San Andres eliza (Bezkitz)

XII. mendeko kristiau eliza, Bezkitzen kokatua

San Andres eliza Nafarroa Garaiko Orbaibar ibarreko Leotz udalerriko Bezkitz lekuan kokatutako XII. mendeko kristiau eliza bat da. Erromaniko estiloa ditu.

San Andres eliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaLeotz
Koordenatuak42°34′41″N 1°35′56″W / 42.578°N 1.599°W / 42.578; -1.599
Map
Ondarea

Eraikina aldatu

Oinplanoak hiru ataleko habearte bakarra du, burualde zuzena eta korua oinaldean. Estalki gisa kanoi-erdiko gangak erabiltzen dira, zirkuluerdiko fajoiz artikulatuak eta biribilkizko modiloietan zurkaizten direnak. Tenplu xume horri barroko garaian, Ebanjelioaren aldean, Arrosarioko Ama Birjinaren kapera atxiki zitzaion, ganga beheratuaz estalia, eta, XVII. mendearen hasieran, Juan de Flamarique herriko harginak egindako sakristia. Kanpoaldeak harlanduzko eta harlangaitzezko hormak ditu, kontrahormek zedarrituta, eta portada erromaniko xumea, zirkuluerdiko arkua eta bi arkibolta lau dituena.

Desagertu egin dira Arrosarioko Ama Birjinaren erretaula, 1200 eta 1206 artean Simon Bengoetxea egin zuena, eta Fernando Sokarro Iruñeko zilarginak XVIII. mendearen hasieran landutako prozesio-gurutzea. XIV. mendeko Ama Birjina gotikoaren irudia Iruñeko Elizbarrutiko Museoan gordetzen da. Erretaula nagusia Francisco Ontzaik egin zuen 1773 eta 1777 artean, eta Jose Perez Eulatek aitortu zuen.

Erreferentziak aldatu

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu