguet  Jean Robic
1949  Lucien Lazaridès  Jean Robic  Fermo Camellini
1950  Nello Lauredi  Apo Lazaridès  Jean Diederich
1951  Nello Lauredi  Antonin Rolland  Lucien Lazaridès
1952  Jean Dotto  Nello Lauredi  Jean Le Guilly
1953  Lucien Teisseire  Charly Gaul  Jean Robic
1954  Nello Lauredi  Jean-Pierre Schmitz  Pierre Molinéris
1955  Louison Bobet  Roger Walkowiak  Marcel De Mulder
1956  Alex Close  Antonin Rolland  Fernand Picot
1957  Marcel Rohrbach  René Privat  Jean-Pierre Schmitz
1958  Louis Rostollan  Francis Pipelin  Jean-Pierre Schmitz
1959  Henri Anglade  Raymond Mastrotto  Roger Rivière
1960  Jean Dotto  Raymond Mastrotto  Gérard Thiélin
1961  Brian Robinson  Raymond Mastrotto  François Mahé
1962  Raymond Mastrotto  Hennes Junkermann  Raymond Poulidor
1963  Jacques Anquetil  José Pérez-Francés  Fernando Manzaneque
1964  Valentín Uriona  Raymond Poulidor  Esteban Martín Jiménez
1965  Jacques Anquetil  Raymond Poulidor  Karl-Heinz Kunde
1966  Raymond Poulidor  Carlos Etxeberria  Francisco Gabika
1967-1968
ez zuten egin
1969  Raymond Poulidor  Ferdinand Bracke  Roger Pingeon
1970  Luis Ocaña  Roger Pingeon  Herman Van Springel
1971  Eddy Merckx  Luis Ocaña  Bernard Thévenet
1972  Luis Ocaña  Bernard Thévenet  Lucien Van Impe
1973  Luis Ocaña  Bernard Thévenet  Joop Zoetemelk
1974  Alain Santy  Raymond Poulidor  Jean-Pierre Danguillaume
1975  Bernard Thévenet  Francesco Moser  Joop Zoetemelk
1976  Bernard Thévenet  Vicente López Carril  Raymond Delisle
1977  Bernard Hinault  Bernard Thévenet  Lucien Van Impe
1978  Michel Pollentier  Mariano Martinez  Francisco Galdos
1979  Bernard Hinault  Henk Lubberding  Francisco Galdos
1980  Johan van der Velde  Raymond Martin  Joaquim Agostinho
1981  Bernard Hinault  Joaquim Agostinho  Greg LeMond
1982  Michel Laurent  Jean-René Bernaudeau  Pascal Simon
1983  Greg LeMond  Robert Millar  Robert Alban
1984  Martín Ramírez  Bernard Hinault  Greg LeMond
1985  Phil Anderson  Steven Rooks  Pierre Bazzo
1986  Urs Zimmermann  Ronan Pensec  Joop Zoetemelk
1987  Charly Mottet  Henry Cárdenas  Ronan Pensec
1988  Lucho Herrera  Niki Rüttimann  Charly Mottet
1989  Charly Mottet  Robert Millar  Thierry Claveyrolat
1990  Robert Millar  Thierry Claveyrolat  Álvaro Mejía
1991  Lucho Herrera  Laudelino Cubino  Tony Rominger
1992  Charly Mottet  Luc Leblanc  Gianni Bugno
1993  Laurent Dufaux  Oliverio Rincón  Éric Boyer
1994  Laurent Dufaux  Ronan Pensec  Artūras Kasputis
1995  Miguel Indurain  Chris Boardman  Vicente Aparicio
1996  Miguel Indurain  Tony Rominger  Richard Virenque
1997  Udo Bölts  Abraham Olano  Jean Cyril Robin
1998  Armand de las Cuevas  Miguel Ángel Peña  Andrei Teteriouk
1999  Alekszandr Vinokurov  Jonathan Vaughters  Wladimir Belli
2000  Tyler Hamilton  Haimar Zubeldia  Lance Armstrong
2001  Christophe Moreau  Pavel Tonkov  Benoît Salmon
Critérium du Dauphiné Libéré
2002  Lance Armstrong  Floyd Landis  Christophe Moreau
2003  Lance Armstrong  Iban Mayo  David Millar
2004  Iban Mayo  Tyler Hamilton  Óscar Sevilla
2005  Iñigo Landaluze  Santiago Botero  Levi Leipheimer
2006  Levi Leipheimer[1]  Christophe Moreau  Bernhard Kohl
2007  Christophe Moreau  Cadel Evans  Andrey Kashechkin
2008  Alejandro Valverde  Cadel Evans  Levi Leipheimer
2009  Alejandro Valverde  Cadel Evans  Alberto Contador
Critérium du Dauphiné
2010  Janez Brajkovič  Alberto Contador  Tejay van Garderen
2011  Bradley Wiggins  Cadel Evans  Alekszandr Vinokurov
2012  Bradley Wiggins  Michael Rogers  Cadel Evans
2013  Chris Froome  Richie Porte  Daniel Moreno
2014  Andrew Talansky  Alberto Contador  Jurgen van den Broeck
2015  Chris Froome  Tejay van Garderen  Rui Costa
2016  Chris Froome  Romain Bardet  Daniel Martin
2017  Jakob Fuglsang  Richie Porte  Daniel Martin
2018  Geraint Thomas  Adam Yates  Romain Bardet
2019  Jakob Fuglsang  Tejay van Garderen  Emanuel Buchmann
2020  Daniel Felipe Martínez  Thibaut Pinot  Guillaume Martin
2021  Richie Porte  Aleksei Lutsenko  Geraint Thomas
2022  Primož Roglič  Jonas Vingegaard  Ben O'Connor
2023  Jonas Vingegaard  Adam Yates  Ben O'Connor
2024  Primož Roglič  Matteo Jorgenson  Derek Gee

Oharra: Lance Armstrongek, dopina zela eta, 2002 eta 2003 ekitaldietako garaipenak eta 2000ko hirugarren galdu zuen. Era berean, Levi Leipheimerrek 2006ko ekitaldiko garaipena eta 2005eko hirugarrena ere galdu zituen.

Palmaresa herrialdeka

aldatu
Herrialdea Garaipenak
  Frantzia 30
  Erresuma Batua 8
  EH 5
  Espainia 5
  AEB 5
  Kolonbia 4
  Suitza 3
Herrialdea Garaipenak
  Belgika 3
  Danimarka 3
  Australia 2
  Eslovenia 2
  Alemania 1
  Kazakhstan 1
  Herbehereak 1
  Polonia 1

Estatistikak

aldatu

Garaipen orokor gehiago

aldatu

Garaipen gehien mendiko sailkapenean

aldatu

Garaipen gehien puntukako sailkapenean

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  1. [1], cyclingnews.com.