Biologian, arraza edo enda[neol. 1] zenbait espezie biologikoetan ageri den azpimultzo taxonomikoa da, azpiespezie mailaren azpikoa, gaur egun zientifikoki baztertuta dagoena. Espeziea baino maila baxuagoko talde taxonomikoa da, ezaugarri hereditario berak dituzten indibiduoez osatua. [1].

Irudiko bi zaldiak espezie berberekoak dira, Equus ferus caballus, baina arraza ezberdinetakoak. Haien arteko desberdintasun nagusiak fenotipikoak dira.
Artikulu hau arrraza biologiako termino bezala ulertutako arrazari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arraza».

Hitza XVI. mendean hasi zen erabiltzen eta XIX. mendean izan zuen erabilera gailurra. Egun oraindik maiz erabiltzen da, batez ere etxe abereei (txakurrei, katuei, txerriei, etab.) lotutako azpimultzoak izendatzeko.

Arrazak ezaugarri fenotipikoetan oinarritzen dira, espezieak berriz, ezaugarri fenotipikoez gain, ezaugarri genetikoetan.

Etxe abereen arrazari dagokionez, FAO erakundeak honela definitzen du terminoa:[2] «arraza etxe abereen talde homogeneo bat da, azpiespezifikoa, kanpoko ezaugarri zehatzak dauzkana eta aldi berean identifikagarriak direnak. Beraz, begiratu batez espezie berean eta era berean definitutako beste taldeetatik bereizi daitezkeenak. Orobat, talde homogeneo bat da, antzeko beste talde fenotipikoetatik bereizia banaketa geografikoa dela eta, eta akordioa egonik arraza horren aparteko identitateari buruz.[3]

Terminoaren historia aldatu

Arraza terminoa XVI. mendean hasi zen erabiltzen, eta bere erabileraren gailurra XIX. mendean eman zen. Azpiespezie pareko taxonomi kategoriaren maila hartu zuen orduan.

Arrazen inguruko zenbait kontzeptu aldatu

Arrazaren kontzeptuak definizio asko ditu, baina, funtsean, espeziearen azpiko populazioa, jatorri geografiko berekoa, genetikoki espezie bereko beste populazio batzuez bestelakoa eta isolatuta egon dena ugalketa. Gainera, hautespen naturalaren eta gizakiaren eskuaren ondorioz, arraza hori zehazten duten ezaugarri morfologiko eta produktibo batzuk, oinordetzan. Azken batean, horrek arraza bat bestetik bereizten du.

Arrazetan funtsezko elementu batzuk oso garrantzitsuak dira kalitateari begira:

  • Zein jatorri geografikotara egokituta dagoen.
  • Beste talde azpiespezifiko batzuetatik bereizten duen oinarri genetikoa.
  • Herentziazkoak diren ezaugarri morfologikoak eta produktiboak. ondorengoei transmititzeko gai direnak.
  • Ugaltze-isolamenduko mekanismo genetikoa, oso garrantzitsua dena eta gene multzo bat norabide jakin batean eta ezaugarri morfologiko eta genetiko bereizgarrien arabera. Arrazak desberdintasun kultural eta geografikoen arabera garatu dira.
  • Giza beharrizanak asetzeko ezaugarriak, gizarte-arloko ohituren arabera izaten dira. Elikadura eta nekazaritzari lotuak. Izan ere, arrazetan, hautespenak sortuak izan arren, ugaltze-mekanismo genetikoan gizakiak esku hartu du zentzu jakin batean modelatzeko edo gaitasun jakin batzuk sortzeko gizakiaren mesedetan.

Oharrak aldatu

  1. Enda hitza aranismoa da.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu