Zerrenda:Animalien hotsak

Jarraian animalien hotsen zerrenda bat dago, animaliek egiten dituzten hotsen izenak eta onomatopeiak erakusten dituena.

Animalia Hotsaren izena Onomatopeia
Aharia, ardia, oreina Balaka Bee, bekereke
Ahatea Piruka Piru-piru
Ahuntza, akerra - Mee
Antzara, belea, erroia Karraka, karranka edo karraska Karra-karra
Astoa Arrantza Arran-arran, aja-ja
Behia, zezena Murrusa Marru-marru, mu
Elefantea Orroa Orro-orro
Eperra - Txor-txor
Erlea, listorra Burrunba edo burrundara Brun-brun, zunburrun
Ziztatzean: Kisk-kisk, zizt-zazt, zizt, zazt, zizta, dzazt, sast
Eulia, eulihandia, mandeulia Burrunba edo burrundara Brun-brun, zunburrun
Txikiak: Ziri-ziri, ziri-miri
Handiak: Zara-zara, zarra-zarra
Ziztatzean: Kisk-kisk, zizt-zazt, zizt, zazt, zizta, dzazt, sast
Hartza Orroa Orro-orro
Hontza, mozoloa, urubia Kahaka Kras-kras
Igela - Kro-kro
Indioilarra, indioiloa - Glu-glu
Katua Marmarra Mau, miau, ñau
Kilkerra/txirrita Txirritarena: Txitxarra Kilkerrak: Kir-kir, kri-kri
Txirritak: Txirri-txirri
Kukua Kukua Ku-ku, kuku
Lehoia Orroa Orro-orro
Oilarra Kukurruku Kukurruku
Oiloa Kakara Kakara-kakara, kiriki-karaka
Otsoa Arrama edo ainuria Ulu-ulu, alarau, uhuri
Satorra - Siu-siu
Sugea Txistua Zi-zi
Txakurra Zaunka edo adausia Au-au, au
Txikiak: Ttau-ttau, txau-txau
Handiak: Zaunk-zaunk
Nagusiak: Jau-jau
Jatean: Glaska-glaska, lapa-lapa, lafa-lafa
Kosk egitean: Kausk-kausk
Txerria, basurdea Kurrinkada, irrintzia edo zurrunga Kurrin-kurrin
Tximeleta - Ziru-zira
Txitoa Txioa Txio-txio
Txitxarra Karranka Karra-karra
Txoria Txioa Kantuan: Txio-txio, txorrotxio, txirripititxio
Zarataka: Girrin-girrin
Usoa Urruma edo kurruka Urru-urru, urru-murru
Zaldia, behorra Irrintzia Iiiiii
Trostan: Draka-draka, traka-traka, trakatan
Zozoa - Zor-zor

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

  Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Animalien hotsak