Ziaurritz
Odietako kontzejua
Ziaurritz Odietako kontzejua da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 59 biztanle ditu. Beraz, Ostitzen atzetik biztanlerik gehien duen udalerriko herria da, Erripa udalburuaren aurretik.
Ziaurritz | |
---|---|
![]() | |
![]() Etxeak Ziaurritzen; bigarrena eskuinetik Jauregia da. | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Odieta |
Administrazioa | |
Posta kodea | 31799 |
Herritarra | ziaurriztar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°55′43″N 1°38′11″W / 42.9286°N 1.6364°W42°55′43″N 1°38′11″W / 42.9286°N 1.6364°W |
Garaiera | 500 m |
Demografia |
MugakideakAldatu
Iparraldean Erripa eta Gendulain, hegoaldean Anotzibar, ipar-mendebaldean Gaskue (denak Odietako herriak), hego-mendebaldean Usi (Txulapain) eta ekialdean Burutain (Anue) ditu mugakide.
Ondasun nabarmenakAldatu
- Santa Katalina eliza. Bere ondoan Apezerena etxea dago, Kattalin elkartearen egoitza.
- Herriaren mendebaldean Txutxurru mendia dago; hara joateko bidea herri honetatik San Urbano baselizara heltzeko erabiltzen dena da. Gaskueko lurretan badago ere, Odietako herri guztietako topagunea da eta Ziaurriztik bide arrunt ezaguna.
- Herriko etxe gehienek izena bere horman jarrita dute; haien artean Jauregia izenekoa, 1816koa.
Demografia eta biztanleriaAldatu
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
62 | 58 | 56 | 57 | 57 | 56 | 59 | 59 |
IruditegiaAldatu
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- (Gaztelaniaz) Ziaurritz Euskomedian.
Odieta | ||
---|---|---|
Anotzibar | Erripa | Gaskue | Gelbentzu | Gendulain | Latasa | Ostitz | Ziaurritz |