Euskal oiloa Euskal Herriko bertako hegazti arraza bat da. Hainbat barietate ditu.

Euskal oilo
Euskal oiloa, marraduna barietatea
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa

Linnaeus, 1758

Jatorria eta barietateak aldatu

Europako oilo arraza atlantikoa da, pisu ertaineko hegaztia.

Belarritxo gorriak ditu, eta azal horia.

Euskal oiloaren bost barietate daude: Gorria, marraduna, lepasoila, zilarra eta beltza.

Egoera aldatu

Orain hamarkada batzuk, oilo arraza hau oso jaki estimatua zen, eta baserri askotan hazten zen. Egun ordea desagertzeko arriskuan dago, nahiz eta azken urtetan arrazaren zenbait zaleek lan handia egin ondoren, euskal oiloa zerbait ugaritu egin da berriro.

1978an berreskuratzen hasi zen, arraza eta kalitatea hobetzeko hautaketa irizpide batzuk ezarri ziren, hazkunde mantsoa, aske haztea... Gure baserrietan gehienetan oilo eta oilasko industrialak erabiltzen ari direnez, oraindik ere arraza ez dago salbu.

Duela gutxi arte, Euskal Herriko herrietako kaleetan ohikoa zen oilo, oilar eta txitak ikustea, lurrean aztarrika, zizare bila.

Baserrietan, olioek zizareak eta artaleak jaten dituzte garagarra, garia eta oloarekin batera.

Euskal oiloa berez, larrean aske ibiltzeko hegaztia da. Gogorra eta zainketa gutxi behar duena. Hegazti erakusketetan, Espainiako Estatuan batik bat, mail gorena hartu du. Berriki egin da nazioarteko aurkezpena.


Oilo eta oilarrak Euskal Mitologian aldatu

Euskal mitologian, erraz topa daiteke oiloekin zerikusia duten gai eta kontuak: oilar-burua duten gaizkinak. Martxoko oilar beltzak errundako arrautzetik jaiotako herensugea edota oilategi aurrean, txorimaloak jartzen zituzten txori eta animalia arriskutsuak uxatzeko.

Egunsentian, oilarren kukurrukuak gauekoek etxeko bidea hartzen zutela adierazten zuen. Olentzeroren kantak ere badu zati bat: “kapoia ere dauka arrutzatxuekin…“

Ezaugarriak aldatu

 
Euskal oiloa. Barietate "gorria", oiloa

Hegazti erdi astuna da, gandor soil eta ertainekoa, belarritxo labur eta hanka horiak dauzka.

Arraza landatarra da, bai erruletzat, bai haragitarako egokia.

Lumajea: gorputzari itsatsi samarra, luma biribiltsuez osatua.

Arrautzak: handi samarrak erruten ditu, 60 bat gramokoak, oskol ilunekoak.

Pisua: oilarrak, 3,6 kilo inguru. Oiloak 2,5 kilo inguru.

Eraztunen diametroa: oilarrarenak 20 mm. Oiloarena, 18 mm

Oilarraren morfologia aldatu

 
Euskal oiloa, barietate "lepasoila". Oilarra

Burualdea eta lepoa aldatu

  • Burua: Luzea, zabala.
  • Aurpegia: Leuna, gorri-gorria.
  • Gandorra: Soila, ertaina, tente eta sendoa. Bost-zazpi mutur ditu, nabariak. Ezproia altxatuxea lepo-lerroan. Gorri bizi-bizia.
  • Kokotsak: Luze, mehe, leunak, azpiko ertza biribildua. Gorri-gorria.
  • Belarritxoak: Tamaina ertainekoak, aurpegiari itsats-itsatsiak, leunak eta lantza erakoak, gorri-gorriak.
  • Mokoa: Sendoa, itxurosoki gakotua. Gorria, Lepasoila eta Zilarra barietateetan, goiko baraila arre ilunagoa da adar-horista baino areago. Beheko barailan orban arre ilunak ager daitezke, alderdi proximalean bakarrik. Marraduna barietatearen beheko baraila horia da erabat, orbanik gabea; Beltza barietatean, beltza.
  • Begiak: Handi obalatuak, irisa gaztain kolore argikoa dutela.
  • Lepoa: Ez luzeegia, ongi gakotua. Esklabina ugaria, bizkar gainean harrotua.

Enborra aldatu

  • Bizkarraldea: Zabala, isats aldera erorixea. Lits ugari, luzera ertainekoak.
  • Bularra: Zabal, sakon eta ederki biribildua.
  • Sabelaldea: Garatu samarra.
  • Isatsa: Ertaina. Lemari zabalak, elkarren gainean antolatuak, horizontalarekiko 45º-ko eroriarekin. Isats luma ertainak, ondo kurbatuak.

Gorputz adarrak aldatu

 
Euskal oiloa. Barietate "beltza", oilarra
  • Hegoak: Handiak, ongi tolestuak, gorputzari itsatsiak.
  • Izterrak: Sendo, indartsuak.
  • Hankak: Luze samarrak, mardul eta sendoak, horiskak. Hanka bakoitzean lau behatz.

Oiloaren morfologia aldatu

Oilarraren antzekoa, mokoa izan ezik: oiloak ez du arrak bezain gakotua; gandorra, mediterraniar arrazetan ez bezala, tentea da, ez da erortzen alboetara eta oilo haiena baino txikiagoa da. Kokotsak labur eta biribilagoak dira. Belarritxoak txikiago, lantza-erakoak hauek ere. Bularra irtena da, zabala, oilarrarena baino estuagoa, dena den.

Isatsa txikia, ez oso harrotua (35º), lemariak zabal eta elkarren gainean antolatuak. Izter eta hankak, oilarrarenak bezalakoak, sexuari dagozkion proportzioetan, nolanahi ere.

Akats larriak euskal oilo arrazan aldatu

 
Euskal oiloa, barietate "zilarra". Oilarra

Belarritxoak zuri agertzea. Hego eta isatsean luma zuriak agertzea, Zilarra barietateko hegaztietan izan ezik. Hankak hori kolorekoak ez izatea.

Kanpo estekak aldatu