Guruina organo zelulabakar edo zelulaniztuna da, organismoak behar-beharrezkoak dituen gaiak (digestiorako urinak, entzimak, hormonak, esnea, etab.) sintetizatzen dituena[1], ondoren odolean (guruin endokrinoa), gorputzeko barrunbe baten barnean edo horren kanpoko azalean (guruin exokrinoa) askatzeko.

Giza masailezurpeko guruina. Eskuinean albeolo mukosoak ageri dira eta ezkerrean, albeolo serosoak

Guruinen sailkapena

aldatu

Produktuak non isurtzen dituzten kontuan hartuta:

  • Endokrinoak: euren produktuak (hormonak) odolean isurtzen dituzte.
  • Exokrinoak: euren produktuak hodi jariatzaile batera jariatzen dituzte, eta horrek, aldi berean, bere produktua organo huts baten argitara zein azalera isurtzen du. Guruin mota horiek hiru taldetan banatzen dira:

Zelula kopuruaren arabera:

  • Zelulabakarrak
  • Zelulanitzak: beste bi taldetan banatzen dira: trinkoak (hor, produktua —hormona bat, gehienetan—, zelulen barnean metatzen da, handiaraziz, eta besikalak (produktua zelulekin elkartutako folikuluetan metatzen da).

Guruin exokrino baten jariakina hiru mota hauetan bana daiteke:

Guruin espezifikoak

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu