Erik De Vlaeminck
Erik De Vlaeminck (Eeklo, 1945eko martxoaren 23a - ibidem, 2015eko abenduaren 4a) flandriar txirrindularia izan zen, Roger De Vlaemincken anaia.
Erik De Vlaeminck | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Eeklo, 1945eko martxoaren 23a |
Herrialdea | Belgika |
Heriotza | Wilskerke, 2015eko abenduaren 4a (70 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: Alzheimerra |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | ziklokros txirrindularia eta txirrindularia |
Parte-hartzailea
|
Munduko Ziklo-Kroseko zazpi txapelketa irabazi zituen, gaur egun ere txapelketa gehien irabazi zituen pertsona izanik. Belgikako txapeldun ere 4 aldiz izan zen. Errepidean ere nabarmendu zen, Frantziako Tourrean etapa bat irabaziz.
Kirol ibilbidea
aldatuZiklo-krosean aditua, Erik De Vlaeminck zazpi aldiz izan zen munduko txapeldun (1966, 1968, 1969, 1970, 1971, 1972 eta 1973an), oraindik ere errekorra dena. 20 urterekin lortu zuen lehenbiziko txapela (lehen titulua Belgikako txirrindulari batentzat), eta berehala bihurtu zen Belgikako diziplinaren enbaxadore, kirol hau jendarteratzen lagundu zuena. 1967an titulua galdu zuen, lasterketan izandako arazo mekaniko batengatik. Belgikako ziklo-kroseko txapelduna ere izan zen 1967, 1969, 1971 eta 1972an.
Horretaz gain, emaitza onak lortu zituen errepideko lasterketetan. 1968an Frantziako Tourreko etapa bat irabazi zuen eta hurrengo urtean Belgikako Tourra eta Flandriako Txapelketa irabazi zituen. Udaberriko klasikoetan, bi podium lortu zituen Fleche Wallonen (1969 eta 1970), beste bat Gante-Wevelgemen (1969) eta horretaz gain 1970eko Liège-Bastogne-Liègen laugarrena izan zen eta 1970eko Paris-Roubaix lasterketan bederatzigarrena izan zen.
Erikek, bere anaia Rogerri 1970eko Liège-Bastogne-Liège lasterketa irabazteko laguntza handia eman zion, horrela Rogerrek bere lehen klasiko handia irabazi zuelarik. Rocourteko belodromoko sarrerako tunelean sei txirrindulari agertu ziren, Roger De Vlaeminck buru zela, bere anaia Eriken aurrean. Azken honek Eddy Merckxi pasabidea itxi zion eta Rogerrek aukera hori baliatu zuen erasotzeko, 12 segundoko abantaila lortzeko eta horrela lasterketa irabazteko Frans Verbeecken eta Eddy Merckxen aurretik. Gertaera hau, Roger De Vlaeminck eta Eddy Merckxen arteko norgehiagokaren hasiera izan zen.
De Vlaeminckek ez zuen inoiz huts egin antidoping kontrol batean, baina anfetaminaren menpekotasunagatik hartatua izan zen. Zurrumurru asko zebilen lasterketen ondoren izan zuen portaera basatia zela eta. Psikiatria zerbitzuan sartu zen denboraldi batez, bere karreran kontsumitu zituen droga dopatien biktima, zalantzarik gabe.
Bere kirol ibilbidea amaitu ostean, talde nazionaleko entrenatzaile izendatu zuten. 1989 eta 2002 artean, bere zuzendaritzapean, Belgikako txirrindulariek hogeita bederatzi domina lortu zituzten. De Vlaeminckek, denboraldi batez, Niels Albert munduko ziklo-kroseko txapeldunaren entrenatzailea izan zen, baina lanari utzi egin behar izan zion Parkinson eta Alzheimer gaixotasunek jota.
Bizitza personala
aldatuErik De Vlaeminck, Roger De Vlaemincken anaia zaharrena da (txirrindularitzaren historian izan den klasikoetako lasterkari onenetariko bat). Eriken semea, Geert, 1993an hil zen bihotzekoak jota, 26 urte besterik ez zituela, ziklo-kros lasterketa batean parte hartzen ari zelarik, aitaren begien aurrean.
Parkinson eta Alzheimer gaixotasunak garatu zituen De Vlaeminckek eta 2015eko abenduaren 4an hil zen, 70 urte zituelarik.
Ziklo-Kroseko palmaresa
aldatu1965-1966
1966-1967
- Ziklo-kroseko Belgikako Txapelketak
- Druivencross
- Jaarmarktcross Niel
- 5. Ziklo-kroseko Munduko Txapelketan
1967-1968
1968-1969
- Ziklo-kroseko Munduko Txapelketa
- Ziklo-kroseko Belgikako Txapelketak
- Druivencross
- Jaarmarktcross Niel
- Vlaamse Witloofveldrit
- Noordzeecross
1969-1970
- Ziklo-kroseko Munduko Txapelketa
- Waasmunster-eko Ziklo-krosa
- Eeklo Sari Nagusia
1970-1971
- Ziklo-kroseko Munduko Txapelketa
- Ziklo-kroseko Belgikako Txapelketak
- Druivencross
- Jaarmarktcross Niel
- Duinencross
- Noordzeecross
1971-1972
1972-1973
1974-1975
1975-1976
1976-1977
Errepideko palmaresa
aldatu1968
- Frantziako Tourreko etapa 1
- Tournaisis Sari Nagusia
- Union Dortmund Sari Nagusia
1969
- Mendebaldeko Flandriako Hiru Egunak
- Belgikako Itzulia eta etapa 1
- Flandriako txapelketa
- Midi libreko etapa 1
- 2. La Flèche Wallonnen
- 2. Boucles de l'Aulnen
- 3. Gante-Wevelgemen
- 3. Elfstedenronden
- 5. Druivenkoers Overijsen
1970
- Paris-Luxenburgo
- Argovia Kantonamenduko Sari Nagusia
- 3. La Flèche Wallonnen
- 3. Belgikako Itzulian
- 3. Elfstedenronden
- 4. Liège-Bastogne-Liègen
1971
- Luxenburgoko Itzuliko etapa 1
- GP Flandria
- 5. E3 Harelbeken
- 9. Paris-Roubaixen
1977
- Tour d'Indre-et-Loireko etapa 1
- 3. E3 Harelbeken
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- Erik De Vlaeminck - ProCyclingStats