San Joan eliza (Artariain)

XII. mendeko kristiau eliza, Artariainen kokatua

San Joan eliza Nafarroa Garaiko Orbaibar ibarreko Leotz udalerriko Artariain lekuan kokatutako XII. mendeko kristiau eliza bat da. Erromaniko estiloa ditu.

San Joan eliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaLeotz
Koordenatuak42°36′59″N 1°34′36″W / 42.61651168°N 1.57653372°W / 42.61651168; -1.57653372
Map

Eraikina aldatu

1200 inguruan eraikitako jatorrizko fabrikatik kanoi zorrotzeko estalkia duen nabea eta Ebanjelioaren aldean dagoen kapera txiki bat gelditzen dira. Burualdea, nerbiodun ganga gallonatuarekin, sakristia eta Epistolaren aldeko kapera 1671ko obrak dira, Barasoaingo Pedro Metton harginak eginak. Portada errenazentista eraberritu eta elizpea eraiki zuen Joan Doneztebek 1772tik aurrera, Francisco Emeterio Agirre Tafallako harginak emandako trazari jarraiki. Erretaula nagusiak, errokoko estilokoak, elementu manierista aprobetxatuak ditu, eta San Joan Bataiatzailearen eta Santa Luziaren tailu erromanista bat babesten du, XVI. mendekoa, bere ermitatik datorrena.

Erreferentziak aldatu

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu