Odieta

Nafarroa Garaiko udalerria

Odieta[3] ([oðieta]) Nafarroako udalerria eta ibarra da, Iruñeko merinerrian kokatua. 24,12 kilometro koadroko azalera du, eta 364 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.

Odieta
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Odietako udaletxea.jpg
Udaletxe berria Erripan, NA-4240 errepidearen ertzean.
Odietako bandera
Bandera

Odietako armarria
Armarria


Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
MerindadeaEscudo de Pamplona.svg Iruñea
EskualdeaUltzamaldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofizialaOdietako bandera.svg Odieta
AlkateaAlberto José Urdanitz Elizondo
(Odietako Elkarte Independentea)
Posta kodea31799
INE kodea31186
Herritarraodietar
Geografia
Koordenatuak42°56′23″N 1°38′17″W / 42.939722222222°N 1.6380555555556°W / 42.939722222222; -1.638055555555642°56′23″N 1°38′17″W / 42.939722222222°N 1.6380555555556°W / 42.939722222222; -1.6380555555556
Azalera24 km²
Garaiera519 metro
Distantzia18,6 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria362 (2021: Green Arrow Up.svg 7)
alt_left 160 (%44.2)202 (%55.8) alt_right
Dentsitatea15,01 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 18,08
Ugalkortasuna[1]‰ 48,78
Ekonomia
Jarduera[1]% 78,85 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 8,18 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 35,20 (2018: Green Arrow Up.svg %10,2)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.odieta.es

Iruñerriko Mankomunitatea zaborra bildu, ur-hornidura eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.

GeografiaAldatu

Inguru naturala eta kokapenaAldatu

Odieta Iruñeko merindadearen iparraldean kokatzen da, Iruñerriko gune metropolitarraren iparraldean, eta Nafarroako hiriburutik 18,6 kilometrora. Herrira heltzeko N-121A errepidea hartu behar da Frantziako norabidean, eta Ostizko gurutzabidean ezkerrera hartu NA-411 errepidetik.

Herriaren udalerri mugakideak honakoak dira: Ultzama (iparraldean); Anue eta Olaibar (ekialdean); Ezkabarte (hegoaldean); eta Txulapain eta Atetz (mendebaldean).

HerriakAldatu

Ondoko herri hauek osatzen dute Odieta udalerria: Anotzibar, Erripa (herriburua), Gaskue, Gelbentzu, Gendulain, Latasa, Ostitz eta Ziaurritz.

HistoriaAldatu

Odieta bailara izan zen XII. mendetik XIX. mendera, eta noblezia eta Elizaren jabetza izan zen. Herriaren sorrerari buruzko albisterik ez dago, baina Erdi Aroan baziren Iruñeko Jerusalengo San Joan eta katedraleko ospitale ordena erlijiosoen sailak Odietako kontzejuetan. 957. urtean Antso Gartzia I.a erregeak Ziaurrizko San Krutz eliza Donemiliaga Kukulako monasterioari eman zion eta 1071n Erripako San Migel monasterioa Leireko San Salbadorren jabetza bihurtu zen.

Odietak Antso Azkarraren eskutik jaso zuen forua, eta horrek erregeari ordaindu beharreko zergak ezarri zizkien odietarrei. Herriko ordezkariak herritarrek proposatzen zituzten baina erabakia erregeordearen eskuetan zegoen beti. Hala bada,halako batean, Gelbentzuko kontzejuko biztanleek, bi hautagai proposatu zituzten, Juan Erripakoa eta Juan Gaskuekoa. Erabakia hartzeko, elizbarrutiko epaimahai bat osatu zen. Eta bi hautagaiek elkar iraintzeari ekin zioten XVI. mende hasierako Gaztelaren inbasioaren inguruko gertakariak gogoraraziz.

Odieta bailararen gainean diputatu batek agintzen zuen, eta herri bakoitzean errejidore bat izendatzen zen. XX. mendearen hasieran, irina ehotzen zuten hiru errota zeuden herrian, Latasan, Erripa-Gendulainen eta Ziaurritzen.

Ostitz udalerri independentea izan zen 1927 arte.

DemografiaAldatu

Odietako biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 17 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %5,01 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

EuskaraAldatu

Odietako Mariano Ziganda[4] (Ahotsak[5] proiekturako)

Odietako euskara[6] Erdiguneko Nafarreraren[7] barnean kokatzen da, bertako hizkeren artean Ultzamako euskara[8] da bertan hitz egiten dena.

PolitikaAldatu

Udal hauteskundeakAldatu

Odietako alkatea Odietako Elkarte Independentea (AIO-OEI) herri ekimeneko Alberto José Urdanitz Elizondo da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Hauteskundeetara talde bakarra aurkeztu zen eta aukeratzen ziren zazpi zinegotziak lortu zituen hortaz. Zuri emandako botoak 27 izan ziren (emandako boto guztien %22,31). Eta baliogabeko botoak 10 izan ziren (emandako botoen %7,63)

Odietako Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
AIO-OEI 96 7

2011ko udal hauteskundeetan ere Odietako Elkarte Independentea (5 zinegotzi) izan zen garaile eta Urdanitzek alkatetza gorde zuen. PPk ere zerrenda aurkeztu zuen eta 2 hautetsi erdietsi zituen.

Odietako Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
AIO-OEI 149 5
PP 61 2

UdaletxeaAldatu

  • HELBIDEA: San Sebastian kalea, z/g (Erripa kontzejua)

Alkateen zerrendaAldatu

2007-2011 Alberto José Urdanitz Elizondo Odietako Elkarte Independentea
2011-2015 Alberto José Urdanitz Elizondo Odietako Elkarte Independentea

Azpiegitura eta garraioakAldatu

La Burundesa autobus konpainiaren Donostia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka Odietako ostitz kontzejuan. Maiztasunak aldakorrak dira, baina gutxienez bi zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean egunero. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Ondasun nabarmenakAldatu

 
Santurbe, ibarreko nortasunaren ikur.

Odietak ondare oparoa dauka eta udalerria osatzen duten herrietako bakoitzak nabarmentzeko etxeak eta elizak dauzka. Elizen artean honakoak aipa daitezke:

  • San Tomas Parrokia, Anotzibar kontzejuan.
  • Alexandriako Santa Katalina parrokia, Ziaurritz kontzejuan.
  • San Esteban parrokia eta Santurbe baseliza, biak Gaskue kontzejuan.
  • San Joan Ebanjelistaren parrokia, Gelbentzu kontzejuan.
  • San Martin Tourskoa parrokia, Latasa kontzejuan.
  • San Joan Bataiatzaile parrokia, Ostitz kontzejuan.
  • San Martin Tourskoa parrokia, Erripa-Gendulain kontzejuan.
  • Santa Eulalia eliza, Gendulain kontzejuan.

Mendien artean dagoen Santurbe baseliza, Gaskueko lurretan baina ia Txulapaingo mugan eta bide batzuek Anotzibar eta Ziaurritzekin lotua, Odietako topagune historikoa da, eta maiatzaren azken igandean, ibar osoaren eguna ospatzeko erromeria jendetsua egiten da han.[9].

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 50-55 or..
  3. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  4. «Ziganda Ostitz, Mariano - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-02).
  5. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-02).
  6. «Odieta - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-02).
  7. «Erdigunekoa (N) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-02).
  8. «Ultzamakoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-02).
  9. Iturria: baselizako panel informatiboak.

Ikus, gaineraAldatu

BibliografiaAldatu

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa


Odieta
 
Anotzibar | Erripa | Gaskue | Gelbentzu | Gendulain | Latasa | Ostitz | Ziaurritz