Oilo
Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Oiloa (emea) edo oilarra (arra), izen zientifikoa: Gallus gallus (batzuetan: Gallus gallus domesticus), hegazti etxekotua da, hegan egiten ez duena, moko sendoa eta gandor gorria dituena. Mundu osoan hedatua dago.
Oilo | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Galliformes |
Familia | Phasianidae |
Generoa | Gallus |
Espeziea | Gallus gallus Linnaeus, 1758
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | oilasko |
Masa | arra: 844 g emea: 500 g |
Zabalera | 704 mm |
Kumaldiaren tamaina | 6 |
Eguneko zikloa | eguneko |
Errute denbora | 19 egun |
Genomaren kokapena | ensembl.org… |
Sexuaren eta adinaren arabera, hainbat izen har ditzak euskaraz: arra oilarra da eta emea oiloa. Ar gaztea, berriz, janaritarako akabatzen dena, oilaskoa, eta eme gaztea oilanda. Azkenik, kume jaioberriari txita deitzen zaio.
Planetako hegaztirik ugariena da, hamasei mila milioi baino gehiago direla kalkulatzen baita.
Hegazti hauek haragi eta arrautzengatik hazten dira gehienbat, haien lumak aprobetxatzen badira ere. Barietate batzuk, ordea, oilarren arteko borroketan edo hegazti apaingarritzat erabiltzeko hazi eta entrenatzen dira.
Hegazti orojalea da eta bost eta hamar urte bitarteko bizi-itxaropena du, arrazaren arabera.
Etimologia
aldatuOilo hitza latinezko "gallus" hitzetik dator, erro indoeuropar batetik. Ez da nahastu behar termino latindar hau gallus (galo, galiatar, zelta) jentilizioarekin.[1]
Erro beretik dator oilategi terminoa ere. Antzina, oilar deitu ohi zitzaien gizon zikiratuei, hau da, erreproduzitu ezin zirenei. Gainera, oilar hitza boterea duen edota arrozkoa den pertsona bati erreferentzia egiteko erabil daiteke, bere taldean lider kontsideratzen den pertsona bati, alegia.[2]
Historia
aldatuDuela 5.000 urte inguru etxekotu zen eta Indian eta Birmanian bizi den bankiba basoilotik datorrela uste da, bertakoak baitira oilo etxekotua aipatzen duten idatzirik zaharrenak. Bertatik Persia , Mesopotamia eta Europara zabaldu ziren, eta gaur egun mundu guztian zabalduta dagoen animalia da.
Jatorria
aldatuBatzuen ustez, gaur egungo oilo arrazak lau basa-espezietatik datoz: Gallus Gallus (Bankiva), Asiako espezie basatia; Gallus Lafayette edo Stanley, Ceilangoa; Gallus SOMERATI, Indiakoa; eta Gallus Varius Javakoa.
Baita ere badago oiloak, arrazen arabera, oilo basatien espezie batetik edo bestetik datozela uste duena, adibidez :"Gallus Linneo", "Gallus Murghi", "Gallus Bonnaterre" eta "Gallus Jabouillei". Jatorria tropikala dela uste da baina espezie hau, egokitzeko duen gaitasun handiagatik, eta nondik datorren ikusita ez dago guztiz argi. Baina argi dagoen gauza bat da oiloak mundu guztian zehar daudela eta garrantzitsuak direla.[3]
Teoria desberdinak
aldatu863 Genomen esperimentua
aldatuIkerketa genetiko batek zehaztu du zientzia-munduak urteetan eztabaidatu izan duen datua: noiz eta non sortu ziren lehen oilo etxekotuak.
863 genomek oiloen jatorria eta etxekotzea adierazten dute. Horixe da, hain zuzen ere, Txinako Zientzien Akademiako Kunming Zoologia Institutuko Ming-Shan Wang ikertzaileak zuzendutako ikerketaren izenburua, Cell Researchen argitaratu dena. Ikerketaren arabera, Asiako hego-ekialdeko edo Txinako hegoaldeko biztanleak izan ziren lehenak urre-koloreko faisaia bat etxekotzen, k.a. 7500 inguruan. Geroago, etorkinek eta merkatariek Asia eta beste kontinente guztietara eraman zuten, Antartikara izan ezik. [4]
Charles Darwinen arabera, oiloak Gallus gallusetatik zetorren, txorien antza dutelako eta kume emankorrak izan daitezkeelako; baina bere etxeratze prozesuan Indian gertatu zela uste zuen. Oilo hezurren aurkikuntza arkeologikoak baieztatzen du, duela 9000 urte Txinako iparraldean eta duela 4000 urte Pakistanen gizakiek oiloak etxekotu zituztela. DNA ikerketek arazoa konpontzen lagundu dute.
Ikerketa historikoa da, eta oilar eta oiloen jatorriari buruz ez ezik, nekazaritzaren eta lehen sare komertzialen sorrerari buruz ere argi berria ematea ospatzen dute.
Ikerketa egin zuen taldeak 863 hegaztiren genoma osoak agindu eta alderatu zituen. Emaitzen arabera, oilo modernoak gaur egun Myanmar, Laos, Thailandia eta Txinako hegoaldean dauden barietate etxekotu eta basatietatik datoz.
Emaitzek 1994an ,Akishino, Japoniako Printze oinordekoak aurkeztutako hipotesi bat berresten dute, DNA mitokondrialaren datu-basean oinarrituta.
DNA datuek, oilarrak, Asiako hego-ekialdeko Gallus gallus spadiceus subespeziearekin lotzen dituzte. Gaur egun ezagutzen dugun oiloak bihurtu ziren leinua beste espezie honetatik 12.800 eta 6200 urte lehenago banandu zela iradokitzen dute,eta leinuak banatu ondoren etxekotu zela.
Nahiz eta ikerketa honek lehen oilo etxekotuak sortu ziren frogak izanda ere, oraindik ere zientzialari batzuen ustez DNA lagin zaharragoak lortu behar dira emaitzak baieztatzeko, hegazti modernoen genomek oilarren bilakaerari buruzko informazioa mugatzen ari daitezke.[5]
Teoria gehiago
aldatuEgipto
aldatuEgipton aztarnak ere badaude. Fase goiztiar honetan, leku arkeologikoetako oiloen hondakinak oso urriak dira, eta sarritan ez daude lotuta elikagai gisa aprobetxatzearekin. Egipto, Mesopotamia eta Levanteko erregistro historiko eta ikonografikoek, K. a. II. milurtekoaren erdialdetik bere presentzia frogatzen dute.
Europa
aldatuArkeologikoki, oiloen hondakinak, lehen aldiz, Europan daude, K. a. IX. eta K. a. VIII. Teoria hau, Europan, lehen oilar arrastoak, feniziar tokietan aurkitu izanean oinarritzen da, gehienak Iberian.
Garaiko greziar testuek, K. a. VIII edo K. a. VII. Feniziar eta persiarrekin egindako merkataritzatik dator. Europa erdialdeko hondakinik antzinakoenak (Txekiar Errepublikan) K. a. VIII. mendekoak dira. K. a. I. milurtekoaren bigarren erdian, aurkikuntza arkeologikoek, Iberian, Frantzia hegoaldean eta Grezian oiloen etengabeko presentzia berresten dute. Garai honetan, animalia hauek, nagusiki, paper sinbolikoa izaten jarraitu zuten.[6]
Oiloen etxekotzea
aldatuGizakiaren esplotazioa oiloengan
aldatuOiloa munduan gehien ustiatzen den animalietako bat da, bere eraginkortasunarengatik, elikagai kantitateari eta garapen denborari dagokienez, gizakiek kontsumitzen dituzten beste animalia mota batzuekin alderatuta. Hain da ezaguna, urtero 33 milioi tona muskulu, tendoi eta koipe baino gehiago kontsumitzen direla, eta 600 milioi arrautza inguru ekoizten direla. Kapoia, pularda, oilasko pikantoia eta oilasko tomateroa, gaur egun, hegazti hauen haragi ekoizpenean espezialitateak dira, oso preziatuak gastronomian.
Genetistak, arraza garbien ezaugarri onenak hartu dituzte oilo hibrido on bat sortzeko, sormen honek 30 urte daramatza merkatuan eta oso eraginkorrak diren oiloak dira. Hibrido modernoak 300 arrautza inguru ekoizten ditu urtean. 63 eta 64 gramo arteko batez besteko pisua. Hegazti erruleek 2,5-3 (kg) pentsu ematen diete arrautz bakoitzeko. Oiloek kaioletan izatea oso ohikoa den gauza bat da gaur egun, pertsona batek ezin duelako kasu egin milaka oiloei. Kaioletan oiloak sartzea ez dago oso ondo ikusita krudela delako esaten dute adituek- Horrezgain, hegaztiak ezin dira hautsez bainatu, hegalak zabaldu eta beste ekintza batzuk egin, berezko portaerari dagozkionak.[7]
Oiloak janarian
aldatuOilasko haragia mundu osoan gehien kontsumitzen den haragi mota bat da, eta hau bere kostu baxuari esker da. Janari lasterreko jatetxeetan ere asko erabiltzen den haragi mota bat da. Esan behar da, nutrizio-balio handia duela, haragi gorriak baino errazago digeritzen delako. Oilo haragia ere jan ohi da. Hala ere, haragi hau oilaskoarena baino gogorragoa dela eta egosteko denbora gehiago hartzen duela aipatu behar da. [8]
Oiloak maskotatzat
aldatuOiloak lagun egiteko animalia bikainak dira, oso nobleak baitira eta ez dira batere oldarkorrak. Borroketarako entrenatutako oilarrak oldarkorrak izaten dira beste oilarrekin eta oso gutxitan gizakiekin. Estatu Batuetako hiri batzuetan txitak maskotatzat hartzea baimentzen da, baina praktika hau ez dago baimenduta herrialde osoan. Oiloek, oro har, oso erraz zaintzen dira, euren janaria merkea baita; erronka nagusia, harraparietatik babestea da, ugari baitira oiloari erasotzen dioten harrapariak, hala nola azeriak, txakurrak, otsoak, koioteak, mapatxeak eta katuak.[9]
Oiloak animalia onak izan daitezke lorategi bat edo landetxe bat izanez gero, kanpoan egoteko lekua duenean; animalia horiek nahiko lagunkoiak eta lasaiak dira, bereziki txitak direnetik hazten baditugu. Gainera, behar dituzten zainketak nahiko oinarrizkoak dira, ia katuen maila berekoak, eta, bestalde, arrautzak emango dizkizute oilo erruleak badituzu. Gomendatzen da oilo bat izatekotan bere espezie berako beste animali bat izatea bakarkako sentzazioa ez izan dezan.
Ezaugarriak
aldatuArtoa, garia eta beste hainbat labore-hazi janez elikatzen da. 21 egun behar izaten ditu txitoak arrautzatik ateratzeko; eta handik hiru hilabetera gai izaten da arrautzak erruten hasteko. Garrantzi handia du gizakiaren elikaduran, jateko onak baitira haren haragia eta egiten dituen arrautzak. Oilategi handietan hazten da gaur leku askotan. Oilo aldaera berriak ere sortu dira eskaeren arabera. Libornoko zuria, Leghorn-eko zuri gorria eta Wyandotte-koa dira erruleetan ezagunenak; Islandiakoa, Plymouth-ekoa eta Hampshire-koa aldiz haragitarakorik ezagunenak.
Moko motz eta kurbatua, hegal laburrak eta hanka sendoak ditu. Buruaren goialdean kolore gorrixkako gandor haragitsu bat, mokoaren alboetan zintzilik dauden bi obulu eta luma ugari ere baditu.
Orojalea eta intsektujalea: oiloa orojalea da, animaliak eta landareak jaten baititu, eta intsektujalea da. Datu bitxia da zapore gozoak ez dituztela hautematen eta gaziak ez zaizkiela gustatzen.
Hegan egiteko gaitasuna: gizakiaren esku-hartzeak mugatu du nagusiki. Normalean, arriskuan daudenean bakarrik joaten dira hegaldietara, edo, etxeko oilo "erdi libreen" kasuan, toki garaietara hegan egiten dute, gauetan atseden hartzeko.
Tamaina eta pisua: 40 zentimetro inguruko altuera izaten du eta pisua 2 kilogramo ingurukoa da. Arra (oilarra) baino txikiagoa eta arinagoa da.
Mutu-estazioa: oiloek ekaina eta urria bitartean aldatzen dituzte lumak.
Lurraldekoak: azpiespezie hori lurraldekoa da, eta hierarkia-ordena bati jarraitzen dio elikagaiak eta atseden hartzen duten lekua banatzeko. Hala ere, oilarra da taldea menderatzen duena, eta oiloak bere burua defendatzen du, horretatik urrun egonez gero.
Populazioa: lurreko planetan populazio handiena duen hegaztia da, gizakiek ematen duten erabileraren ondorioz, non 16.000 milioi ale inguru daudela kalkulatzen den.
Ugalketa: ugalketa garaia udaberriaren eta udaren artean kokatzen da, helburua oilaskoak udak ematen duen beroan jaio ahal izatea baita.
Tontor karunkularrak: gandorra eta buruko lobuluak lumarik gabeko karnoitateak dira. Gainera, lehenengoak gorputzeko tenperatura erregulatzeko aukera ematen die.
Jokabidea
aldatuOiloak hegazti lotsatiak, zuhurrak eta zakarrak dira, eguneko ohiturak dituztenak. Animalia taldekoiak dira, hau da, taldeka taldekatzen dira eta norabide espezifikorik gabe mugitzen dira. Etxalde irekietan, erdi basatietan edo basa-herrietan daudenek denboraren % 60 inguru elikagaiak bilatzen ematen dute. Jokabide hierarkikoa dute eta apainketa, hegazkada, deskantsua, inkubazioa, postura eta komunikazioari garrantzia ematen diote.
Oilo mota bakoitzak jokabide desberdinak ditu, izan ere, kondizio desberdinetan bizi dira. Etxeko oiloak lurraldekoiak eta biolento xamarrak izan daitezke. Basatiak aldiz, leku altuetara igotzen dira eta libreagoak dira, hau da, ez dira hain lurraldekoiak. Jaio eta astebetera, hainbat ezaugarri garatzen joaten dira.
Dominantziaren ekintza fisikoa isatsa eta burua altxatzean datza. Menpekotasuna modu kontrajarrian agertzen da, burua eta buztana jaitsiz, makurtuz eta burua alde batera okertuz. Oiloak salbu sentitzen dira oilar baten menpean, eta oilar nagusitik urrun daudenean bakarrik defendatuko dira indarrez. Oilar nagusia hiltzen bada, hurrengoak berehala hartuko du kargua hierarkian.
Oiloek, beste hegazti askok bezala, gaixotasun-sintomak dituzten beste oiloei erasotzeko joera dute. Beste oilo batean kolore gorria ikusten badute, gainerakoek mokoka egiten diote kalte larriak eraginez.
Oiloen jokabidea hainbat zatitan banatu daiteke: [10]
Egitura sozial hierarkikoa
aldatuGizarte-egitura hierarkikoa oiloen portaera bat da, inguruneko baldintzen (espazioa eta baliabideak) araberakoa izateaz gain, oilo-taldeak osatzen dituzten gizabanakoen kopuruaren araberakoa ere bada.
Oilo nagusiek mokoka egiten diete maila txikiagoko oiloei. Oilarrek baita ere nagusitasun-estrategia bera izan ohi dute. Gainera, pertsona menderatzaileek jarrera oldarkorrak edo mehatxuzkoak izan ditzakete, beraz, estatusa ale bakoitzaren banakako aitorpenaren araberakoa da.
Oilo talde guztiek oilar nagusi bat eta eme ugaltzaile bat baino gehiago dute, “Harem” motako portaera erakutsiz. Hala ere, oilo berberen artean nolabaiteko hierarkia antzematen da, non oilo nagusiak arraren ondoan egiten duen lo eta oilarrak aurkitzen dituen zatirik handienekin elikatzen den, bazkatzen ari diren bitartean. [6]
Apainketa
aldatuApainketan, guruin uropigeoak edo guruinak substantzia oliotsu bat sekretupean gordetzen du, eta horrek lumajea garbitzen laguntzen die.
Guruin hau isatsean dagoenez, oiloek, bere burua, honekin igurtzi ohi dute, eta, ondoren, substantzia, bere gorputz osoan zabaltzen dute, bere mokoa eta buruko lumak erabiliz. Guruin honen jariakinak, bere lumak iragazgaizteko aukera ere ematen die, konposatu hidrofobiko bat baita.[10]
Hegazkada
aldatuHegaketa edo hegazkada oiloen portaera bat da, hegoen mugimendu azkar batean datzana. Oiloak bere burua zaintzearekin ere lotzen da, haiei hegoak luzatzen eta sendotzen laguntzen dielako.
Luma zaharrak kentzeko edo ektoparasitoak identifikatzeko aukera ere ematen diete, eta hauek mokoa erabiliz ateratzen dituzte. Horrez gain, oiloak hankak tolestuta eta burua makurtuta hegaka badabiltza, sumisio-seinaletzat har daiteke, bere bandadaren egitura sozialari lotuta.
Deskantsua
aldatuOiloei argi-iturri bat eskaintzen ez bazaie, ez dira aktibo egoten gauean. Are gehiago, ilunabarrean, hegazti hauek atseden hartzeko leku garaiak bilatzen dituzte, ahal izanez gero zuhaitz adarrak edo pertxak, hau, euren arbaso basatien ezaugarria delarik.[10]
Komunikazioa
aldatuOilo mota desberdinen arteko komunikazioa, oiloen portaera aldatzeko gai da.
Oiloen kasuan, 33 bokalizazio desberdin baino gehiago dokumentatu dira gaur egun arte. Adibidez, oilo bat muntatzen denean edo arrautzak jartzen ari denean entzun daitezkeenak.
Normalean, oilarrak dira karaka egiten dutenak. karaka egiteak jokabide antagonikoekin, ugalketarekin lotutako portaerekin edota abisu-seinaleekin zerikusia izan ohi du. Era berean, lurraldeko erakargarritzat edo ohartarazpentzat hartzen da.
Oilarraren kantak eguneko aldi jakin batzuetan jazo daitezke, batez ere egunsentian, egun erdian edo iluntzean; hala ere, noizbehinkako eta ausazko aldietan gerta daitezke.
Postura
aldatuEmeek lurraren mailan egiten dute habia, leku altuetan edota sastrakak dituzten lekuetan, ahal dela leku ilun, lasai, lehor eta freskoetan.
Portaera horri eutsiko diote, gutxienez, arrautzak leku garaietan jartzen irakasten bazaie edota haztegiek oilategi bertikalak baino ez badituzte.
Inkubazioa
aldatuOilo batek arrautzak inkubatzen dituen aldiari erruketa deitzen zaio, eta oiloa habiaren barruan egoteagatik bereizten da.
Aldi horretan, oiloak pisua gal dezake, baita bularreko eta sabeleko luma batzuk ere. Era berean, horrek gehiago laguntzen die gorputzeko beroa arrautzetara transmititzeko garaian. Aldi hau 20 egun baino gehiagoz luzatu daiteke, non oiloak pasealdi laburrak emango dituen, egunean 15 minutukoak, jateko eta edateko.
Oiloen bizitza zikloa
aldatuOiloak baserrietan bizi ohi diren animaliak dira. Hauek 10 urte eta 15 urte arteko bizi-itxaropena dute eta urtero 300 arrautza baino gehiago jartzen dituzte. Animalia guztiek bezala, oiloek ere bizitza ziklo bat dute, eta bizitza ziklo horretan hainbat aldaketa izaten dira.[11]
Arrautza
aldatuOiloak arrautzetatik jaiotzen dira. Behin arrautzak errundakoak, hiru astez gainean jartzen dira berotzeko.
Hiru asteren ondoren, txitak kaskarari hortzaka egiten hasten dira bertatik ateratzeko asmoz eta azkenik bertatik ateratzea lortzen dute.
Txita
aldatuTxitak jaiotzen direnean hotza izan ohi dute eta berehala oilarrak bere hego azpian berotzen eta zaintzen ditu. Bizirauteko beharrezkoak diren gauzak bere amarengandik ikasten dituzte, adibidez jatea.
Bizitza heldua
aldatuHogei asteren ondoren, txita oilo heldu batean bilakatzen da, emea bada oiloan eta arra bada oilarrean. Bizitza helduan, oiloek bizitza desberdina dute eta bakoitzak helburu desberdin batzuetarako balio du.
Industriako oilaskoa
aldatuArra edo eme gaztea izan daiteke, pentsuarekin gizentzen da eta gehienez ere hogei astetan sakrifikatzen dute, 1 eta 3 kilo arteko pisua dutenean. Mundu osoan gehien kontsumitzen den haragia da, haragi ekonomikoa eta oso moldakorra delako.
Oiloa
aldatuHelduaroan sakrifikatutako emea, hegazti errulearen garaia amaitzean. Bere haragia, gogorragoa eta zuntzunagoa da, eta, beraz, denbora gehiago behar du egosteko.
Oilarra
aldatuBost hilabete baino gehiagoko oilasko arrak dira. Bere haragia gogorra da eta bere gandorra oso preziatua da gastronomian.
Kapoia
aldatuKapoia gizendu aurretik zikiratutako arra da, eta lauzpabost hilabeteko epean hazia. Bere haragia oso preziatua da bere gantz erdibituari esker, oso haragi zaporetsu eta samur bihurtzen duena.
Oilasko txiki
aldatuPikantoia oilasko arrunta da, baina hilabeteko bizitzarekin sakrifikatzen da eta ez da kilo erdi baino gehiago pisatzera iristen.
Oso haragi samurra eta mamitsua da, oso zapore leunekoa, erretzeko ezin hobea.
Pularda
aldatuEme handia, gainelikatua eta inoiz ugaldu ez dena. Oso poliki hazten da eta sei edo zortzi hilabetetik aurrera sakrifikatzen da, 3 kilo inguruko pisuarekin.
Ugalketa
aldatuOiloak, arrautzak jartzearen bidez ugaltzen dira, eta arrautza horietatik txitak jaiotzen dira.
Ugalketa urtaroa udaberrian hasten da eta uda arte luzatzen da. Honen helburua txitak udarako tenperatura beroetan jaiotzea da.
Oiloek, egunero, 8 eta 10 egun bitartean arrautza bat jartzen dituzte. Bertan enbrioia garatzen da eta inkubatu egiten dituzte txitak jaio arte. Beroa eman ohi diete eta beraien posizioa hogeita bat egunez txandakatzen dute. Oilaloka da arrautzak jartzeari utzi eta arrautzak eklosionatu arte berotzeaz eta babesteaz arduratzen dena.
Arrautza guztiak aldi berean eklosionatzen ez direnez, amak txitatzen jarraitzen du txitetako lehena jaio eta bi egunetan zehar. Txitak, jaio eta handik bi edota lau astetara lumak dituzte, eta zortzi astera helduaren lumajea hazten zaie.
Zortzi edo hamar asteren buruan, beren amek taldetik kanporatzen dituzte, eurena osatzeko edo beste batekin bat egiteko.
Bost hilabete dituztenean, heldutasun sexuala lortzen dute, eta arrak izaten dira heldutasun hori lortzen dutenak. [12]
Ugaltze aparatua
aldatuHegaztien ugaltze-aparatuak ugaztunen oinarrizko egitura du, baina honek berezitasun batzuk ditu, haietatik bereizten dituenak. Anatomiaren ikerketak aspaldikoak dira, baina ekintza hormonalen mekanismoa, ugalketa-organoen eta jarreraren heldutasuna eta funtzionamendua, oraindik ikertzeko arrazoi garrantzitsuak dira.
Emea
aldatuEmearen ugaltze-aparatuak hainbat zati ditu: obulutegia, obiduktua, infundibulua, magnuma, istmoa, umetokia eta bagina.
Obulutegia
aldatuObulutegia sabelaldeko barrunbearen goialdean kokatzen da, aorta arteria eta atzeko cava zainaren azpian. Giltzurrunaren, birikaren ezkerreko abdomeneko aireko zakuaren gainean dago.
Gonada helduak mahats ale baten itxura du, 7-10 funikulu daudelako hazteko fasean. Bere ondoan, folikulu txikiagoak eta funikulu hutsak daude, azkar birsortzen direnak. Gorringoaren osagai gehienak gibelak sintetizatutako aitzindarietatik datoz, obulazioa baino 10 egun lehenago, estrogenoek estimulatuta.
Obulazioaren unean, arteriek folikulua elikatzeari uzten diote, eta askatu egiten dira; orduan, pedizeloa puskatu egiten da eta gorringoa obiduktura erortzen da. [12]
Obiduktua
aldatuArrosa koloreko hodi zurbil bat bezalakoa da, obulutegitik estolderiara hedatzen dena. Organo hau, fisiologikoki ezberdinak diren lau zatitan bana daiteke: infundibulua, magnuma, istmoa, umetokia eta bagina.
Infundibulua
aldatuInbutu forma du eta bere barneko mukosan tolestura batzuk ditu. Horrez gain, arrautzaren gorringoa jasotzeaz arduratzen da. Eremu horretan, espermatozoideen biltegiratzea eta ongarritzea gertatzen da, hau ugaltzailea bada. Giharren uzkurdurek gorringoa magnum aldera eramaten dute. Gainera, gorringoaren gutxi gorabeherako tamainako gorputz arrotz bat gertu jartzen bada, obiduktura garraiatzen da arrautza bat balitz bezala.
Magnuma
aldatuZatirik luzeena da. Bere pareta oso elastikoa da eta tolestura handiak ditu. Guruin jariatzaile asko ditu, gorringoarekin kontaktuan, beren granuluetan oboalbumina, lisozima, obotransferrina eta obomukoidea askatuko dituztenak, zuringoaren % 80 inguru osatzen dutenak.
Istmoa
aldatuMagnumak baino diametro txikiagoa du mukosaren erreplikazio ez hain nabarmenekin. Istmoan hasten da testazeoko mintzen jariaketa (barnekoa eta kanpokoa).
Umetokia
aldatuPoltsa baten forma du, horma muskular lodiekin eta hemen oskolaren eraketa gertatzen da. Arrautzak 18 eta 22 ordu bitartean irauten du, 15 g ur xurgatzen ditu, hainbat elektrolito trukatuz. Horrez gain, proteina, pigmentu eta kutikula estaldura jasotzen du, funtsean lisozimaz osatua. Egonaldiaren amaieran, arrautza indarrez kanporatzen da mukosa inguratzen duen lamuskulatura leunaren bidez.
Bagina
aldatuAtal estu eta muskularra da, aurrekotik uztarketa uterobaginalaren bidez banandua dagoena. Paretak tolesturak ditu, eta eremu horretan arrautzaren errotazioa gertatzen da.
Arra
aldatuTestikuluak
aldatuBiriken oinarriaren eta giltzurrunen bitarteko segmentuaren artean kokatuta dauden organo bikoitiak dira. Aireko zakuetatik gertu dagoen arren, bere tenperatura hegaztiaren gorputzeko tenperaturaren berdina da (41- 43 ° C). Ondorioz, espermatogenesiak tenperatura hori du, eta ez beheragokoa, etxeko ugaztunetan gertatzen den bezala.[13]
Hodi deferentea
aldatuTubulo seminiferoak, testikulu-lokarritik gertu amaitzen dira, non rete testisaren tubuluekin konektatzen diren. Hauek, aldi berean, hodi deferenteekin komunikatzen dira eta alboetatik epididimoaren kanalera isurtzen dira. Azken hau, oso atzeratua dagoen hodi deferentean luzatzen da, non espermatozoideen heltze eta biltegiratzea egiten den, eta ugaztunen epididimoarekin aldera daitekeen. Honek, besikula espermatiko edo besikula deferentean zehar, urodeoan amaitzen du.
Organo kopulatzailea
aldatuHonek hiru organo hartzen ditu bere baitan: gorputz baskular parakloakalak, faloa eta kloakaren ihardespen linfatikoak.
Lehenak, bikoitiak eta oboide formakoak dira, estoldako horman txertatuak, eta linfaz betetzen dira erekzioaren unean.
Linfa hori estoldan transudatzen da, linfa-erreplikazioen bidez, fluido garden baten forman, semenarekin nahas daitekeena.
Erekzioaren unean, kloakaren erreflexu biribilduak puztu egiten dira, kloakaren kanpoalderantz protuberantzia arin bat eratuz, eta esperma kanporatzen den kanal txiki bat osatzen dute.
Errutea
aldatuArrautza ugalketa-sistematik kanporatzeko, umetokiko muskulu-jarduera koordinatu behar da. Inbiposizioaren aurreko azken minutuetan, muskulu-uzkurduren intentsitateak eta maiztasunak gora egiten dute. Inbiposizioaren aurreko portaera hori neurona-mailan kontrolatuta dagoela dirudi, nahiz eta oraindik aztertu behar den.
Oilo motak
aldatuMunduan 2600 oilo arraza baino gehiago daude. Horiek guztiak Asiako espezieetatik datoz, edo, hobeto esanda, haien eta haien ondorengoen arteko gurutzaketatik. Bere "erabileretako" bat arrautza jarle eta hazle gisa dituzten ezaugarriekin du zerikusia. Haragiaren kalitateak ere badu eragina. Arrautza jarle ekoizle gisa duen kalitateaz gain, espezie apaingarriak ere badaude. Oilo batzuk, "Piroka" kasuan bezala, konpainiako hegaztitzat hazten dituzte. Oilo arraza ezagunenetako batzuk honako hauek dira:
Euskal oiloa
aldatuEuskal oiloa Euskal Herriko bertako hegazti arraza bat da eta hainbat barietate desberdin ditu.
Honako hau, Europako oilo arraza atlantikoa da, pisu ertaineko hegaztia. Belarritxo gorriak ditu, eta azal horia. Euskal oiloaren bost barietate daude:
- Gorria
- Marraduna
- Lepasoila
- Zilarra
- Beltza.
Orain hamarkada batzuk, oilo arraza hau oso jaki estimatua zen, eta baserri askotan hazten zen. Gaur egun ordea, desagertzeko arriskuan dago, nahiz eta azken urtetan arrazaren zenbait zaleek lan handia egin. Lan honen ondorioz, euskal oiloa zerbait ugaritu da berriro.
Euskal mitologian, erraz topa daizteke oiloekin zerikusia duten gai eta kontuak: Martxoko oilar beltzak errundako arrautzetik jaiotako herensugea edota oilategi aurrean, txorimaloak jartzen zituzten txori eta animalia arriskutsuak uxatzekoaren kontuak.
Euskal oiloa, hegazti erdi astuna da, gandor soil eta ertainekoa, belarritxo labur eta hanka horiak dauzkana. Gainera, arraza landatarra da, bai erruletzat, baita haragitarako egokia ere. Lumajea gorputzari itsatsi samarra dauka eta luma biribiltsuez osatua. Arrautza handi samarrak erruten ditu, 60 bat gramokoak eta oskol ilunekoak.
Oilo padua
aldatuPadua, Padovana edo "oilo mottoduna" britainiar jatorriko oilo bat da. Oilo arraza gehienak bezala, XIX. eta XX. mendeen artean egindako gurutzatzeen emaitza izan zen. Darwin naturalistak jarri zion izena arrazari: "polish" izena eman zion.
Oilo horiek 1 eta 0,8 kg arteko pisua dute, eta urreztatuak, zilarreztatuak, beltzak, zuriak, urdinak edo pikardatuak izan daitezke. Burua zabala dute, motots trinko bereizgarri batekin. Bizarra du eztarrian eta gorputz zabala du aurrealdean eta fina atzealdean.[14]
Oilo piroka
aldatuOilo piroka terminoagatik ere da ezaguna. Oilo honek jatorri zalantzagarria du. Errumania, Transilvania edo Madagaskarreko arrazaren batetik datorrela uste da. Bere aurrekariak, Forezko oiloan edo Madagaskarreko oiloan daude.
Genetikoki espezie ezberdinak antzekoak direlako, ezin da haren jatorria zehatz-mehatz jakin. Alemaniarrek sartu zutela Europan, 1878an frantsesek Frantzian sartu zuten.
Ezaugarri fisikoak koloreetan edo gandor motan alda daitezke. Beltzak, zuriak edo gorriak izan daitezke. Bere gailurra, sinplea edo kizkurra izan daiteke, eta, orokorrean, lumazko kasko batez errematatua dago. Pisua 3 eta 2,5 kg artekoa da.[3]
Sebright oiloa
aldatuSebright oiloa Europako oilo arraza txiki bat da. Bere sortzailea John Sebright izan zen, arraza hau lortzeko 1800.urtean Nankinen Bantam bat, java oilo bat eta zilar koloreko Padua bat nahastu zirenean sortu zen. Beraz, arrazak bere izena zor dio bere sortzaileari.
Ezaugarri fisikoei dagokienez, urreztatuak, zilarreztatuak edo horiak izan daitezke. Azken barietate hau urre-koloreko zilarra nahastuz lortu zen. 500 eta 600 g arteko pisua dute eta burua atzerantz botata ibiltzen dira. Izterrak hegalek ezkutatzen dizkiote.[4]
Leghorn oiloa
aldatuMediterraneoko oiloak dira, bereziki italiarrak. Lehen aleak Livornoraino ikus ditzakegu, non Moun Hope, Babcock eta Creghton nahasketak sortua izan ziren.
Hiru espezie horiek arrautzak erruteko egokiak dira.
Arrazari Livorno amerika ere deitzen zaio, Ameriketako Estatu Batuetan oilo erruletzat hautatua izan zelako. Gaur egun, industria mailan arrautza zuriak ekoizten dituen arraza bakarra da, urtean 300 arrautza ekoizten dituelarik.[14]
Oilo hauek zuriak dira eta isats haizemaileagatik bereizten dira. Isatsaren haizemailea handiagoa da oilarrean. Publizitatearen ikuspuntutik, arrautza ugaritasunaren sinboloa da abaniko hau.
Leghorn oiloak 3 eta 1,5 kg arteko pisua izan dezake, txikia da eta pixka bat atzera botata dabil. Aurpegia gorria du, lumarik gabea, eta gailur kizkur bereizgarri bat du. Bere gorputza zabala da eta bere izterrak, orokorrean, hegoek ezkutatzen dituzte.
Zeta beltzeko oiloa
aldatuZeta beltzeko oiloa Japoniako arraza bat da, bere lumaje atipikoki bigunagatik horrela deitua, zetaren antzekoa delako.
Ez dakigu zehazki non edo noiz agertu ziren lehen aldiz hegazti horiek, baina hobekien dokumentatutako jatorria antzinako Txina da.
Zeta beltzeko oilo guztiek azal beltza edota urdinxka dute. Gainera, belarri urdineko lobuluak eta oin bakoitzean bost hatz dituzte, oilo gehienek lau baino ez dituzten bitartean.
Emaitza orokorrari dagokionez, itxura leun eta esponjosoa du. Bere lumek ez dute kokospeko funtzionalik eta, beraz, beste hegazti batzuen lumatxen antzekoak dira. Ezaugarri honek, hegan egiteko gai ez direla azaleratzen du.
Zetazko lumajea, noizbait, bakarra izan zen oilasko arrazen artean, baina azken urteetan, zetazko lumajea, zenbait arrazatan garatu da, nagusiki Chabon, gaur egun Britainia Handian eta Herbehereetan estandarizatua dagoena.
Oilo sedosoak oilar arraza txikitzat hartzen dira herrialde batzuetan, baina hau aldatu egiten da eskualdearen arabera, eta arraza estandar askok hegazti handitzat sailkatzen dituzte ofizialki.
Zetazko lumajea, noizbait, bakarra izan zen oilasko arrazen artean, baina azken urteetan, zetazko lumajea, zenbait arrazatan garatu da, nagusiki Chabon, gaur egun Britainia Handian eta Herbehereetan estandarizatua dagoena. [3]
Alsaziako oiloa
aldatuOilo Alsaziarra jatorriz, Alsaziako Alsazia eskualdekoa da, baina historikoki Alemaniaren eta Galesen artean banatua egon da. Rhin ibaiaren haraindiko hazleak eta alsaziarrak ez dira ados jartzen arraza honen jatorria zen den. Lehenengoen arabera, alsaziarra, beraien errenaniar oilotik sortzen da. Besteek aldiz, Alsaziako hazleek kontrakoa diote. Edonola ere, Alsaziatik dator.
Honako hau, hegazti landatarra da, jarrera basatikoa eta izaera bizikoa.
Horrez gain, neurri ertaina, gorputz potolo eta zilindrikoa, lumaje estua eta luma zuriak ditu. Buruan gandor kizkurra du eta belarri zuriak ditu. Errundako arrautzek gutxienez 60 gramoko pisua izan behar dute eta oskola zuria izan ohi dute. Oilarraren pisuari dagokionez, 2 kg-tik 3 kg-ra bitartekoa da, eta oiloena 2 kg-tik 2,5 kg-ra bitartekoa. [14]
Gaixotasunak
aldatuGarrantzitsua da jakitea oiloek zein mikroorganismo duten eta horiek, pertsonengan gaitxotasunak nola sor ditzaketen. Oiloa gaixorik badago, garrantzitsua da jakitea, gaixotasun hori zein organismok eragin duen eta infekzioetatik nola babestu daitekeen.
Oiloen gaixotasun infekziosoak
aldatuBirusak | Bakterioak | Parasitoak | Perretxikoak |
---|---|---|---|
Hegazti gripea | Sanmonella | Kriptosporidiak | Microsporum gallinae |
Newcastle gaixotasuna | Camplylobacter | - | Kanpilobacteriosia |
Zaldi entzefalitisa | Escherichia coli | - | Sanmonelosia |
- | Clostridium perfringens | - | Gaixotasun zoonotikoak |
- | Listeria monocytogenes | - | Erupzioa |
- | Yersinia | - | Sukarra |
Ekonomia
aldatuHegaztiak ekoizteko sistemek ezaugarri partikularrak dituzte, hainbat azpisistemaz osatuta daudena.
Hauek dira oinarrizko bost elementuak: hegaztia, janaria, ingurumena, osasuna eta kudeaketa.
Guztiak berdin garrantzitsuak dira, zeren eta batek huts egiten badu sistemaren ekoizpena eta eraginkortasuna ondorio latzak jasango zituelako. Sistema honek integrazio gisa funtzionatzen du, non kokapen, izen eta jabe desberdinak izan arren, integrazio deitzen dugun horretan bat egiten duten.
Sektore produktiboa, haragi lerro astunen kasuan eta pullet ekoizleena oilasko ekoizpen ustiategiek osatzen dute, eta arrautzak ekoizteko linea argiko geruzek osatzen dute.
Instalazioetan produkzioa normalean 8 eta 16 metro bitarteko zabalera aldakorreko estalpetan egiten da, baita 50 eta 120 metro bitarteko luzeran ere. Dimentsioak betetzen duten kaiola sistemak dauzkate. Orokorrean, oiloa haztea errentagarriagoa da kaiola sistemetan, baina debekatuta dago animalien ongizatearen eskakizunak direla eta. Sistema honek, oro har, instalazioen aldetik egitura gutxiago behar ditu, baina hegaztien alderdi sanitarioekin arreta handiagoa eskatzen du, batez ere parasitoekiko joera areagotzen delako eta arrautzak kutsatzeko arrisku handiagoa delako. Kaiola motak asko aldatzen dira marka komertzialen arabera. Sistema moderno gehienak automatizatuak dira, simaurra eta arrautzak automatikoki kentzen direnean, eta ura eta pentsua automatikoki ekartzen delako.
Ekoizpen kostuak kopuru aldetik oso aldakorrak dira, ikus daiteke hegaztiaren kostua eta pentsuarena ekoizpen kostua %70 eta %90 artekoa direla, beraz, kostuak ebaluatzerakoan elementu garrantzitsuenak dira, zeren eta baita diru iturri nagusiak salmentan, arrautzak eta hegaztien salmenta dira. Beste aldetik, produkzio prozesua abiaraztean kostu garrantzitsuena instalazio eta ekipoena da, baina ez dira beti produktibitatearekin lotzen, izan ere, oso sofistikatuak eta goi mailako teknologiako sistemak, esate baterako, hegaztien etxe bertikal automatikoak ez dituzte emaitza onenak sortzen.
Hazkuntza
aldatuOiloak hazteko faktore garrantzitsu hauek kontuan hartu behar ditugu: klima eta kokapen geografikoak (latitudea, luzera, altuera, itsasoarekiko hurbiltasuna), eskualdearen geologia, eguzki-erradiazioak eta erliebeak haien aldagaietan duten eragina. Baita ere oso garrantzitsua da oiloek independentzia izatea eta horregatik toki apropos batean izan behar dituzte animali hauek.[15]
Arrautzen produkzioa
aldatuMunduan 74 milioi tona arrautza ekoizten dira urtean. Asia, Txina buru duela, ekoizpen handiena duen eskualdea da (45 milioi t), ondoren Europar Batasuna eta Estatu Batuak daude, 7 milioi tonarekin.[16]
Azken urteotan, arrautzen ekoizpena jomugan izan da animalien ongizateagatik. Europako herrialde gehienetan oiloak dituzten ustiategien kopuruak gora egiten duen bitartean, Espainian erruleen % 93k kaiolatuta jarraitzen du. Arrautzen ekoizpena handitu egin da azken hamarkadetan eta 68 milioi tonako bolumena lortu du mundu osoan. Arrazoi nagusia, oilo arrautzak, proteina iturri baliotsu bat izateaz gain, edozein poltsikorako eskuragarri dagoen baliabide bat da.Gaur egun, Europar Batasunean urtean zazpi milioi tona arrautza ekoizten dira. Espainia ekoizlerik handienetako bat da 1.260 etxalderekin eta batez beste 67.700 oilorekin. Frantziarekin batera.
Biztanle bakoitzeko kontsumoa 12,7 kg/urte ingurukoa da, eta goranzko joera du. Europa Batasunean ekoitzitako arrautzen % 30 inguru arrautza-produktu gisa prozesatzen dira. EBk 400.000 tona arrautza esportatzen ditu merkatu globalera, bere ekoizpenaren % 5 gutxi gorabehera.[17]
Arrautzak ekoizteak, beste ustiapen intentsibo batzuk bezala, efektu negatiboak sortzen ditu naturan, hala nola berotegi-efektuko gasen isurketa edo lurzoruaren eta uraren kutsadura.
Oiloen elikadura
aldatuOiloak behar bezala elikatzeko elikagai hauek behar dira:[18]
-Proteina: Oiloa garatzeko eta arrautzak jartzeko balio du proteina.
-Karbohidratoak eta koipeak: energiaz betetzen dituzte.
-Bitaminak eta mineralak: gaixotasunetaz prebenitzen dituzte.
-Kaltzioa eta fosforoa: arrautza indartsuak eta oskol onarekin jartzen laguntzen diete.
Elikadura txarraren arazoak
aldatu-Proteina eskasia badu: Oiloak ahuldu egiten dira eta infekzioak izan ditzakete. Hori konpontzeko kalitatezko zerealen nahasketa eskaintzea inportantea da.
-Mineral falta badago: Hankak okertzen dira, arrautzen oskola ahultzen da eta oiloak ez dira ondo ibiltzen. Hori konpontzeko arrautza xehatuzko kroskoa eskaini, zerealak lurrera bota lurra ikatz dezaten.
-Bitamina falta badago: Ez dira ondo hazten, oiloak elkar xehatzen dute, ahul daude, lumak tente edo behatzak kurbatuta daukate. Hori konpontzeko Landare berdeak edo erositako bitaminak ematea eskatzen da.
Ura da elikagai garrantzitsuena oiloentzat. Ur asko edaten dute, eta uda garaietan egunean litro erdi ur ere edan dezakete. Oso inportantea da oiloek solte egotea eta beraiek jatea nahi dutenean.
Oiloen instalazioak
aldatuBi mota oilo daude basatiak direnak eta etxaldetan bizi direnak.[19]
Oilo basatiak basoetako lurretan bizi diren hegaztiak dira, arrak emeak arrautzak errun arte babesteko taldeak osatzen dituzte. Berriz etxaldetan dauden oiloak oilategi batean egoten dira. Haien bizi-baldintza beren joera eta portaera naturalak errespetatu behar dituzte. Horregatik, komeni da etxeko oilategiek gune itxi eta babestu bat izatea, oiloak igo daitezkeen leku altu batzuekin. Bestalde, kanpoko lursail seguru baterako sarbideak oinarrizko jokabideak garatzea ahalbidetzen die, hala nola lurrean zulatzea. Animalia hauek espazioa behar dute askatasunez mugitzeko eta eguneroko ohiturak gauzatzeko.
Tamainari dagokionez, aurrez planifikatu behar da zenbat oilo hazi nahi diren, espazioa faktore bat baita oiloen artean; izan ere, oiloak pilatuta badaude, estres handia sortzen zaie, eta horrek arrautzak errutetik inhibitzen ditu. Zenbat eta leku gehiago izan, orduan eta hobea izango da oiloentzat, giharrak lantzeko eta, oro har, osasuna hobetzeko aukera izango dutelako. [20]
Horrek esan nahi du kalitate hobea dutela arrautzek.
Kultura
aldatuBitxikeriak
aldatuOiloak oso garrantzitsuak dira, bai gure dietan, bai gure bizitzetan ere. Animalia mota honek baditu hainbat bitxikeria non jendeak oraindik jakingo ez dituenak.[21]
- Gizakiak baino oilo gehiago dago munduan.
- Oiloen etxekotzea duela 8.000 urte egin zen.
- Amerikan, batez beste, 8 bilioi oilasko kontsumitzen dira urtero.
- Planeta osoan 25 bilioi oilo baino gehiago daudela uste da; hau da, gaur egun beste edozein hegazti-espezie baino gehiago.
- Oiloek 300 arrautza inguru erruten dituzte urtero
- Deszifratu zuten hegazti baten lehen genoma oilo batena izan zen
- Jarrera errekorra Leghorn arrazak du, 340 egunetan 371 arrautza erruten baititu.
- Arrautza zuri eta marroiez gain, kolore urdineko eta berdeko arrautzak nahiz txokolate kolorekoak erruten dituzten oilo arraza ezberdinak daude.
- Oiloak gai dira 14 kilometro orduko abiaduran korrika egiteko
- Ikerketa batzuen arabera (Conneticuteko U.), oiloek 24 bokalizazio aldaketa inguru dituzte.
- Medikuntzaren historian (Gaixotasunen Kontrol Zentroa) oiloekin lotutako 3 kasu baino ez dira eman, 14 katuekin eta 15 txakurrekin.
- Oiloen hondakinetatik sortzen den konposta fertilatzaile natural onenetakotzat hartzen da, nitrogeno maila altuak dituztelako.
- Behe-herrialdeetan, gobernuak etxe bakoitzeko 2 oilo hornitzen ditu, hondakin organikoen konposta egiten laguntzeko (zabortegietan buka ez daitezen).
Gastronomia
aldatuErrezetak
aldatuOilo errezetak, oilasko errezetekin nahasten dira askotan, baina ez dira nahastu behar, izan ere, azken honen haragiak testura samurragoa du, baina zapore gutxiago. Gainera, oiloa oilaskoa baino merkeagoa da, eta hori haragi zuria nahiko merkea dela kontuan hartuta.
Haragi zuria izan arren, oiloa koipe gehiago duen hegaztia da; beraz, komeni da larruazala kentzea jan aurretik, bertan gordetzen baita kantitate handiena.
Janaria prestatzeko modua oilaskoaren oso antzekoa da, eta errezeta gehienek antza handia dute. Oiloa nola prestatuko den, modu batera edo bestera larrutu behar da, edo pieza osoa erretzeko prestatu. Edonola ere, aldez aurretik beratze pixka batekin oiloa askoz mamitsuagoa da. Hainbat modu desberdinetan egin daiteke, plantxan, gisatuta, labean eta abarretan. Ez hori bakarrik, saltsaren batekin zerbitzatuta, are aberatsagoa geratzen da.
Errezetak[22]
- Oilo-salda
- Oilo kaneloiak
- Oiloa saltsan
- Oilo papurtua parmentier eran
- Oilo kurruskaria
Sinbolismoa
aldatuFrantziako ikur nazionala ere bada oilarra, 1830eko hamarkadaz geroztik. Gaur egun Frantziako futbol selekzioaren kamisetetan agertzen da, esate baterako.
Beste animalia batzuk
aldatuOilar eta oiloa beste hainbat animaliaren izenetan agertzen den osagarria da.
Adibidez:
- Basoiloa (Otis generoko hegazti bat baino gehiago);
- Argi-oilarra (Upupa epops);
- Indioiloa (eta indioilarra);
- Uroiloa;
- Basoilarra.
Baita hegazti ez direnak ere:
- Itsas-oilarra, arrain teleosteoa.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Gaztelaniaz) «GALLO» Etimologías de Chile - Diccionario que explica el origen de las palabras (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) Cerrón-Palomino, Rodolfo. (2017). Etimología popular y etimología científica: El caso de atawallpa - wallpa para designar al gallo en el mundo andino y amazónico. Pontificia Universidad Católica del Perú, 33-2 lib. or..
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Origen de las aves, Tercera Parte - Origen de la gallina» Avicultura.mx (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).
- ↑ a b (Ingelesez) Perry-Gal, Lee; Erlich, Adi; Gilboa, Ayelet; Bar-Oz, Guy. (2015-08-11). «Earliest economic exploitation of chicken outside East Asia: Evidence from the Hellenistic Southern Levant» Proceedings of the National Academy of Sciences 112 (32): 9849–9854. doi: . ISSN 0027-8424. PMID 26195775. PMC PMC4538678. (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Cuándo y dónde aparecieron las primeras gallinas y gallos domésticos» La Vanguardia 2020-06-26 (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).
- ↑ a b (Ingelesez) Perry-Gal, Lee; Erlich, Adi; Gilboa, Ayelet; Bar-Oz, Guy. (2015-08-11). «Earliest economic exploitation of chicken outside East Asia: Evidence from the Hellenistic Southern Levant» Proceedings of the National Academy of Sciences 112 (32): 9849–9854. doi: . ISSN 0027-8424. PMID 26195775. PMC PMC4538678. (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Historia y Explotación» Gallipedia 2017-01-24 (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ismael, Marketing. «Tipos de carnes de ave» Cárnicas ISMAEL (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ricaurte, Sandra Lisette. (2006). Importancia de un buen manejo de la reproducción en avicultura. REDVET.
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Fernández, Mariana. (2020-10-13). «Comportamiento de las gallinas, estructura social, jerarquía y comunicación» Comportamiento de los seres vivos (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
- ↑ Ciclos de vida-La Gallina. (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Peralta, María Fernanda. (2017). Bases de la reproducción aviar. Universidad Nacional de Rio Cuarto.
- ↑ (Gaztelaniaz) María Fernanda, Peralta. (2017). Bases de la reproducción aviar. Universidad Nacional de Rio Cuarto.
- ↑ a b c «Paduana: una raza de gallinas moñudas de porte altivo | Finca Casarejo» www.fincacasarejo.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).
- ↑ «La cría casera de gallinas» procadisaplicativos.inta.gob.ar (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Nuevatribuna. «Así es la huella ambiental de la industria del huevo» Nuevatribuna (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) El sector del huevo en la UE | Asociación Española de Productores de Huevos - ASEPRHU. (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).
- ↑ https://plus.google.com/u/0/+PabloSánchezpasape.+«La alimentación de las gallinas» Planeta Huerto (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «¿Dónde y Cuánto VIVE una GALLINA? - Guía para Gallos y Gallinas» expertoanimal.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «【 GALLINA 】Características, Razas, Crianza, y mucho más» Hablemos de aves, aguilas, gallinas, pajaros, codorniz y mas 2018-06-27 (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
- ↑ Muñiz, Morales; Carmen, Dolores. (1996-01-01). El simbolismo animal en la cultura medieval. (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «30 recetas de pollo fáciles que siempre salen bien» El Español 2020-08-31 (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).