Kontserbazio egoera
Espezie baten kontserbazio egoera egun edo etorkizun hurbilean espezie horrek dituen desagertzeko aukerak neurtzeko adierazlea da. Espezie jakin baten kontserbazio egoera finkatzeko faktore asko kontuan hartzen dituzte: espezimen kopuruaz gain, denboran zehar biztanleriaren handiagotze edo gutxitzea, elikatzeko aukerak, mehatxu ezagunak eta abar.
Kontserbazio egoera adierazteko sistema asko daude:
- Mundu osokoak; adibidez IUCN Zerrenda Gorria da, mundu osoan, kontserbazio egoeraren adierazle ezagunena.
- Nazioartekoak; adibidez, Europar Batasunak bere kategoriak ditu.
- Estatukoak, estatu burujabe bakoitzak bere lurralderako sortuak.
Kanpo estekakAldatu
- (Ingelesez) IUCN Zerrenda Gorria
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |